Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,99 KB
Testu hau lehen mailako testu historikoa da. Izaera politikoa eta juridikoa dauka. Gaceta de Madrid aldizkariaren 281.Alean argitaratu zen, 1936ko urriaren 7an, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehen alean ere, bi egun beranduago. Testu publikoa da. Euskal Herriko Autonomia Estatutu hau diputatuen kongresuak onartu eta berretsi zuen Gerra Zibilaren hasieran; Indalecio Prietok idatzi egin zuen. Helburua hainbeste urtez eskatutako autonomia estatutua eskuratzea zen.
Espainiako Errepublikako diputatuen kongresuak estatutu hau onartu zuen, espainiar estatuaren barruan Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak osatuko zuten Euskal Herria deituko zen eskualde autonomoaren sorrera onartuz. Eskualde horien mugak ez ziren aldatuko, eta euskara eskualdearen hizkuntza ofiziala izango zen. Nafarroa eskualde autonomo honetatik kanpo gelditu zen nafarren izaera karlistarengatik.
Bosgarren artikuluan Euskal Herriak berezko polizia errejimena osatuko zuela adierazten da. Honi Ertzaña izena jarriko diote eta mikeleteek eta miñoiek bertan parte hartuko dute.
Hamargarren artikuluak dionez, Euskal Herriko botereak herrian sortzen dira, baina ez da agi uzten euskal herrian edo Espainiako herrian sortzen diren. Euskal Herriak bi organo nagusi izango ditu: organo legegile sufragio unibertsalaren bidez osatuko zena, eta organo betearazlea, “eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko harremanetarako”.
Gerra zibilaren hasierako egoera berezia zela eta, xedapen iragankor bat idatzi behar izan zuten. Honen arabera, Euskal Herriko udaletako zinegotziek lehendakari bat aukeratuko dute, eta honek behin behineko gobernu bat osatuko du Euskal Herrian gobernatzeko.
Errepublika hasi baino lehen, Gipuzkoa eta Bizkaia industrializaturik zeuden, hortaz, sozialismoak eta nazionalismoak indar handia zeukaten. Arabak eta Nafarroak, aldiz, nekazaritzan zuten ekonomia-iturri nagusia, eta ideologiaz karlistak ziren gehienbat, nahiz eta nazionalista batzuk ere egon. Kontzertu ekonomikoak indarrean jarraitzen zuen, baina Berrezarkuntzan zehar hainbat aldaketa izan zituen.
1931ko apirilaren 14an Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Karlistak errepublikaren kontra agertu ziren, baina nazionalistak eta sozialistak estatutu bat osatzeko aukera aprobetxatu zuten. Jose Antonio Agirrek, Getxoko alkateak, alkateen bilera bat proposatu zuen, eta alkateen gehiengoa estatutu bat osatzearen alde jarri zen.
Eusko Ikaskuntzak Lizarrako Estatutua osatu zuen, 1931ko ekainaren 14an alkateek bozkatu zuten eta baiezkoa atera zen. Estatutu honek Madrilen erantzuna jaso zuen urte bereko azaroan: Gorteetako komisio batek atzera bota zuen erlijio katolikoa defendatzeagatik, herriak ez onartzeagatik eta Errepublikaren idealen kontrakoa izateagatik.
1932ko ekainaren 19an Kudeaketa Batzordeak osatutako lehenengo estatutua bozkatu zen Iruñean. Estatutu hau laikoa zen, eta konstituzioa errespetatzen zuen. Hortaz, errepublikazaleek, sozialistek eta abertzaleek onartu egin zuten, baina ez karlistek. Nafarroaren gehiengoa karlista zenez, estatutu hau ez zuen onartu, eta probintzia hau hurrengo estatutuetatik kanpo gelditu zen.
1933ko azaroaren 5ean Kudeaketa Batzordearen bigarren estatutua bozkatu zen, eta Bizkaiak eta Gipuzkoak gehiengo osoz onartu zuten. Arabako biztanleen erdiak baino gehiagok, ordea, ez zuen estatutua bozkatu, eta ondorioz Hauteskunde Orokorrak irabazi zituzten eskuindarrek estatutu hau atzera bota zuten.
1936an laugarren estatutua osatu zen, Gerra Zibilaren hasieran, Indalecio Prieto buru zelarik. Azaroaren lehenean onartu egin zen Elgetan, nazionalek konkistatu gabeko lurralde gipuzkoar bakarra zelako.
Estatutuak 1937ko ekainera arte iraun zuen, eta gehienbat Bizkaian egon zen indarrean, probintzia hau Gerra Zibilean zehar ia modu independentean gobernatu baitzen. Jose Antonio Agirrek epe honetan zehar konstituzioak ematen ez zizkion baimenak hartu zituen, hala nola euskal armada osatzea edo txanponak produzitzea, eta horrek Baionako Ituna sinatu arte gatazkak ekarriko zituen. Euskal Herriko lehen estatutua izan zen hau, eta gaur egungo estatutua osatzeko oinarria izan zen. Estatutu honek foruen tradizioa hausten zuen, baina betiere estatutuaren legitimitatearen zati bat Espainian egongo zen.