Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

24. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA
1.SAILKAPENA
Aztertzen ari garen testua oinarri iturri historikoa da aztertzen ari garen garaian jatorria duen
idatzia delako.
Edukiaren arabera, testu politikoa da eta formaren arabera juridikoa, legeak direlako.
Egilea taldekakoa da, Adolfo Suarezek bultzatu zuen batzorde nagusia ( Ramon Rubial presidente
eta euskal sindikatu nagusiak osatua) idatzita eta erregea eta gorteak berretsita.
Testu publiko eta nazionala da, Espainia osoari zuzenduta, baina konkretuki Euskal Herriko
biztanleei zuzenduta dago. Testuaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoa sortzea da.
1979ko abenduaren 18an onartu zuten Gorteak eta Erregea, Madrilgo errege jauregian.
2.ANALISIA
● Juan Karlos I.A: Alfonso XIII.Aren iloba da eta Frankok izendatu zuen haren ondorengoa,
lege Organikoaren arabera.
● Euskara: Euskal Herriko hizkuntza propioa da, estatuaren arabera hizkuntza ofiziala.
Testuaren ideia nagusia Euskal Herriaren autonomia lortzea izan zen.
Lehenengo paragrafoan azaltzen du nola artikuluak erregeak berretsi eta gorteen onarpena
izan duela. Orain artikuluz artikulu aztertuko ditugu:
1.
art – Euskal probintziak Euskal Autonomia Erkidegoa osatuko dute, Euzkadi izenarekin,
Espainiako konstituzioarekin bat etorriz.
2.Art – Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoak osatzen dute autonomia erkidegoa,
baina, Nafarroak nahi izatekotan sartu ahal izango litzateke.
3.Art - Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeak bere antolaketa eta instituzio propioak
izango dute. Horrexegatik, 1983.Urtean lurralde historikoen legea egin zuten.
6.Art – Euskara, Gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizialak izango dira Euskal Herrian.
17.Art – Euskal Herria bere polizia propioa izango du, Ertzaintza.
Xedapen gehigarria: Estatutua onartzea ez zuen esan nahi aurreko eskubideak galduko
zutenik.
3.TESTUINGURUA
Trantsizioa Espainian frankismoak demokrazia bihurtzeko eraldaketa politikoa da, Francoren
heriotzatik, 1975an Psoe irabazi zuen arte
1982an. Bake bidezko prozesua izan zen eta
Frankismoaren legeak errespetatuz gauzatu zen.
Trantsizioko lehen urteetan, greba, manifestazioak, atentatu terroristak... Gertatu ziren,
baita alderdi politikoen askotarikotasuna ere.
1977ko hauteskunde orokorretan UCDk irabazi zuen, baina euskal eta kataluniar
nazionalismoa agerian geratu zen ere. Euskal Herriko autonomia aurreko prozesuak
zailtasun handiak izan zituen, alderdien arteko batasun faltagatik, estatuarekin izandako
liskarrengatik eta ETAren ekintza bortitzengatik. Azkenean, onartu zen 1978ko urtarrilean,
Suarezen gobernuak Euskal Batzorde Nagusia sortu zuelako. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
alderdi parlamentarioren kideak osatutako erakundea zen, presidentea Ramon Rubial euskal
sozialista zela. Nafarroak ez zuen parte hartu, bere autonomia erregimen propioaren aldeko
apustua egin zuen.
Estatutu proiektua osatzean, muga geografikoa izan zen tirabira nagusia. Testua idaztean,
aurretik EAJk egindako proiektua hartu zuten oinarri eta PSOEk, EEk eta ESEIk berretsi egin
zuten. Azkenean, Estatutu proiektua onartu eta Gernikako Batzar Etxean aurkeztu zuten,
1978ko abenduan, erregeak Gorte Nagusietan Espainiako konstituzioaren berri eman
ondoren.
Une horretatik aurrera, EAJ eta UCDren gobernuak negoziatzen hasi ziren hitzarmen politiko
bat lortu zuten arte. Ondorioz, 1979ko urriaren 25eko erreferendumean, Gernikako
estatutua onartu zuten. Estatutua ordura arte onartu gabeko autogobernu maila eta euskal
herritarren eskubideen aitortza biltzen zituen. Horren arabera, Eusko Legebiltzarra sortu
zuten: 75 diputatuk osatua, hiru Lurralde Historiko bakoitzeko 25 ordezkarik. Legebiltzarrak
lehendakaria hautatzen zuen. Autonomia estatutua foruak eta eskubide historikoak aitortu
zituen: hezkuntzan erabateko eskumenak, Ertzaintza, lurraldearen barne antolaketa,
Kontzertu ekonomikoak, ...
Estatutua onartu ondoren, hauteskunde autonomikoak ospatu zituzten eta EAJk irabazi
zuen, Karlos Garaikoetxea lehendakaria zela.
1983. Urtean, Lurralde Historikoen Legea onartu zuten erakunde bakoitzaren eskumenak
definitzeko.
4. ONDORIOA
Testu hau oso garrantzitsua izan zen, Euskal Herriari hainbeste kostatutako autogobernu
berreskuratu eta instituzio propioak izateko aukera eman ziolako gaur egun arte
mantentzen dena.

Entradas relacionadas: