Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Testuaren sailkapena:


Madrilen, Diputatuen Kongresuan, 1936ko urriaren 4an. Iturriaren aldetik,lehen mailako testua, garai jakin batekoa baita. Formari begira,juridikoa, legez osatuta baitago. Eduki politikoa du. Egilea Errepublikako Gorteak, zehazki, Prieto sozialista eta Aguirre abertzaleak izan ziren bultzatzaileak. Testu hau sortuko de autonomia berriko biztanleei zuzenduta dago (publikoa). Horretaz gain, bi aldizkaritan argitaratu zen. Honen helburua bai Euskal Herriko, bai Espainiako biztanleei autonomia berriaren berri ematea da.       ///    Testuaren analisia: 
Testua ulerkorra izan dadin, termino batzuk definitzeko beharra dago: 

Errepublika:

  Boto edo asamblea bidez aukeratu den behin behineko presidente baten esku dagoen estatu forma da. 

Sufragioa:

Bozketa bidez, dauden aukeren artean bat hautatzea. 

Promulgatzea:

 Lege bat (nagusiki) guztiok ezagut dezaten ofizialki argitaratzea. 

Eskualde autonomoa

: Botere legegile eta administratibo propioa duen Espainiako lurraldea da, konstituzioaren arau juridikoaren barne. /// Testu honetan, Espainiako Errepublikaren gobernuak Euskal Estatutua onartu eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia modu autonomoan goberna dezaten onartzen du. Autonomia hori baldintzatzen duten hainbat artikulu jasotzen dira testu honetan: 
1. Artikuluan, Euskara hizkuntza ofizial gisa onartzen da. 
5. Artikuluan, euskal lurraldeek haien polizia erregimen propioa izan dezaten onartzen da, Ertzaintza. 
10. Artikuluan, Euskal Herriko autonomiaren funtzionamendua Euskal Herriko Estatutan eta Errepublikako Konstituzioan oinarrituko dela zehazten du. 
Sufragio unibertsala da bozkatzeko eredua eta autonomiako presidentea harremanetan egon beharko du Errepublikarekin. 

Entradas relacionadas: