Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,78 KB
Euskal Herriko Autonomia Estatutua
Aurrean dugun testu hau 1936. urtean onartutako Autonomia Estatutua da, Euskal Herrikoa alegia. Euskal Herrian estatutu bat onartzeko bide luzea egin behar izan zen. Alde batetik, estatutu hau onartu baino lehen Lizarran beste bat egin nahi izan zuten alderdi nazionalistak eta tradizionalistak. Hala ere, Madrileko gobernuak ez zuen onartu eta, horrenbestez, Lizarrako estatutua ez zen indarrean ipini. Baina talde nazionalistek ez zutenez beren helburua lortu, autonomia estatutua lortu zuten arte ez ziren gelditu.
Autonomia Estatutuaren Onarpena eta Gerra Zibila
1936an Euskal Herriko autonomia estatutua onartu zen, baina urte horretan gertatu zen garrantzitsuena gerra zibila piztu zela izan zen. Nahiz eta kontrakoa pentsatu daitekeen, autonomia estatutu hau gerra zibila piztu ostean onartu egin zen, horrela Madrileko gobernuak euskal alderdi nazionalisten laguntza eta babesa izango zuen. Autonomia estatutu hau Euskal Herriaren Konstituzio bezalako bat da, bere artikuluekin.
Euskal Herriko Lurraldea eta Hizkuntza
Lehenengo artikuluan Euskal Herria osatuko duen lurraldea bermatzen da, hiru probintziak, hots, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Gaur egun asko esaten da Euskal Herria ez dela inoiz existitu, izen hau nazionalisten asmakuntza izan zela eta haien buruan bakarrik dagoela, baina argi geratzen da autonomia estatutu honekin esaten den hau ez dela egia. Lehenengo artikuluan bermatzen diren beste gauzen artean, hizkuntzaren ofizialtasuna da. Euskara ofiziala izango da, nahiz eta gaztelerarekin ofizialtasuna partekatuko duen.
Konpetentziak eta Botere Banaketa
Autonomia estatutuaren bosgarren artikuluan konpetentzia berri bat emango zaio Euskal Herrian, polizia propioa izatearen konpetentzia. Eta testu honetan agertzen den azken artikuluan, hots, hamargarrenean, botereen banaketa nola egingo den Euskal Herrian bermatzen da, batez ere betearazlea eta legegilea. Sufragio unibertsala ezartzen da eta presidentea eskualdearen ordezkaria bihurtuko da Errepublikaren harremanetarako.
Lehenengo Xedapena eta Egoera Ezegonkorra
Testu honetan artikuluetatik kanpo xedapen bat dago, lehenengo xedapena deitua. Bertan ikusten da Espainia osoan zegoen egoera ezegonkorra. Estatutua onartua izan zenean tropa frankistak Araba osoa hartuta zeukan eta Gipuzkoaren zati handi bat, honi buruz hitz egiten du testuak ez ohiko baldintzei buruz. Xedapen honetan, lehendakaria hautatzeko bide arautzen da.
Estatutuaren Iraupena eta Euskal Gobernua
Esan dugunez, autonomia estatutu hau gerra zibila behin piztu eta gero onartu egin zen. Gerra zibila 1936ko uztailean piztu bazen, Euskal Herriko autonomia estatutua 1936ko urriaren 7an izan zen onartua. Horregatik, denbora osoan ez ohiko baldintzak eta abarrei buruz hitz egiten da idazki honetan. Testu honen, hau da, autonomia estatutuaren iraupena hilabete gutxikoa izan zen, ia urte batekoa. Lehen esan bezala 1936ko urrian izan zen onartua, Francoren tropak Araba osoa eta Gipuzkoa zati handi bat menpean zuenean. Beraz, estatutua indarrean egon zen Francok Euskal Herri osoaren kontrola lortu zuen arte. Momentu hau 1937ko ekainean iritsi zen, nazionalek (Francoren tropek) Bilboko Burdinazko Gerrikoaren defentsak apurtu zuten arte.
Euskal Gobernuaren Jarduera
9 hilabete hauetan Euskal Herriko gobernuak hainbat lan egin zuen. Nahiz eta estatutu hau Bizkaian eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik indarrean egon eta denbora gutxi bakarrik indarrean egon, gobernu honen zuzendariak hainbat lan egin zuten, ez bakarrik idazki honetan agertzen diren konpetentziak harturik, honek arautzen zuen baino gauza askoz gehiago egin zutelako. Denbora honetan zehar Euskal Herriak autonomia bat baino herrialde baten itxura gehiago zuen, gobernuak egindako lanen eta hartutako konpetentzia askoren ondorioz. Beste alde batetik, Euskal Herrian zegoen egoera kontuan hartu behar da, eta Espainian zegoen egoera ere, horrek zati handi batean ahalbidetu zuelako euskal gobernuak zuen indar handia. Nahiz eta testuak konpetentzia batzuk eman, Euskal Herrian zegoen egoera kritikoa zela eta, euskal gobernuak armada propioa ezarri zuen. Eta ez hori bakarrik, 9 hilabete hauetan euskal hiritarrentzat pasaportea egin zen, eta euskal txanpona ere. Beraz, euskal gobernuak herrialde bati dagozkion konpetentziak hartu egin zuen.
Euskal Gobernuaren Atzerriratzea
Francok eta bere tropak, nazionalak, gerra irabazi zutenean, eta haien gustuko erregimena inposatzean, euskal gobernuan lan egindako jendea, eta hauen jarraitzaileak atzerriratu behar izan ziren. Euskal gobernua atzerriratu egin zen ere, lehenik Frantziara, geroago New York-era joateko. Gobernuarekin batera bere lehenengo lehendakaria izan zena Jose Antonio Agirre eta Lekube atzerriratu zen eta berarekin Galindez, Leizaola edota Irujo.