Euskal Herria: Konkista eta Antzinaroaren Amaiera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB
Euskal Herria Konkistaren Garaian
Ptolomeoren arabera, garai hartan herri hauek zeuden:
Baskoiak
Euskal lurraldeen zati handiena zuten, gaur egungo Nafarroa gutxi gorabehera. Hegoalderantz, Ebro ibairaino hartzen zuten, eta ekialderantz berriz, Ejea de los Caballeroseraino.
Balduliarrak
Baskoien mendebaldeko mugakideak ziren. Gaur egungo Gipuzkoa hartzen zuten eta Toloño mendilerroraino hedatzen ziren.
Karistiarrak
Deba ibarretik Ibaizabal ibairaino hartzen zuten eta, hegoalderantz gaur egungo Trebiñuraino heltzen ziren.
Beroiak
Gaur egungo Errioxan bizi ziren.
Autrigoiak
Ibaizabal ibaitik gaur egungo Laredoraino hartzen zuten. Kantabriarren mugakide ziren eta hegoalderantz Oka mendietaraino heltzen ziren.
Akitaniarrak
Pirinioetatik Garona ibairaino hartzen zuten. Besteak beste, honako tribu hauek bizi ziren: tarbelliak, bigerriak eta venarniak.
Euskal Herria: Erromatarren Konkista
Ia herrigune eta erromatarren villa guztiak ager delakoan zeuden. Lur horiek egokiak ziren nekazaritza ustiapenerako. Saltus edo lurralde menditsuetan erromatarren aztarnarik ez dagoela uste izan da hainbat urtetan. Baina azken urteetako indusketek aurkakoa erakutsi dute.
Erromatarren eragina euskal lurralde osora zabaldu zen, nahiz eta ager eremuan saltus eremuan nabarmenagoa izan zen. Besteak beste, mineralak lortzeko sortu ziren eremu horretan. Itsasoz esportatzen zituzten mineralak, Bidasoa ibaiaren bokaletik, adibidez. Aipatzekoa da erromatarren menderaldian baskoiek hedapen handia zutela.
Litekeena da erromatarren konkistaren amaieran, baskoien laguntza, lurren truke saritu izatea.
Antzinaroaren Amaiera
V. mendearen hasieratik mendebaldeko erromatar inperioa 476an erori zen. Euskal Herriko lurraldeak BASKONIA izenez aipatzen dira. Testuinguru horretan bagauden matxinada, bisigodoek Akitaniako lurraldetik egindako ekintzena.
Baskonia, Frankoen eta Bisigodoen Artean
V. mendean Tolosako (Frantzia) bisigodoen erresuma, frankoekin (507). Iberiar penintsulan Toledo hiriburutzat. Ezin da zalantzan jarri Baskoniaren errealitate geopolitikoa; etengabeak ziren inbasioak, erasoak, konkistak eta lur berreskuratzeak. Frankoek iparraldetik, eta bisigodoak hegoaldetik.
Baskoniako Dukerritik Akitaniako Erresuma
Baskoniako Dukerria
602. urtean, Baskoniako dukerria sortu zen.
Akitaniako Printzerria
Frankoen agente-eremuan sartu ziren. VII. mendearen azken urtetan, Lupo I.a Otsoa agertu zen, Akitaniako printzerriko burua. Errege-botere zuen ia, eta baskoien bultzadari aurre egitea eta frankoen agintea berrezartzea ziren haren funtzioak.