Euskal Herriaren Industrializazioa: Errestaurazioaren Garaian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Testuaren kokapena

Testu hau lehen mailako iturria da. Formaren aldetik, zirkunstantziala da eta edukiaren aldetik ekonomikoa. Egilea Federico Echevarria da eta publikoa jasotzailea da (mitinean zeuden guztiak, nahiz eta mezua gobernuari zuzenduta izan). Testua 1893ko abenduaren 9ko mitinan, Bilbon idatzi zen, Errestaurazioaren garaian (Maria Kristina erregeordetzan). Bere asmoa protekzionismoa defendatzea zen.

Testuaren analisia

  • Federico Echevarria: euskal enpresarioa, Liga Vasca de Productores izan zenaren presidentea.

  • Muga-zergak: herrialde batek beste herrialde batean saldu nahi badu hauek ordaindu beharko ditu. Produktu baten gain ezartzen den prezioa.

1. par - Espainia eta Alemaniaren arteko itunaren ondorioa.

2. par - Aduana-zergekin bukatzeak dituen ondorio txarrak. Euskal Herrian hainbat enpresen heriotza eta kolokan industria ekipen asko zauriak egongo direlako.

3. par - Itunen ondorio negatiboak ere Espainian, eta ituna baztertzeko eta babes-sistema mantentzeko eskaera Gobernuari.

Testuinguruan jartzea

Errestaurazioa Canovasek sortutako sistema politikoa izan zen eta hiru fasetan banatuta dago: Alfontso XII.a, Maria Kristina (gobernuburu zegoen Sagasta eta errepublikarren gainbehera) eta Alfontso XIII.a. Ekonomiari dagokionez, lehenengo urteetan, ekonomia nabarmen sendotu zen periferian. Europako gainerako lurraldeetan krisi larri orokorra gertatzen ari zen arren.

Industria ez zegoen Europako beste industria bezain garatuta non maila teknologikoa eskuraezina zen. Ondorioz, Euskal Herriak Europako merkatua baztertu eta kontsumitzaileak Espainian bertan bilatu zituen. Herrialde honetan siderurgia nabarmen egin zuen aurrera eta industrializazioa beste sektore batzuetara zabaltzen hasi zen.

Euskal Herrian industria berandu hasi zen Fernando VII.aren ekonomia geldoagatik, hainbeste gerrak segidan egoteagatik eta siderurgiaren krisiari aurre egiteko kapital faltarengatik.

Bizkaian, lehenengo industrializazioa hasi zenean siderurgia sektorean baino ez zen garatu. Lehen saioak 1841ean izan ziren. Burgesia bilbotarreko talde txiki batek Bizkaiko lehen Labe Garaia sortu eta siderurgiaren ekoizpenean inbertitu zuen. Baina porrot egin zuten beste herrialdeekiko desfasea zela eta.

Gainera, Bizkaiak ez zeukan kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko arazo hau konponduko da Ingalaterrara egindako esportazioengatik jasotzen zuten kapitalarekin. Esportatzen zutena burdin minerala zen (fosforikoa ez zena) eta Bessemerren asmakizunarekin erabiltzen zen. Esportazio haietatik onurak jaso zituen burgesia talde batek eta inbertsioak egin zituen. Ondorioa ekoizteko gaitasun izugarria izan zen eta gaitasun hark beste arazo bat ekarri zuen. Bizkaiko sortu berria industriak ezin izan zien konpetentzia eginatzerriko industriari.

Honen aurrean, konponbidea protekzionismotik etorri behar zen eta hori buruz hitz egiten du testu hau. Protekzionismoaren alde onak: Gobernuak muga-zerga jarri izana, enpresarioek Espainiako merkatua ziurtatzeko. Alde txarra: Espainiako produktuak ez zirela hobetzen.

Testuaren garrantzia

Testua merkatu librearen eta protekzionismoaren arteko borrokaren erakuslea da eta Bizkaiko burgesiaren garrantziaren adierazlea.

Entradas relacionadas: