Euskal Herriaren Historiaurreko eta Erromatar Aroko Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,12 KB
1. AURRE-ERROMATAR HERRIAK: Burdin Aroa eta Erromatarrak iritsi aurretik (K.a. VIII-III)
Iberiar penintsulan bizi ziren herriak hiru multzotan bana ditzakegu:
- Iberiarrak: Ekialdean eta hegoaldean kokatuta, feniziar eta greziarren eragina zuten. Aurreratuenak ziren, tributan antolatuta eta gizarte hierarkizatua zuten.
- Zeltak eta Zeltiberiarrak: Erdialdean eta mendebaldean bizi ziren. Indoeuropear migrazioek ekarritako kultura ezaugarri berdinak zituzten.
- Iparraldekoak: Astureak, kantabroak, baskoiak eta beste batzuk. Herri hauen ekonomia abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritzen zen.
2. BASKOIAK: Erromatarrak iristean
K.a. III. mendean erromatarrak Iberiar penintsulara iristean, mendebaldeko Piriniotako bi maldetan bizi zen herri ez-indoeuropearrari eman zioten izena. Gaur egungo Nafarroa, Gipuzkoa eta Aragoi eta Errioxaraino zabaltzen zen. Haien ezaugarri nagusia, hizkuntza da, euskara, aurreindoeuropearra, erromanizazioa saihestu zuena eta gaur egun arte iraun duena.
K.o. IX. mendean Iruñeko erresuma sortu zuten.
3. ERROMATARREK HISPANIA KONKISTATZEA (K.a. III. mendean - K.a. 19. urtea)
Prozesu historiko hau erromatarrak penintsulara iritsi zirenetik erabat bereganatua izan arte hedatu zen. Hiru konkista-fase izan ziren:
- Lehen konkista (K.a. 218-197): Erroma eta Kartago etsai zituen Bigarren Gerra Punikoa zela eta iritsi ziren erromatarrak Iberiar penintsulara. Mediterraneo inguruko kostaldea menderatzea lortu zuten.
- Bigarren konkista (K.a. 197-133): Iberiar goi-lautadara jo eta barnealde osoa konkistatu zuten, lusitanoak eta zeltiberoak (Numantzia) garaituz.
- Hirugarren konkista (K.a. 29-19): Augusto enperadoreak penintsula erabat hartzeko kantabroak eta astureak garaitzeko gerrari ekin zion, iparralde osoa menderatuz.
Penintsularen konkista amaiturik, bost mendez menperatu zuten erromatarrek.
4. ERROMANIZAZIOA (K.a. III. mendetik K.o. V. mendera)
Erromak menderatutako herriek jaso zuten akulturazio prozesua da. Erromaren antolaketa politiko, sozial eta kulturalak Hispaniako gizartean errotzeari deritzo: hizkuntza, artea, legeak, hirigintza, egitura ekonomikoak...
Prozesua sakona izan zen Mediterranear kostaldean eta hegoaldean; arinagoa, aldiz, barnealdean eta iparraldean.
5. ERROMATAR PROBINTZIAK HISPANIAN
Hispania konkistatu ondoren (K.a. III.-I.), Erromak ezarritako antolaketa politikoaren unitate administratiboak ziren. Probintzia bakoitzean gobernadore funtzioa betetzen zuen magistratu bat zegoen, eta haren menpean bestelako gaiez arduratzen ziren funtzionarioak.
- K.a. II. mendean: Bi probintzia zeuden: Citerior (Ipar-ekialdea Cartago Novaraino) eta Ulterior (Guadalquivir harana).
- Augustoren garaian: Hirutan banatu zen: Tarraconense, Baetica eta Lusitania.
- K.o. III. mendean: Bi gehiago gehitu zitzaizkien: Carthaginense eta Gallaecia. Beranduago, Balearica.
6. ANDELOS: Hiri Hispano-Erromatarra
Nafarroan (Mendigorriako Andion dermioan) kokatzen den hiri hispano-erromatarra da. K.o. I. eta II. mendeetan bizi izan zuen bere etaparik loriatsuena.
Haren aztarnarik garrantzitsuena hiria hornitzeko eraiki zen sistema hidrauliko konplexua da: ura biltzen zuen presa, ubidea, deposito erregulatzailea, akueduktua eta castellum aquae.
7. MONARKIA BISIGODOA (V. mendetik 711. urtera)
Iberiar Penintsulan nagusitu zen herri germaniko honen eraketa politikoa. Hasieran erregeak aukeratzen zituzten, baina geroxeago, hereditarioa bihurtu zen.
Erregeak gobernatzen laguntzeko bi erakunde zituen: Aula Regia (noblezia) eta kontzilioak (batzar politiko-erlijiosoak).
Aipatzeko erregeak:
- Leovigildo
- Recaredo
- Recesvinto (lege bat ezarri zuen)