Euskal herriko autonomia estatutua iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,04 KB
1978ko KONSTITUZIOA
Sistemaren
Erreforma osatzeko, ezinbestekoa zen gobernuko sistema berria arautuko zuen
Konstituzio bat osatzea eta onartzea. 1978. Urtean osatu zuten eta honako hauek
Izan ziren bere oinarrik: 1. Monarkia
2. Erregimen parlamentarioaren ezarpena
3. Estatu deszentralizatua.Konstituzioa
Finkatu zenetik, sistema demokratikoaren zutarri nagusiak ere ezarri ziren.
Honako hauek izan ziren Konstituzioaren
Osaketa inguratu zuten funtsezko
Alderdiak:
1.Aurreproiektu
Bat egitea, UCDko hiru kideren parte hartzearekin eta boto gehien jasotako
Gainerako alderdietako lau kiderekin: PSOE; PCE, AP eta PDC. Egitura politiko
Frankistak desagerrarazi, eta estatu demokratiko berri bat ezartzea zen
Helburua.Testua idaztean,
Adostasun bateratua izan zuten, eta denek onartu zuten: bai bi ganberek, bai
Herritarrek, 1978ko abenduaren 6ko erreferendumean.
2.Konstituzioaren antolaketari begira, bi
Zati bereizten ziren. Batetik, lehen zatia, dogmatikoa (bertan oinarrizko printzipioak definitu, eta horiek
Beteko zirela ziurtatzen zen.). Eta bestetik, bigarren zatia, organikoa (bertan, Konstituzioaren hiru
Gai nagusiak antolatzen ziren: eskubideak – sufragio unibertsala, banakakoen
Eskubideak eta askatasunak onartzea… -, erakundeak eta lurralde antolaketa.
3. Erakundeen esparruan, honako banaketa
Hau finkatzen zen: Monarkia, Estatuko buruzagitza lana betetzen zuena;
Parlamentu edo Legebiltzarra, legeak egiteko eta gobernuaren jarduerak
Kontrolatzeko funtzioa zuena; Gobernua, Parlamentuak aukeratzen zuena, presidente
Edo lehendakari batek eta hark hautatutako ministroek osatzen zutena, azken
Horiek politika zuzentzen e zutelarik; eta Auzitegi Konstituzionala,
Konstituzioa beteko zela kontrolatzen zuena.
Konstituzioaren Gaineko eztabaidak
Aipatu dugun moduan, Konstituzioa osatzeko, testua idazteko erantzukizuna
Zeukan batzordeak konstituzioaren aurreproiektu bat gauzatu zuten; UCDko hiru
Kidek eta PSOEko, PCEko, APko eta PDCko kide banak osatzen zutelarik. Eztabaida gehien sortutako kontuetako bat,
Naziotasunen arazoa izan zen. Konstituzioak Espainia
Autonomia estatua zela aldarrikatzen zuen arren, dagozkion artikuluen
Erredakzioa anbiguo samarra eta ondo
Zehaztu gabea gertatu
Zen EAJrentzat. EAJ alderdi abertzalearen proposamena
Haratago zihoan; izan ere, alderdi horrek ezinbestekotzat jotzen zuen euskal
Foruak onartzea eta berriz osatzea, eta, era berean, Hego Euskal Herriarentzat
Subiranotasuna onartzea nahi zuen. Hurbiltze
Saio ugari egin baziren ere, ez zuten inolako adostasunik lortu, horrenbestez,
Bada, EAJ alderdiak abstentzioa
Proposatu zuen 1978ko abenduaren 6ko erreferendumean.
4.- 1979ko HAUTESKUNDE OROKORRAK ETA GERNIKAKO ESTATUTUA
ADOLFO SUAREZEN BIGARREN GOBERNUA
Konstituzioa onartu ondoren, beste hauteskunde orokor batzuk
Antolatu ziren eta bertan Suarezek herritarren babes handiagoa lortzeko
Helburua zeukan, gehiengoarekin gobernatu ahal izateko. Horrela, 1979ko martxoaren 1ean izan
Ziren hauteskundeak eta emaitzetan, UCDk lortu zuen garaipen erlatiboa, PSOE
Oposizioko lehen indar politiko gisa egonkortu zelarik.
Hego Euskal Herrian, EAJk izan zen boto
Gehien jaso zuena baina ezker muturreko alderdiek, goranzko joera argia izan
Zuten be. Emaitzen arabera
Hasi zen Espainiaren
Diseinu politiko instituzional
Berria lantzen, La
España de las autonomias deritzotena, alegia. Hori dela eta, Régimen Preautonómico bat egiteko
Prozesuari ekin zitzaion, 1977ko
Ekaineko hauteskundeetan
Madrileko gorteetarako aukeratutako
Euskal parlamentariak bilduko
Zituen negoziazio-mahai bat
Osatuz: Euskal parlamentarioen
Asanblada. Asanblada honek Régimen Preautonómico delako proiektu bat
Aurkeztu zuen Madrilgo gorteetan,
Baina Madrilek, jada, baldintza
Argi bat
Emana zuen: Euskal Herriaren
Lurralde zatiketa gauzatzea, Nafarroako
Herrialdea prozesu horretatik kanpo geratzea, alegia. Horrela, hego Euskal Herriaren lurralde
Zatiketa gauzatu eta erregimen aurre-autonomiko hori martxan jartzeko Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoa biltzen zituen instituzioa sortu zuten, Eusko
Kontseilu Nagusia delakoa, PSOEko Ramon Rubial buru duena.
Eusko Kontseilu Nagusiak, Autonomi Estatutuaren behin betiko proiektua Euskal
Parlamentarien Asanbladak idatzi behar zuela erabaki zuen, horrela ezker
Abertzalea prozesu horretatik kanpo utziz. PNV eta EE berriz, bete betean
Murgildu ziren autonomia espainiarraren proiektu honetan.Autonomia aurreko prozesu honi
Aurre egiteko eta Eusko Kontseilu Nagusian partaiderik ez zuelarik, mugimendu alternatibo bat bultzatzeari ekin
Zion ezker abertzaleak.
Alkateen
Mugimendua deituko zaiona garatzeari ekin zion. Bergarako alkateak, Jose
Luis Elkorok, hego Euskal Herriko alkateak deitu zituen autonomia estatutuaren
Proposamen bat lantzeko, lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideak ardatz
Hartuta. Alkateen deialdi honetatik sortu zen, hain zuzen ere,
Hauteskunde-koalizio berri bat: Herri Batasuna. 1978ko
Apirilean Altsasun egindako bileran, erreformaren aurkako eta demokraziaren
Aldeko indarrak biltzeko hauteskunde-koalizio gisa sortuko da Altsasuko Mahaia,
Hilabete batzuk geroago hartuko duelarik Herri Batasuna izena.