Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB

1. Sailkapena Lehen mailako testu historikoa,​ juridikoa,​ lege bat, Euskal Herriko lehenengo Autonomia Estatutuaren zenbait artikulu. Egile kolektiboa​: Indalezio Prieto socialista, batzordearen buru, eta Jose Antonio Agirre nazionalista, idazkari. Publikoa​: Gorteek, 1936.Ko urriaren 1.Ean onartu ondoren, eta urriak 4ean berretsi eta gero Madrilgo Gazetan (urriak 7) Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1.Alean (urriak 9.An) argitaratu zen. Helburua​: 1936.Ko Euskal Estatuaren autonomia-
Eskubidea eta euskal autogobernuaren jarduera-eremuak ezagutaraztea Da. Kokapena.​ Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, ia Gipuzkoa osoa hartua zegoelarik, Fronte Popularren gobernuan. Horregatik Bizkaian bakarrik izan zen eraginkorra, 1937.Ko ekaina arte, nazionalek Bizkaia hartu zuten arte. 2. Testuaren Azterketa Lehenengo lerroan, Diputatuen kongresuak Euskal- Herriko Autonomia estatutua berretsi dutela dio. 1. Artikulua: ​Estatutuaren konstituzioare arabera, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba Espainiar Estatuaren barruan Euskal Herria Izeneko eskualde autonomoa osatzen dute. Muga geografiko ezartzen da eta probintziak era autonomoan gobernatuko Dira. Hizkuntzari dagokionez, elebitasuna egongo da, euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak izango direlarik. 5. Artikulua: ​Euskal Herriari dagokio berezko justizia eta polizia ezartzea. 10. Artikulua: ​Subiranotasun nazionala. Sufragio unibertsala egongo da organo legegilea hautatzeko, eta gobernua Legebiltzarren konfiantza izan behar. Gobernuaren burua, lehendakaria, izango zen autonomiaren ordezkaria Errepublikarekiko harremanetarako. Azkenik dio​, behin behineko gobernu bat egongo dela gerra Zibilak sortutako baldintzak irauten duten bitartean. Honen Lehendakaria zinegotzien botoz hautatuko da eta lehendakariak hautatuko ditu bere gobernu partaideak . 3. Testuko ideiak testuinguru historiko batean uztartu behar dira, ongi ulertzeko. Primo de Riveraren diktadura amaitu eta II.
Errepublika hasteak, autonomia estatutuak egiteko aukera eman zuen. Euskal Herrian 1876an sortu zen foruzaletasuna eta gero, Sabino Aranak nazionalismoa sortu zuen. II. Errepublikan estatutu Proiektuak egiten hasi ziren, baina 1936koa baino lehen beste hiru ere egin ziren. EUSKO IKASKUNTZAREN PROIEKTUA​ (1931​): ezkerra eta eskuina​ egin zuten, baina ez zen onartua izan. Ideia nagusiak: -Estatuarekiko lotura federala: Euskal Estatua , lau probintziak osatua: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa, Espainiako Errepublika Federal baten baitan sartutik egongo zirenak -Autonomia handia ematen zitzaion probintzia bakoitzari. -Euskal Estatuaren eskumenak oso zabalak ziren. -Kontzertu ekonomikoak iraungo zuen finantza sistema gisa -Elebitasuna ezartzen zuen irakaskuntzan eta administrazioan. -Baldintzak boto-emaile izateko LIZARRAKO PROIEKTUA (1931​). Eskuina 1931ko konstituzioa baino lehenago, ez zen onartu. Eusko Ikaskuntzaren proiektua euskal lurraldearen barruan onartu Beharra zegoen Madrileko legebiltzarrera eztabaidatzera eta onartzera bidali baino lehen. Lizarran alkate karlisten eta Nazionalisten biltzar bat egitera deitu zuten Eta zenbait gehikuntza egin zizkioten, estatutu oso nazionalista eta konfesional bihurtuz: -Estatuarekiko lotura konfederala eta lau lurraldeen arteko Euskal estatu "konfederala" defendatzen zuen -Vatikanoarekin Konkordatu bat bere kabuz sinatzeko ahalmena. -Immigranteen eskubide politikoak mugatu egin zituzten Ezkerreko euskal alderdiek ez zuten onartu nazionalista eta Konstituzioak autonomia lortzeko aurreikusten zuen Prozedura. DIPUTAZIOEN BATZAR KUDEATZAILEAREN PROIEKTUA (1932-33). Ezkerrak 1931ko konstituzioa onartu zen. Bi testu egin ziren. Lehenengoan Iruñean bildu ziren. Zinegotzi nazionalistak eta Proiektuan, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa tea Arabarentzat egina zen.1933an testu bera aurkeztu zen baina Nafarroa gabe: -Kendu egin zuten euskal estatu​ hitza eta haren ordez Euskal Herria​ jarri zuten, eskualde autonomo gisa, konstituzioaren Arabera. -Hauteskundeak sufragio unibertsal​ eta sekretu bidez egingo ziren. -Barne egitura erdi konfederala; Kontzertu ekonomikoa EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04) EAJk autonomia estatutuaren alde egin zuen. Euskal Frente Popularrek zuen autonomia estatutu bat: batzorde Kudeatzaileen estatutua.. Indalecio Prieto izendatu zuten autonomia estatutu proiektua egiteko batzordearen buru ,eta Jose Antonio Agirre nazionalista, idazkari. Gerra hasi zenean estatutuaren onarpena atzeratu egin zen. 1936ko urriaren 1ean onartu zuten euskal autonomia estatutua. Estatutua indarrean jarri zenean Araba, Nafarroa eta ia Gipuzkoa osoa Nazionalen menpe zeuden. Beraz, Bizkaian eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik egon zen indarrean. Eskumen Gutxiago eskaintzen zituen. Estatutu berriak bazituen aldaketa batzuk: Oso testu laburra zen, 14 artikulu. Zehaztu gabea, ogasuna eta botere sistema. Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, Ez foruak eta ez Nafarroa eta ez zegoen aipatuta ez soldadutza, ez lana eta ez jabetasuna. Fronte Popularreko gobernuaren eta EAJren arteko hitzarmenak bere helburuak lortu zituen: EAJkoek bazuten beren Estatutua eta Fronte Popularrek lortu zuen nazionalismoak gehiago esku har zezan gerran.

Entradas relacionadas: