Euskal Herria Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931-1939)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,16 KB
Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)
1930eko abuztuan Donostiako Itunaren sinatzaileak bildu ziren; EAJ ez zuten deitu, ez zirelako fio haien kontserbadurismoaz eta klerikalismoaz.
1931n Errepublika aldarrikatzean, abertzaleek mesfidati ezin zuten eskuindar eta monarkikoekin aliatu. Era berean, ezin zuten ezkerrekoekin bat egin, erlijioarekiko eta euskaldun izaerarekiko zuten jarrerarengatik. Azkenean, Errepublika txalotu zuten, autonomia lortzeko esperantzak piztu zitzaizkielako. Aspalditik nahi zuten abertzaleek estatutua lortzea.
Autonomia Estatutu Proiektua (1931)
Autonomia estatutu proiektua 1931n aurkeztu zen, ondorengo ezaugarriekin:
- Euskal Herria estatu autonomo gisa Espainiako estatu federalean.
- Euskal lurralde bakoitzaren autonomia zabala.
- Harreman ekonomikoak kontzertu ekonomikoen bidez araututa.
- Euskal herritartasuna bi urtez EHn bizitzeagatik.
- Euskara ofizial gaztelaniarekin batera.
Proiektua hilda jaio zen, Konstituzioa ez zelako onartu, eta egin zenean Errepublika integrala planteatu zen. Ez eskuinak, ezkerrak, ezta EAJk ere ez zuen onartu proiektua.
EAJk eta karlistek bultzatuta, Lizarrako alkate asko bildu ziren. Lizarrako Proiektuak Eusko Ikaskuntzaren proiektua aldatzen zuen, Euskal Estatuaren subiranotasunean eta Vatikanoarekin konkordatua ezarriz. Egia esan, onartezina zen errepublikarrentzat.
Konstituzioa onartuta, Errepublikako gobernuak estatutuak lortzeko bidea zehaztu zuen. Dekretu horretan, batzorde kudeatzaileei ematen zitzaien estatutu proiektuak egiteko eskumena. EAJk parte hartu zuen eta karlismoarekin aliantza apurtu zuen. Azkenean, Nafarroa euskal estatutu proiektutik kanpo geratu zen, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba proiektua onartu egin zen.
1933ko azaroan, CEDA eskuindarrek gehiengoa lortu zuten hauteskundeetan eta proiektua bertan behera geratu zen.
Estatutuaren Onarpena eta Gerra Hasiera
- Fronte Popularra irabaztean, indarrek estatutu proiektua prestatu zuten. Gerra hasita, Gorteek onartu egin zuten.
- Eusko Jaurlaritza osatu zen.
- Gerra zela eta, autonomia estatutua Bizkaian bakarrik izan zen indarrean. Gainera, Eusko Jaurlaritzak autonomia handia izan zuen: moneta propioa, Ertzaintza sortu eta nazioarteko politika.
Gerra Zibila
Araba eta Nafarroa matxinoen aldean egon ziren; Bizkaia eta Gipuzkoa errepublikarren aldean. Fronte politikoan antzera gertatzen zen: nazionalistak eta ezkerrekoak.
Estatutua onartua izan zen bakarrik Bizkaian, eta bertan, Euskal Unibertsitatea sortu, itsasoko armada, dirua egin eta Ertzaintza sortu ziren.
Molak Otxandio, Elorrio, Durango eta Gernika bonbardatu zituen eta tropak Bilbora sartu ziren. Santoñako Ituna sinatu ostean, EAJk errendizioa onartu zuen.
Ondorioak
Gipuzkoari eta Bizkaiari kontzertu ekonomikoa kendu zien. Arabak eta Nafarrak ez. Gosetea, elikagaien arrazionamendua, milaka atxilotu eta erbesteratze masiboa gertatu ziren. Errepresio kulturala eman zen (euskara debekatu zen).