Euskal Herri Literatura: Atsotitzak, Baladak eta Kopla Zaharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Atsotitzak: Herri Filosofiaren Islada

Herri filosofiaren bilduma direla esan izan da. Ez dira atzo goizeko kontuak. Edukian trinko eta aberatsak izaten dira: bizitzak, heriotzak, lanak, izaerak eta abarrek dute isla atsotitz edo errefrauetan. Urte eta gizaldi askotako bizieraren eta pentsakeraren berria jasotzen dute, laburbildurik.

Forma eta Baliabideak

Formari dagokionez, bi ezaugarri nabarmen behintzat badira:

  • Laburrak izaten dira: Ideiak nabarmenago geratzen dira era labur eta trinkoan emanda. Gainera, gogoratzeko, memorian gordetzeko aproposak dira esaldi laburrak.
  • Memoriari laguntzeko baliabideak: Hoskidetasuna (errima), erritmoa, kontrastea, paralelismoa, korrelazioa eta beste baliabide literario batzuk erabiltzen dituzte. Hoskidetasunaz gain, paralelismoa ere badago.

Adibideak

Hona hemen batzuk erakusgai:

  • Hoskidetasuna: Bukaera berdinak lotura logiko baten ildoan jartzen gaitu.
  • Korrelazioa: "Nola (ko)... ala (ko)" horiek kausalitatearen aitorpen dira.
  • Kontrastea: Ideiak nabarmenago ageri zaizkigu kontrastean.

Baladak: Gertaeren Kontakizunak

Erromantze izenez ere ezagutzen dira. Gertaeren kontaketan oinarritzen dira, eta literatura generoetan, epika deritzon sailean sartzen dira. Gertaera historikoak, asmaketak, sentimenduen adierazpenak eta elkarrizketaz emandako sailak biltzen dituzte. Herri-literaturaren fruitu hauek oroimena izan dute euskarri, nahiz eta metrikaz eta errimaz kantatu izanak asko lagundu duen memorian.

Sailkapena

Edukiari eta historiari begiratuz honako sailkapen hau egin daiteke:

  • Eredu epikoa: XV. eta XVI. mendeak.
  • Eredu epiko-lirikoa: XVII. mendea.
  • Eredu lirikoa: XVIII. mendea.

Kopla Zaharrak: Tradizio Bizia

Gaur egun oraindik ere bizi-bizirik baitiraute: usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, zenbait ospakizunetan abestekoak direlako. Santa Ageda eskean, Urte Zahar eta Berriaren mugan, Olentzero aipamenetan, Inauterietan, San Juanetan... Gaur egun arte egiten diren jaialdi eta kantaldi hauek aspaldi-aspaldiko erroak izango dituzte, ziur asko, Euskal Gizartean.

Kopla Zaharrek ere oroimenari esker eta errima-metrika eta musikak gogoratzeko ematen duten erraztasunari esker iraun dute gure egunetara arte. Urtero eta jai batzuen inguruan kantatu izanak halako formula edo klixe jakin batzuk utzi ditu kopletan: hasierako agurra, santuaren edo jaiaren aipamena.

Ezaugarriak eta Baliabideak

Neurri eta doinu bereziak dituzte; bata bestearekin doaz neurria eta doinua, izan ere. Badira Kopla Zaharretan, hala ere, baladekin alderatu daitezkeen ezaugarri batzuk eta bertsoekin alderatu daitezkeen beste batzuk:

  • Baladekin antzekotasunak: Naturaren aipamenak ugari dira. Lehen puntuan izaten den aipamen horrek ez du, azaleko itxuraz behintzat, ondoren datorrenarekin zerikusirik; ikuspegi poetiko batekin bai, ordea. Gainera, behin eta berriz errepikatzen diren hasierak (anaforak), bihurkia (kopla txikietan) eta antzeko baliabide estilistiko horiek erromantzeetan ere erabilitako baliabideak ekartzen dizkigute gogora.
  • Bertsoekin antzekotasunak: Bertsoetan bezala, Kopla Zaharretako eskemek ere uzten diote lekua bat-batekotasunari.

Entradas relacionadas: