Euskal Herria XIX. mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,72 KB

SARRERA Izan zen gorabeherarik mende hartan ere Euskal Herri bietan. Euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Bestalde, eskola eta soldaduskaren bitartez lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua. Iparrandean ez ziren aldaketak hain azkar eta nabarmen gertatu. Industriak garrantzi gutxi izan zuenez, nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen hein handi batean Euskal Herriak. Hiriart Urrutik kazetaritzan emandako lehenengotariko urratsak. A.Abadiaren Lore Jokoek eta LL Bonaparteren dialektologia lanek bultzada azpimarkagarria emango diete euskarazko bertsogintza zein euskal ikerketei.. Sortzaile laikoen artean gogora ditzagun, Etxahun koblakariaz gainera, Elizanburu bertsogile iaioa eta Duvoisin prosagile bikaina.

SAIAKERA ETA BIOGRAFIAK

Ordura arte gutxi landutako gaiak jorratu ziren batzuetan. Adb Joan Piarres Duvoisinek nekazaritzari buruzko lan didaktiko eta jakingarria kaleratu zigun: Laborantzako liburua. Laphitzen Bi saindu euskaldunen bizia, San Ignazio Loiolakoaren bizitza da, eta azken kapituluan San Frantzisko Xabierkoaren zertzelada apur batzuk ematen zaizkigu. Santuen bizitzen generoan sartu arren, badu liburu horrek eleberri askok adina bizitasun eta erakargarritasun. Hiriart-Urruti apaiz hazpandarra izan zen. Euskalduna astekaria kudeatu zuen, euskaraz eta frantsesez hasieran, gerora ei erabat euskaraz. Finkatu zituen xlx mende amaierako eta xx mende aren lehen hamarkadetako kazetaritzaren oinarriak Iparraldean.

IPARRALDEKO NARRATIBA

Azkonagerreren Atheka gaitzeko oihartzunak, lehen euskal eleberritzat hartua izan den liburua. Egia esateko Ganix kontrabandista lapurtarraren pasadizo famatu bat kontatzen digun liburu hau askoren artean moldatutako itzulpena besterik ez dugu, Elizanburuk Piarres Adame izen bereko pertsonaia saratarraren ibilaldi bat kontatzen diguna, txangoan zehar hainbat historio tartekatzen duelarik.

BERTSOGINTZA IPARRALDEAN

Nahiz eta kalitate aldetik beti oso maila altukoa ez izan, bertsogintzan produkzio ugari samarra eduki zuen Ipar Euskal Herriak. Azpimarragarrienak aipatuko ditugu. Hasteko, Piarres Topet Etxahun. Bizimodu zaila eta aldrebesa egokitu zitzaion horregatik, gehienetan tristura erresumina eta gorrotoa darie haren bertsoei, baina ironia zorrotza erabiltzen ere badaki. Ironia eta zerbaitgehiago daukate, adb, Maria Solt eta Kasterori. Urte berean hots 1853an, antolatu zituen lehenbizikoz Anton Abadia mezenasak bere Lore Jokoak. Urtero ospatzen ziren Euskal Jai hauetan, beste askoren artean, euskarazko bertso sorta onenari emandako saria egoten zen. Bertsogile askok aurkezten zituzten beren lanak lehiaketa hautera, eta azkenera orduko batzuen izenak eta bertsoak ezagunak bilakatu ziren Iparraldetik kanpora ere. XlX mendean zehar atzerritik etorritako zenbait euskalari Louis Lucien Bonaparte, Haien lanari esker, euskal gramatikak, filologiak dialektologiak, bibliografiak, literaturak testu zaharren argitalpenak eta beste hainabt arlok aurrerapauso handiak eman zituzten.

HEGOALDEA

Iparraldeak bezala, astindu ederra hartu zuen Hego Euskal Herriek ere XlXmendean. Gatazka, gerra, borroka eta altxamenduen sasoia izan zen. Industria iraultzak eragindako marko ekonomiko berriak estatu mailako merkatua eskatzen zuen. Europako zenbait lekutara baino motelago etorri arren, gure artera ere haize modernoagoak datoz, Bizkarira eta Gipuzkoara batik bat: lantegi eta komunikabide berriak - trenbideak batez ere zabalduz doaz pixkanaka, demografia hazi egiten da, lantegileen mugimenduak eratzen hasten dira. eta eskola doakoa eta derrigorrezkoa bihurtzen da estatu osoan, gaztelania hutsean, noski. Foruak erabat kendu aurretik beste gerrate latz bat jasan behar izan zuten Hegoaldeko lau probintziek 1872tik 1876ra bitartean: Azken karlistada. Gerra haren bukaerarekin ezabatu ziren betiko foruak.

PROSA EZ ERLIJIOSOA

JAntonio Mogel Maarkina Xemeingo erretorearen Peru Abarka dugu. Nobela izatera iritsi gabe, baserritar baten eta kaletar arteko pasadizoak kontatzen zaizkigu elkarrizketa luze baten bitartez. Gehien hitz duena Peru baserritarra da, ia beti Maisu Juan barbero sendagile kaletarrak baino askoz gehiago dakiena. Liburuak, bada kutsu didaktiko nabarmena dauka, baina hizkera dotore eta bizikoa da eta garai hartako gauza askori buruzko informazio iturri paregabea. Peru Albarkaren egileak bi iloba idazle izan zituen: Joan Jose Mogel apaiza eta Bizetan Mogel Hurtzaroan umezurtz geratu zirelarik, biak hazi ziren Joan Antonio osabaren itzalpean. Bizenta osoa neskatila argia omen zen eta nebari irakasten zioten guztia ikasi gura zuen berak ere. Horregatik argitaratu ahal izan zuen, hogei ta bi urte besterik ez zuela, Ipui onak izeneko liburua, Esporen berrogeita hamar alegia edo gabula hitz lauz gipuzkera txakunera egokituz.

BERTSOGINTZA HEGOALDEAN

Xepelar erreteriarra da Jose Maria Iparragirre. Bilintx Donostiarrak bat bateko bertsolarien neurri eta teknikak guztiz baztertu gabe, ukitu erromantikoagoa ematen die bertso sortei. Mende bukaerako bertsogilerik ezagunenea, berriz, Felipe Aserre Beitia. Foruak kendu eta laster, A Abadiak Lore Jokoak Hego Euskal Herriak, Elizondo 1879 lehenengo aldiz antolatu zituenean, Aserre Beitiari eman zitzaion bertso sorta onenaren saria Ama euskeriari agurrak poemarengatik.

DONOSTIA ALDEKO ANTZERKIGINTZA

Manterolaren eraginez Euskal Erria aldizkariaren ingurua 1880tik aurrera zena izan genuen. Martzelino Soroa izan zen lehen urteetako sortzaile eta eragilerik garrantzitsuena. Komedia xume eta laburrak idazten zituen eta beraren. San Tomas eta San Sebastian egunetan, inauterietan eta abarretan. Egun jakinetan euskarazko obrak emateko ohitura sortuz, pitinka Anton Kaiku Altzaga, Santo Tomaseko feriya.

Entradas relacionadas: