Euskal Herriaren Historia: Nazionalismoa, Trantsizioa eta II. Errepublika
Euskal Nazionalismoaren Sorrera
Sabino eta Luis Arana anaiek sortu zuten euskal nazionalismoa. Sabino Arana Abando jaio zen 1865ean eta 1903an hil zen Sukarrietan. Familia aberatsekoa zen. Sabinok ez zituen ikasketak amaitu, Luisek, ordea, bai. Nazionalismoa azaltzeko bi korronte daude:
- Eskola frantsesa: guk sortu dezakegu nazioa.
- Eskola alemana: Aranak bat egin zuen honekin, "nazio bat sortzeko datu eta osagarri batzuk eduki behar ditugu".
1893-1894an nazionalistak Bizkaiarentzat planteatu bazuen ere, Euskadi osora hedatu zuen. Bere ustez, arraza, hizkuntza, ohitura, legeak eta foruak dira gure herriko osagaiak. Berarentzat gakoa abizena da, lau abizen euskaldun izan behar dira. Hitz asko sortu zituen bere aldizkarietan. Bere ustez, euskarazko maileguak baztertu behar dira. Aranak garrantzi handia eman zion erlijioari eta EAJ sortu zuen, alderdi konfesionala bezala. Garai hartan sozialismoak indar handia zuen Bizkaian, gehienak kanpotarrak izanik. Sabinok maketo deitzen zien, Maketania (Espainia). Kapitalismoa ontzat eman zuen. Lehen batzokia Bilbon izan zen 1894an. Elkarte itxia zen eta lau abizen euskaldun eskatzen zizkien sartzeko. Hurrengo urtean, Bizkaiko Buru Batzarra sortu zen. 1897tik aurrera "Euzkadi" hitza erabili zen. Karlista eta foruzale asko nazionalismora pasatu ziren. Arana Bizkaiko Diputatua izateko bozkatu zuten. Hasieran independentzia nahi zuen, baina azkenean lau lurraldeen arteko elkarkidetza. EAJ beste lurraldeetara hedatu zen. Sabino hil zenean beste lurraldeetan hainbat elkarte berri sortu ziren. Lurralde bakoitzean Buru Batzarra sortu zen. Azkenean Euskadiko Buru Batzarra sortu zen. Bere heriotzaren ondoren EAJn zeuden bi ideologiak lehian hasi ziren. Luis Aranak 1916an CNV sortu zuen. Alderdi nazionalistaren barruan bi ideia zeuden: erradikalagoa eta pragmatikoagoa.
Trantsizioa
Kronologikoki aro laburra izan zen. Batzuek 1975-1977 diote, beste batzuek 1975-1978 eta besteek 1975-1986. Francoren heriotzaren ondoren hasi zen 1975ean. Aldaketa handiak egon ziren Carrero hil eta gero 1973an. Arias Navarrok lege berri bat sortu zuen, alderdi aldekoa, baina nahiko apala. Hala ere, benetako trantsizioa ez zen agertu Franco hil arte. Konstituzioa 1978ko abenduaren 6an onartu zen. Espainian data hori trantsizioaren amaieratzat hartzen dute batzuk. 1978an legearen barruan buruturiko lehen Aberri Eguna ospatu zen, lehenagokoak legez kanpokoak izan baitziren. Garai hartan autonomia estatutua eskatzen zen EAErentzat eta 1979an onartu zen. Nafarroan, berriz, Nafarroako Foruak onartu ziren 1982an. 1981ean estatu kolpea suertatu zen eta 1982ko hauteskundeak PSOEk irabazi zituen. Espainian amnistia eskatzen zen eta EHn 1977ko urrian Amnistia Orokorra gauzatu zen, 500 preso politiko liberatu zirelarik. Urte bereko ekain-arte eskubide guztiak debekatuta zeuden eta hori ekiditeko hainbat manifestaldi egin ziren EHn, Katalunian eta Madrilen. Krisi ekonomikoaren faktorea ere agertu zen trantsizioan, petrolioaren krisia. Greba asko egon ziren eta guztietan errepresioa agertu zen. Gobernu frankistak ezin zuen erreforma gauzatu, eta 1976an gobernu aldaketa egon zen, Adolfo Suarez buru. Gobernu honen lehen oinarria hausturarik ez egotea zen. Suarezen erreformaren estrategia:
- Amnistia gauzatu era gradual batean.
- Egitura politiko demokratikoa martxan jarri.
- Hauteskunde orokorrak egin.
- Bi esparru desberdinetan negoziatu: frankistak eta oposizioko taldeak.
PCE 1977an legeztatu zen, garai hartan PSOEk baino indar gehiago zuelarik. 1977an lehen hauteskundeak UCDk (Adolfo Suarez) irabazi zituen, eta bigarrenak PSOEk.
II Errepublika (1931-1936)
Eibarreko plaza batean sortu zen Apirilaren 14an eta beste plaza batean, Iruñean, Errepublikaren amaiera. XIX. mendean udal hauteskundeen bitartez onartu zen. 1930ean alde egin zuen Primo de Riverak gobernutik. Honen diktadura 1923tik 1930ra arte eman zen. 1930ean Donostiako Hitzarmena sinatu zen eta hainbat alderdi monarkiaren aurka egin zuten. Bi konpromiso:
- Errepublika gauzatzea.
- Kataluniako autonomia sortzea.
Behin behineko gobernua hauez osatuta zegoen: Niceto Alcala Zamora, Alejandro Lerroux, Miguel Maura, Indalecio Prieto, Manuel Azaña, Fernando de los Rios. Errepublika garaian gobernuan hainbat aldaketa egon ziren: 1931-1933 biurteko erreformista egon zen (ezkertiarrak), 1933-1935 biurteko beltza (eskuindarrak) eta 1935etik gerra amaitu arte Frente Popularraren garaia alderdi ezkertiar gehienak ordezkatuz. II Errepublikan emakumeak bozkatzen hasi ziren, sufragio unibertsala baitzegoen. Emakumeen parte-hartzea handituz joan zen. Espainia estatuan ez zegoen erlijio ofizialik, estatu akonfesionala bihurtu zen. Estatu laikoa zen. Lehen Aberri Eguna sortu zen Bilbon. Hainbat ekimen egin ziren euskal tradizioa suspertzeko. Jose Antonio Aguirre lehen lehendakaria izendatu zuten autonomia lortu ondoren. Lehen alderdia EAJ zen, ANVk garrantzi gutxiago zuelarik. Hauteskundeetan EAJ garaile izan zen. 1931an EAJ eta karlistak batera joan ziren hauteskundeetara, botere handia berenganatuz. Azkenean banatzea erabaki zuten. 1932an Kataluniako estatutua onartu zen, EHn urte batzuk beranduago. Errepublika autonomia egiteko baldintzak jasotzeko dekretu bat sortu zen:
- Batzorde Gidariak idatzi behar zuten proiektua.
- Udalek baimendu behar zuten testua.
- Erreferenduma egin behar zen estatutua onartzeko.
- Madrilgo Parlamentuak onartu behar zuen.
Udalen baimena lortzeko asanblada Iruñean egin zen: "Estatuto Vasco Navarro" moderatuagoa. Bizkaian, Gipuzkoa eta Araban aldeko botoak gehiengo izan ziren, baina Nafarroan kontrako arrakasta izan zuen, ondorioz estatututik kanpo geratu zen. 1933an hiru probintziek estatutu berria sortu zuten. Madrilgo agintariek Araban kontrako eta abstenitutakoak gehienak zirela esan zuten eta kendu nahi izan zuten estatututik. 1936an Frente Popularrak irabazi zuen. Pixka bat beranduago Gerra hasi zen eta estatutuaren eztabaidak berriz zokoratu ziren. Mola errepublikaren kontra altxatu baitzen Iruñean. Bizkaia eta Gipuzkoa errepublikaren alde eta Araba eta Nafarroa altxatuen alde jarri ziren. 1936an Euskal Autonomi Estatutua aldarrikatu zen. II Errepublikan hainbat arazo zeuden: nekazaritza erreforma beharra, langabezia tasa handia eta soldata oso txikiak. Sindikatu asko zeuden langileen arazoak konpontzeko. Asturiasen, Katalunian eta EHn hainbat greba orokor egin ziren. EHn arrakasta handia izan zuten. Autoritateak azkar isiltzen zituzten. 1936ko hauteskundeak ezkertiar guztiak batzen zituen Frente Popularrak irabazi harren estatu kolpea gauzatu zen. 1936an estatutua prestatzen ari ziren bitartean EHn, Eusko Jaurlaritza osatu zen behin-behineko gobernu bezala. Garai hartan Eusko Jaurlaritzak independente bezala jardun zuen, horregatik moneta propioa sortu zuen. Jose Antonio Aguirre armadaren buru eta lehendakari izendatu zuten. EHko batailoak alderdiek osatutakoak ziren, ez militarrak. Itsaso-armada sortu zen ere. Ertzaina, euskal unibertsitatea eta Euskal selekzioa garai hartan sortu ziren. 1937an frankistek Bizkaia erasotzen hasi ziren. Gernika eta Durango bonbardeatu zituzten. Ekainaren 12an Bilbo konkistatu zuten. Frankistek Alemania eta Italiarren laguntza handia izan zuten. Gerrak hainbat ondorio izan zituen: espetxearena, erbesterapena eta heriotza.