Euskal Herria XIX. Mendean: Foruak, Karlistaldiak eta Liberalismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 28,52 KB
Foruen Ezeztapena eta Kontzertu Ekonomikoen Ezarpena (1876)
Gerra Karlista amaitu zen Alfontso XII.aren armada liberalak garaipena lortu zuenean. Karlos VII.ak ihes egin behar izan zuen.
Karlisten porrotaren ondorio zuzena foruen abolizio formala izan zen. 1876ko uztailaren 21eko legeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa estatuko gainerako probintziekin parekatu zituen. Nafarroan, Hitzarturiko Legeak (1841) indarrean jarraitu zuen. Batzar Orokorrak eta Foru-diputazioak baliogabetu eta Probintzia-diputazioak ezarri zituzten.
Cánovas del Castilloren izaera bakegileari eta Euskal Herriko liberal foruzaleen izaera negoziatzaileari esker, ezeztapen hori ez zen erabatekoa izan. Estatuko Ogasunari ordaindu beharrekoaren negoziazioaren ondorioz, dekretu bat eman zen: euskal probintziei zerga-erregimen berezia eskaintzen zieten Kontzertu Ekonomikoak ezarri ziren.
Probintzia bakoitzak Estatuko diru-kutxetarako eman beharreko kopurua negoziatu eta zehazten zuen, eta zergen bilketa eta kudeaketa Diputazioen esku geratu zen.
Diputazioen konpetentziak zehaztu gabe, instituzio hauei autonomia administratibo handia eman zitzaien, botere handia lortuz eta sektore emankorren (industria) aldeko zerga-erregimena ezarriz. Honek probintzien garapen ekonomikoa bultzatu zuen, oinarrizko gaietan eragina izanez eta behe-mailako klaseak kaltetuz. Une horretatik aurrera, Bizkaiko industria oligarkiak foruen aldeko aldarrikapenak baztertu zituen.
Kontzeptu Garrantzitsuen Definizioak
- Foruak: Lege bilduma da, pertsona, erakunde, udalerri edo eskualde jakin batean aplikatzekoa dena. Tokiko usadio eta ohituretan oinarritua izan daiteke. Euskaldunentzat lege berezi eta pribilegioak ziren. Hauek Erregimen Zaharrean sortu ziren.
- Batzar Orokorrak/Nagusiak: Foru-erakunde gorenak dira. Batzar haietara joaten ziren herrietako ordezkariak, handikiak eta apaiz nagusiak, eta, gobernu agintariak aukeratzeaz gain, bertan hartzen ziren herrialdeari zegozkion erabaki nagusiak.
- Foru Aldundiak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundiek hartzen duten izena da, Lehen Gerra Karlistatik aurrera, une desberdinetan ezarritako foru gobernamenduen ondorioz.
- Probintziako Aldundiak/Diputazioak: Espainiako probintzia gehienek dituzten gobernurako eta administraziorako erakundeak dira.
- Latifundismo Burgesa: Nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiatzen den azalera handiko lursaila da, latifundista deritzon jabe bakar batena.
- Erakunde Bikoizketa eta Erregimen Politiko Mistoa: Batzar Orokorrak eta Foru Aldundiak berriro indarrean, sistema mistoa; foruak + Konstituzioa.
- Kontzertu Ekonomikoa: Euskal probintziei zerga-erregimen berezia eskaintzen zieten. Probintzia bakoitzak Estatuko diru-kutxetarako eman beharreko kopurua negoziatu eta zehazten zuen, eta zergen bilketa eta kudeaketa Diputazioen esku zegoen.
Independentzia Gerra (1808-1813) eta Iraultza Liberalak
Frantziako armada Espainian sartu, konkistatu eta errege berria aukeratu izanaren aurkako gatazka izan zen.
Kleroak eta goi aristokraziak bultzatuta, herritarrak haserre zeuden Napoleonen armadarekin eta Godoyren ekimenekin. Frantzia iraultzaile eta laikotik urrundu beharra eta Fernando VII.a errege izendatzea aldarrikatu zen.
- Aranjuezko matxinadarekin Godoy epaitu zuten.
- Napoleon Baionan Karlos IV.a eta Fernando VII.arekin elkartu zen, eta presioen ondorioz abdikatu behar izan zuten.
- Napoleonen anaia, Jose Bonaparte, izendatu zuten Espainiako errege (hainbat erreforma jarri zituen abian: Inkisizioa eta jauntxoen erregimena deuseztatu, ikastetxe publikoak sortu).
Frantziako indar okupatzaileen aurkako herri matxinadak hasi ziren, eta Napoleonen armadak gogor zapaldu zituen. Baina gero eta altxamendu gehiago antolatzen hasi ziren lurralde guztietan, gerrari hasiera emanez. Hainbat porroten ostean, Napoleonek parte hartu zuen gatazkan. Napoleonen armadak Madril berreskuratu zuen 1809an eta Iberiar Penintsula, Cádiz izan ezik, konkistatu zuen (1808-1811). Gerrillen gerra sortu eta penintsula osora zabaldu zen, frantsesak etengabe gerran egotera behartuz. Frantsesen armada indarra galtzen hasi zen 1812tik aurrera. Valençayko Itunaren ondoren, Napoleonek ihes egin zuen eta Fernando VII.aren erregetza aitortu zen (1813).
Cádizko Gorteak (1810) eta Konstituzioa
1. TESTUA: CÁDIZKO GORTEAK (1810) ETA KONSTITUZIOA
1810ean, erregea kanpoan zela, herria nola gidatu erabakitzeko bilera (liberala) egon zen Cádizko hirian (hiri liberala eta Britainiar ontziengatik babestua). Erdi mailako klase eta intelektualez gain, kleroaren eta nobleen ordezkari batzuk ere elkartu ziren. Diputatu absolutista, erreformista, ilustratu eta liberalak bildu ziren, baina liberalen ideiak nagusitu ziren.
Helburuak eta Oinarriak
- Helburua: Erregimen Zaharra eraitsi eta ideia liberalak ezartzea.
- Nagusitu ziren oinarriak:
- Nazioaren subiranotasuna (gizonezkoak, 25 urtetik gorakoak, aberatsak).
- Aginte banaketa [aginpide betearazlea (erregea), legegilea (gorteak), judiziala (justizia epaitegiak)].
- Berdintasun juridikoa, adierazpen askatasuna, hezkuntzarako eskubidea.
- Zentsura, jauntxoen eskubideak, barneko muga zergak eta gremioak (sektorea kontrolatu) deuseztatu eta Inkisizioa (elizaren tribunala) desegin.
Independentzia Gerraren eta Cádizko legeen ondorioz, liberalismoa ezartzeko prozesuan zegoen. Honek hainbat liskar sortu zituen Espainiako estatuaren politika eta administrazioa zentralizatzeko eta legeak bateratzeko prozesuan.
Fernando VII.aren Agintaldia (1814-1833)
Valençayko Itunaren ondoren, 1813an, Napoleonek Espainia laga eta Fernando VII.ari erregetza aitortu zion.
Seiurteko Absolutista (1814-1820)
Gorteetako diputatu absolutistek Pertsiarren Manifestua (2. TESTUA) sinatu zuten, gobernu absolutua aldarrikatuz. Kleroaren, lurjabeen eta herriaren parte baten laguntzarekin, Fernando VII.ak estatu kolpea eman zuen. Konstituzioa eta Gorteetan eginiko lege liberal guztiak indargabetu zituen, erregimen absolutista ezarriz: gizarte estamentala, jauntxoen erregimena, Inkisizioa eta Erregimen Zaharreko erakundeak indarrean jarri zituen. Horrela, Cádiizen hasitako erreformak bertan behera geratu ziren.
Arazoak konpontzeko politika eraginkorrik ez zuen ezarri, botereari eustea baitzen bere kezka nagusia. Arazo ekonomikoak areagotu ziren gerraren ondorioz. Ogasunak ez zuen diru sarrera nahikoa eta zorra handituz zihoan. Kleroa eta nobleei ordainarazten saiatu ziren, baina pribilegiodunek ez zuten onartu.
Oposizio Liberala
Fernando VII.ak etsaien kontra erabilitako zapalkuntzak oposizioa indartu zuen. Sistema politikoa eraisteko, militarren matxinadak erabili ziren. 1820ko Riego eta Quirogaren altxamenduak aurrera egin zuen.
Hirurteko Liberala (1820-1823)
Matxinada penintsulako hainbat lurraldetara zabaldu zen, iraultza liberala nagusituz. Fernandok Cádizko Konstituzioa zin egin behar izan zuen eta Gorteak berrezartzea onartu zuen. Gorteak biltzean, zenbait joera liberalen arteko desberdintasunak agertu ziren:
- Erradikalak/Asaldatuak: Herritarren parte hartzea sustatu, sufragio unibertsalaren bidez, erregeak botere betearazlea izatea.
- Moderatuek: Erregeak erreformetan esku hartze handiagoa izatea, bere boterea zabaldu eta sufragioa mugatzea.
Moderatuek indar gehien zuten gobernuan, baina erradikalek aginte paralelo bat antolatu zuten.
Gobernua Cádizko legeak aplikatzen hasi zen, arazoak konpontzeko: jaunen erregimena, maiorazkoak, Inkisizioa... deuseztatu, hamarrenak murriztu eta elizaren ondasunak salgai jarri. Foruak indargabetu, hezkuntza erregulatu eta inprimatzeko askatasuna aitortu zen. Politika liberalek oposizioa sortu zuten klero, lur jabe eta herritar batzuengan. Estamentu pribilegiodunetakoak izan ziren oposizioaren aitzindari.
1821etik aurrera, nekazari inguruetan erregimen absolutistaren aldeko oposizio armatua antolatu zen eta Fernando VII.ak laguntza eskatu zion Aliantza Santuari. 1823an, San Luisen Ehun Mila Semeak armadak liberalei aurrea hartu zien Cádiizen, Hirurteko Konstituzionala amaituz eta monarkia absolutista ezarriz.
Lehen Karlistaldia (1833-1839)
Karlistak vs Liberalak
KARLISTAK (Karlos, Fernando VII.aren anaiaren aldekoak): Elizgizonak, noble txikiak, lurjabeak, nekazariak. Absolutismo monarkikoa, foruak eta katolikotasuna defendatzen zituzten.
LIBERALAK (Isabel II.aren aldekoak, Maria Kristina erreginaordea zela): Burgesak, funtzionarioak, armada, hirietako herritarrak, goi mailako nobleak eta lurjabeak. Liberalismoa ezarri, legeak bateratu, zentralizazioa eta estatu laikoa nahi zituzten.
Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)
Esparterok jarraipena eman zion progresisten zentralizatze prozesuari, elizaren ondasunak saltzeari eta Milizia Nazionalaren boterea sendotzen jarraitu zuen.
Garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren Foruak Konstituzioari egokitzeko prozesuan. Euskal lurraldeek ordezkariak bidali zituzten Gorteetara, baina nafarrak progresistagoak ziren (haien proposamenek Foruak aldatu eta mugatu zituzten). Nafarroak Gorteekin negoziatu ostean, Lege Hitzartua eman zen (1841):
- Nafarroak erresuma izateari utzi zion.
- Muga zergak lurralde mugan ezarri ziren.
- Espainiako Konstituzioa eta lege/hauteskunde sistema onartu ziren.
- Trukean, autonomia handia eman zitzaion administrazioan.
Euskal Herrian ere Esparterok legedi progresista ezarri zuen (Foru Pasea deuseztatu). Honen ondorioz, moderatuen eta karlisten arma bidezko matxinada gertatu zen (progresistak vs moderatuak eta karlistak). Donostiako liberal burgesen laguntzarekin, moderatuen eta karlisten altxamendua gogor zapaldu zuen.
Gainera, dekretu bat eman zuen, zeinaren arabera hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean zeuden administrazioan, arlo juridikoan eta muga zergetan. Horrez gain, Foru Pasea, Aldundiak eta Batzar tradizionalak deuseztatu, muga zergak kostaldera eraman eta Estatuaren legeak aplikatu ziren udal antolaketan. Baina lege hark ez zituen erabat indargabetu Foruak, ezaugarri militar eta zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek estatu liberalean.
Esparteroren politika autoritarioak progresista eta moderatuen oposizio gogorra ekarri zuen, eta Maria Kristinaren aldeko militarren matxinada eta hiritarren altxamenduak gertatu ziren. Hortaz, Esparterok erbestera ihes egin behar izan zuen.
Mendizabalen Desamortizazioa (1835-1837)
3. TESTUA
- 1835: Mendizabalen gobernu liberalak lurrak kendu zizkien elizari.
- 1836-1837: Lur hauek nazionalizatu eta enkanteetan (subastetan) saldu zituzten. Erosle nagusiak noble eta burges aberatsak izan ziren.
Diru Sarreren Erabilera
- Karlisten aurkako gerra finantzatzeko.
- Zor publikoa txikitzeko.
Ondorioak
- Nekazariek ezin zituzten lurrak erosi (ezin lehiatu noble eta burges aberatsekin).
- Latifundismo burgesa (lur jabetza-eremu handiak) hedatu zen.
- Lurren errentak igo ziren, eta nekazari asko proletario bihurtu ziren (jornaleroak, lurrak beraienak izan gabe lurjabeentzat edo lur hauek alokatzen zituztenentzat lan eginez).
Horrela, noble eta goi burgesia liberalismoaren alde jarri ziren.
1837ko Konstituzioa
Konstituzio progresista aldarrikatu zuten (1837ko maiatza). Subiranotasun nazionalaren printzipio liberalak finkatu zituen. Hego Euskal Herrian Foru erakundeak deuseztatu zituzten, erakunde konstituzionalistak ezarriz, Konstituzioaren eta progresisten legeen bitartez.
Euskal Herrian: Aldundiak (probintzietako administrazio gorenak) ezarri ziren, baina udaletan Foru arauek indarrean jarraitu zuten, Donostian izan ezik (liberal progresisten gotorleku bihurtu baitzen).
Lehen Karlistaldiaren Analisia (1833-1839)
Lege Salikoaren Berrespen Pragmatikoaren ondorioz sortu zen oinordekotzaren auziaren ondorioz hasi zen gatazka.
Euskal Herrian
- Bizimodu tradizionalen arteko oreka desegin zen: herri lurrak saldu egin ziren (onura burges aberatsei bakarrik), maiorazkoa ezereztu zen (lurrak oso zatituta).
- Liberalek foruak indargabetu nahi zituzten.
Foruen Ezaugarriak
Foruak lege bilduma dira, pertsona, erakunde, udalerri edo eskualde jakin batean aplikatzekoa dena. Tokiko usadio eta ohituretan oinarritua izan daiteke. Euskaldunentzat lege berezi eta pribilegioak ziren. Hauek Erregimen Zaharrean sortu ziren:
- Merkataritza askatasuna, merkatariek ez zituzten ordaindu beharrik.
- Fiskalitate (zerga sistema) autonomoa.
- Euskaldunek gerrak euren lurraldean izaten zirenean bakarrik joan behar zuten soldaduskara. Euren lurraldeetatik irten behar bazuten, ordaindu egin behar zitzaien.
- Batzar Nagusiek betearazten zituzten foruak.
- Foru Pasea: (1841ean kendu) erregearen erabaki batek foruak onartzen ez bazituen, Euskal Herrian hau ez zen betetzen.
Euskal Herrian ezaugarri bereziak izan zituen, bertako lege eta erakundeen aldeko altxamendua izan zen, espainiar ordena liberal berriaren kontrakoa.
Faseak
- 1. Fasea (1833-1835): Tomas Zumalakarregi karlista protagonista. Hauek gerrilla taktika erabili zuten, hortaz liberalek landa inguruetan arreta jarri behar izan zuten. Hala ere, hiriak liberalen kontrolpean zeuden.
- 2. Fasea (1835-1837): Zumalakarregi hil zenetik Bilboko setiora. Karlistek Andaluzia eta Madril eraso zituzten, baina ez zuten arrakastarik izan. Bilbo berreskuratu nahi zuten.
- 3. Fasea (1837-1839): Liberalak nagusitu ziren, Elizako desamortizazioarekin eskuratutako diruarekin.
1839ko abuztuan, gerraz nekatuta, bi taldeak bat etorri ziren eta Bergarako Besarkada sinatu zuten (Maroto Karlista eta Espartero Liberala).
Marotok Isabel II.ari erregina izateko eskubidea aitortu zion. Esparterok foruak babesteko hitza eman zuen.
Laguntza militarrik gabe, Don Karlosek alde egin behar izan zuen Espainiatik. Gorteek (gehiengo moderatua) eta Maria Kristinak Hego Euskal Herriko Foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25ean, "batasun konstituzionala utzi gabe" eta udal tradizionalak aitortu zituzten. 4. TESTUA: Foruak mantendu ziren, baina Konstituzioak garrantzi gehiago zuen, hauen gainetik.
Biurteko Progresista (1854-1856)
Ez zegoen egonkortasunik. Cánovas del Castillok 1854an Manzanaresko Agiria idatzi zuen.
Iraultza mugimenduarekin bat egin zuten progresistek, demokratek eta errepublikarrek. Gizarte asaldatua zuzentzeko, Isabel II.ak Esparterori laguntza eskatu zion. 1837ko hauteskunde sistema jarri zen indarrean, gizonezko gehiagok parte hartzeko eskubidea izateko. Baina politikan ezegonkortasunak jarraitu zuen.
Karlistak erreforma progresisten aurka zeuden, eta demokrata, errepublikar eta sozialistek aldaketa iraultzaileagoak eskatzen zituzten. 1856an Esparterok dimisioa eman zuen, eta O’Donnellek gobernu moderatua eratu zuen.
Euskal Herriko burgesiak jarrera liberal kontserbadorea hartu zuen, ekonomiaren garapena bermatzeko ordena eusteko. Baita aberats foruzaleek ere, egonkortasuna lortzeko eta Foru batzuen aldekoak zirelako.
Progresisten Ekimen Garrantzitsuenak
- 1856ko (4.) Konstituzioa idatzi zen. "Non nata" izena jarri zitzaion, aldarrikatu ezin izan zutelako.
- Finantzetako eta ekonomiako neurri esanguratsuenak hartu ziren.
- 1855ean desamortizaziorako lege bat sustatu zuten.
- Finantza sistema zabaldu eta atzerriko kapitala erakartzen zuten legeak arautu ziren: Burdinbidearen (trenbidearen) eraikuntza sustatu zen.
Neurri librekambista hauek Ogasunaren diru-sarrerak handitzea, azpiegiturak hobetzea eta industriaren garapena zuten helburu.
5. TESTUA: Burdinbidearen Garapena
- Biurteko Progresistak bultzada handia eman zion honen eraikuntzari.
- 1856-1866 artean 450 km eraiki ziren urtero.
- 1866an krisi batek jo zuen burdinbidea, eta honek amaiera eman zion Isabel II.aren erreginaldiari.
- Krisialdi honen ondorioz moteldu egin zen burdinbide publiko-zibilak eraikitzeko erritmoa.
- Trazaera desegokiaren (oso zentralista) ondorioz, burdinbidea ez zen ustiatu (ez zen onuragarria).
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
Iraultza eta Erregimen Berria
IRAULTZA: Prim buru zela, Progresistak + Demokratak + Errepublikarrak elkartu ziren. 1868an Isabel II.aren erregimena eraitsi zuten. La Gloriosa izeneko iraultzarekin, Juan Bautista Topete Cádiizen matxinatu zen, liberalismo demokratikoa ezarriz.
Serrano eta Prim buru zirela, ideia liberalak ezarri ziren:
- Inprimatzeko, elkartzeko eta biltzeko askatasuna.
- Irakaskuntza askatasuna.
- Gizonezko sufragio unibertsala.
- 1869ko Konstituzio berria (progresista).
- Deszentralizazioa.
- Truke askea sustatu; merkataritza librea, atzerriko kapitala erakarriz.
Barne Liskarrak
- Saboiako Amadeo (1871-1873) errege aukeratu zen (kanpotarra).
- Errepublikarrak eta nekazariak matxinatu ziren. Langile mugimendua sendotzen hasi zen.
- 1868an independentziaren aldeko matxinadak Puerto Ricon eta Kuban.
- Karlistak matxinatu ziren errege kanpotarra zegoelako, Karlos VII.a proposatuz.
- Euskal Herrian liberal moderatuak Karlistekin bat egin zuten, Foruak eta katolikotasuna defendatzeko.
Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)
Gerraren Arrazoiak Euskal Herrian
Gobernu liberal progresistak Foru erregimenaren eta katolikotasunaren aurka jardun zuen (foruak deuseztatu eta estatu laikoa ezarri), eta euskaldun kontserbadoreak aurka jarri ziren. Espainian, errege atzerritarra (Saboiako Amadeo) zegoen, eta Karlistek Karlos VII.a (Karlos Mª Isidroren biloba) nahi zuten errege.
Gerraren helburua erregimen monarkiko tradizionala agintera ezartzea zen.
1872an hasi zen, Saboiako Amadeo atzerritarra Karlos VII.aren ordez izendatu zutenean.
- Hasieran Karlistek hainbat gudu galdu zituzten.
- Maiatzaren 24an eten labur bat sinatu zuten; handik gutxira, gerran jarraitzea erabaki zuten Santa Kruz apaiza buru zela.
- Gerrilen bidez, Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriak izan ezik.
- Mendixurko gudua irabazi arren, karlistek ezin izan zituzten hiriburuak menderatu eta amore eman behar izan zuten, Bilbori 1874an 125 eguneko setioa egin ondoren.
- Alfontso XII.a liberala politikan esku hartzen hasi zenean, karlista askok joera politikoaz aldatu zuten.
- 1876an liberalek behin betiko garaipena lortu zuten Lizarra erorita (Karlisten erdigunea).
Cánovas del Castilloren gobernu berriak Errestaurazio garaian foruak deuseztatu zituen, Euskal Herrian historiaren aldi berri bat hasiz.
Karlisten porrotaren ondorioz Foruen Abolizioa (1876) gertatu zen (6. TESTUA):
- Gai fiskalak (zerga sistema) eta gai militarrak estatu osoarekin berdindu ziren.
- Hitzarturiko Legeak indarrean jarraitu zuen.
- Batzar Orokorrak eta Foru Diputazioak baliogabetu ziren. Honen ordez, Probintzia Diputazioak ezarri ziren.
Cánovasen izaera bakegileari eta Euskal Herriko foruzaleen negoziazioari esker, Kontzertu Ekonomikoak lortu ziren (1878): diputazioek zergak kudeatu eta botere handia lortu zuten.
Errestaurazioa: Borboitarren Berrezarkuntza (1875-1923)
- Alfontso XII.a (1875-1885)
- Maria Kristina (Erreginaordea, 1885-1902)
- Alfontso XIII.a (1902-1931)
Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo zuen eta 1874 amaieran Borboien Monarkia ezarri zen berriro, Alfontso XII.a buru zela.
1923 arte, alderdi politiko guztien artean oreka eta batasuna lortzea zuen xede nagusia.
Cánovasen Sistemaren Oinarriak
Cánovas del Castillok Errestaurazio garaiko sistema politikoa eraiki zuen. Alderdi Kontserbadorea sortu eta gizarte ordena eta aurrebide ekonomikoa bermatu zituen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen, herritarren demokrazia eskaerei entzungor eginez eta haien eskubide indibidualak ezerezean utzita.
1876ko Konstituzioa (5.)
7. TESTUA: Konstituzio kontserbadorea izan zen, 1845ekoaren antzekoa, kontserbadore eta moderatu erradikalen xedeei hobeto egokitu zitzaiena.
- Subiranotasuna Erregearen eta Gorteen esku zegoen.
- Erregeak: ministroak izendatu, Gorteak biltzeko/desegiteko, legeei betoa jartzeko eskubidea.
- Gorteetan: bi ganbara zeuden:
- Goi ganbara (Senatua): erregeak aukeratutako nobleak, apaizak eta militarrak.
- Behe ganbara (Kongresua): herritarrek aukeratua.
- Sufragio zentsitarioa hasieran, 1890etik aurrera unibertsala.
- Erlijio katolikoa estatuaren erlijio ofiziala zen; beste erlijioak onartuak zeuden.
Alderdi guztien arteko batasuna lortzeko, Cánovasek txandakatze sistema ezarri zuen (hauteskundeak jauntxoengatik manipulatuak):
- Kontserbadorea: Cánovas buru, liberal moderatuak eta unionistak.
- Liberala: Sagasta buru, liberal progresistak.
Ezkertiarrak (errepublikarrak eta sozialistak) eta Eskuindarrak (karlistak, katolikoak eta nazionalistak) kanpo geratu ziren eta bi alderdi hauetara egokitu behar izan zuten.
Jauntxokeria (Kakikismoa)
Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, eta eskuin/ezkerreko alderdiei erakundeetarako bidea ixteko, agintariek hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin behar izan zuten. Nekazari guneetan jauntxoek kontrolatzen zituzten hauteskundeetako emaitzak, une horretan agintean egotea tokatzen zitzaion alderdiaren mesedetan.
Sozialismoa eta Langile Mugimendua
8. TESTUA
1879an langileen mugimenduaren korronte marxista inprentako langile multzo baten inguruan antolatu zen Madrilen (Pablo Iglesias). Marx eta Engelsen doktrinaren jarraitzaile hauek Alderdi Sozialista Langile Espainiarra (PSOE) sortu zuten. Elkarteen Legea eman zenean, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatua sortu zen 1888an, PSOEn oinarrituta. Madrilgo eta Euskal Herriko langileen artean harrera ona izan zuen. 1925 arte alderdiko eta sindikatuko burua Pablo Iglesias izan zen.
El Socialista alderdiaren egunkari ofiziala zen.
Sozialisten Programaren Oinarrizko Ideiak
- Langileen erabateko emantzipazioa, langilea erabat aske izatea.
- Anarkisten indarkeria baztertzea langileen askatasuna lortzeko bide gisa.
- Gerren eta hedapen kolonialaren aurkako jarrera.
- Iraultzaren bidez klase proletarioak boterea eskuratzea.
PSOEren ustez, beharrezkoa zen modu baketsuan eta legearen barnean antolatzea, joko politikoan eta hauteskundeetan parte hartuz langile-klasearen aurrean propaganda egiteko eta iraultzaren bitartez boterea eskuratzeko. Sozialismoa langile gaituen eta hirietako langileen artean finkatu zen. UGT sindikatua negoziatzen hasi zen langileen bizi-baldintzak hobetzea lortzeko.
Sozialistek anarkistek baino jarrera moderatuagoa erakutsi zutelako, bien elkarteen arteko harremanak oso txarrak ziren.
PSOE eta UGTko afiliazioa oso motela izan zen, 1910 arte Iglesiasek ez baitzuen diputatu-akta lortu. PSOEk Hirugarren Internazionalarekin bat ez egitea erabaki zuenean, burukide eta militante sozialista garrantzitsu batzuek alderdia utzi eta Espainiako Alderdi Komunista sortu zuten. Gainera, alderdian sektore sozial-demokrata bat agertu zen, Indalecio Prieto buru, UGTko gehiengoarekin aurrez aurre. Honek arazoak ugaritzea ekarri zuen.
Euskal Herrian, Bizkaiko langileen nahiak sozialismoaren bidez bideratu ziren. F. Perezagua eta I. Prieto nabarmendu ziren. Ekintzarik garrantzitsuenak 1890-1910 arteko meatzariek egindako geldialdiak azpimarratu behar dira.
ELA sortu zen: Eusko Langileen Alkartasuna.
Euskal Nazionalismoaren Sorrera
9. TESTUA
Aurretiko Baldintzatzaileak
- Eskola alemaniarrak nazioa elementu komunetan oinarritzen zela zioen: arraza, hizkuntza, tradizioak, geografia, historia, gobernu-erakundeak…
- Frantziako eskolak: nazio bateko pertsonek komunitate berezi gisa osatzeko nahia beharrezkoa zela.
- 1870etik aurrera askatasun nazionalaren aldeko borroka hedatu zen Europan.
- Industrializazioaren ondorioz, Bizkaiko gizarteak aldaketa demografiko, ekonomiko eta sozialak jasan zituen.
Euskal Herriko ohiturak eta tradizioak berrindartzeko, gizarte berrian aplikatzeko eredu teoriko nazionala prestatu zen. Sabino Arana izan zen bultzatzaile nagusia. Foruzaleek sustatutako kultur berpizkundeak eta foruen ezeztapenak herritarrei ekarritako egonezinak, galdutako nortasuna eta mundu tradizionala berreskuratzeko gogoa piztu zuen.
Sabino Aranaren Ideologia
Ikuspuntu erlijiosotik integrista eta karlista zen, katolikotasuna euskaldunari atxikita zegoela uste zuen. Bere pentsamendu politikoak karlismoaren sektore foruzaleenarekin bat egiten zuen, izaera erradikalagoa izanik.
Ideologia Politikoaren Ezaugarriak
- Bizkaia, eta ondoren Euzkadi, nazio bat da, nazio izateko beharrezko elementuak baititu: arraza, hizkuntza, legeak, ohiturak eta nortasun historikoa.
- Nazio orok independentzia lortzeko eskubidea du estatu zapaltzailearen aurrean.
- Foruak edo Lege Zarra dira lege nazional euskaldunak, eta nazionalismoa da berrindartze nazionala lor dezakeen aukera politiko bakarra.
- Kapitalismoaren kondena, dakarren ustelkeria eta ustiapenagatik. Baita sozialismoarena ere, euskaldunen kontzepzio tradizionalerako doktrina arrotza delako eta atzerritarrek (maketoek) osatzen dutelako.
- Espainiar ateoen boterea, euskal ohituren aldaketa eta katolizismoaren (euskal izpirituaren oinarrizko elementua) desagerpena salatzea.
- Elizak Estatuarekiko duen independentzia aldarrikatu eta bien arteko harmonia eta elementu zibilak erlijiosoen menpe egotea eskatu zuen, erlijio katolikoaren eta euskal nazionalismoaren garaipena batera baitoaz.
Bere proiektu politikoa laburtzeko lelo bat proposatu zuen: Jaungoikoa eta Lege Zarra (JEL).
Proiektu Politikoa eta EAJren Sorrera
Aranaren programa ideologikoa ezartzeko beharrezkoa zen alderdi bat fundatzea. Prozesu honetan zenbait faktore elkartu ziren:
- Ideologikoak: 1890ean Aranak La abeja aldizkarian “Bizcaya por su independencia” tituluarekin hainbat artikulu argitaratu zituen, Bizkaiaren zapalkuntza egoera salatuz eta independentzia eskatuz. 1893an Discurso de Larrazabal eman zuen, atzerritarrek Bizkaian zuten botereaz hitz eginez. Bizkaian une horretan zeuden alderdi politikoak aztertu zituen, eta batez ere ez zituztela bizkaitarren nahiak adierazten adierazi zuen. Orduan, “Jaungoikoa eta Lege Zarra” leloaren bidez laburtu zuen berak eskainitako ideologia.
- Politikoak: 1894an, Euskeldun Batzokija deituriko elkarte politikoa sortu zuen, baina hurrengo urtean itxi egin zen. 1895ean Alderdi Nazionalista fundatu zen Bizkaian, baina 1898 arte ez zuen hauteskundeetan parte hartu eta ez zuen beste alderdi nazional eta euskaldunekin elkartu nahi izan.
Post-Aranismoa
Sabino Arana 1903an hil ondoren, alderdia asko hedatu zen, baina barne-zatiketak nabarmenak ziren. 1920 arte alderdiaren barnean tentsioak egon ziren, garai bateko Euskalerria elkarteko kideen eta sabindar garbizaleen artean.
1908an bigarrenek irabazi zuten. Urte horietan nazionalismoaren barne-egitura aldatu zen:
- Batzarrak egin, biltzeko tokiak sortu, sindikatu bat sortu (SOV, gero ELA), egunkari bat argitaratu (Euzkadi) eta sinbologia nazionalista sortu zen (ikurriña, ereserkia, lauburua…).
EAJ alderdia finkatu eta afiliatu-kopurua handitu zen, Gorteetako hauteskundeetan arrakasta handia izanez. Gipuzkoan ere nazionalismoa ezartzen ari zen, baina 1919ko hauteskundeak galtzean alderdiaren barneko tentsioak piztu ziren.