Euskal Haur eta Gazte Literatura: Bilakaera eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,47 KB
Patxi Zubizarreta, Andu Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Felipe Juaristi, Manu Lopez Gaseni.
Uxue Alberdi, Paddy Rekalde, Leire Bilbao.
Haur eta Gazte Literaturaren Definizioa eta Ezaugarriak
- HGL adoktrinamendu nahiaz.
- Literatura ona.
- Haurra bakarrik geratu, literatura falta.
- Pedagogia egin nahi, hezi.
- Haurra otzantzeko erabili, mezu moral/ideologikoak desagerrarazteraino.
- Umearen arreta, emozioa astinduko lukeen istorio bilatu.
- Patxi Zubizarretak dio: “Gaur egun, txepelkeria eta arinkeria koloretsuegi asko dago salgai”.
HGL definitzen saiatu gara, baina ez dugu lortu. Bi ezaugarri nagusi ditu: literatasuna eta kalitate ona. Ezaugarri nagusia hartzailea da. Etengabeko aldaketan dago, espektatibaz betea, eta zaila da definitzea.
Literaturaren Morala eta Ideologia
Beti du helburu morala. Oraindik ere “ohitura onak”, elkarbizitza eta naturaren defentsa bezalako gaiak jorratzen ditu.
Ideologiaren Presentzia
Ideologia beti dago presente:
- Egilearen ikuspuntua – erraz antzematen da (gogoeta).
- Ideologia pasiboa – egoera etengabe deskribatuz.
Garrantzitsua da herri literatura azaltzea. ADI Ilustrazioarekin, estereotipoekin eta erabilpen didaktikoarekin kontuz ibili behar da.
Alde Txarrak eta Onak
- Alde txarrak: Politikoki – klase banaketa eta mugak. Gizarte mailan – emakumearen papera.
- Alde onak: Baloreen transmisioa.
Literatura eta Merkatua (Sistema Literarioa)
HGLren erabakigunea hartzailearengandik kanpo dago, merkatu legeek arautzen baitute.
- Narratiba da nagusi. Poesia eta antzerkia gutxi dira.
- Ez dira gomendatzen eskoletan.
- Klasikoak erostea sustatzen da.
- Helburu komertzialak indartsuak dira.
- ARRISKUA: HGL gutxi zaintzea eta literatura estiloa gutxitzea.
Literatur Testuen Adaptazioak
Testuak ulergarriago egiteko adaptazioak egiten dira. Gazteleraz adaptazio asko daude, euskaraz, ordea, gutxi.
- Testuaren adaptazioa: Laburpenak egiten dira, deskribapenak eta gogoetak gutxituz. Horrek testua pobretzen du.
- Adaptazio ideologikoa: Ideiak biguntzeko edo kentzeko egiten da.
Adaptazioen Arriskua
- Haurrek testuaren balio literarioa ulertzeko aukera gutxitzen ari gara.
- Balio literarioak ezagutzeko aukera ere gutxitzen da. Testu neutroa bilatzen da.
- Irakurtzeko gogoa murrizten da. Ez da sinplekeriarik onartu behar. Helduek ere irakurri eta gozatu ahal izateko modukoak izan behar dute.
HGLren Hiru Iturri Nagusiak
- Haurrentzat idatzitako lanak: Literatura balio gutxikoak izan daitezke. Entretenigarriak, arinak eta hizkuntza zaindukoak. Kalitatezko lanak dira, baina mugak jarri direnez ez dira beti lan literariotzat hartzen.
- Helduentzat izanik haurrek berenganatu dituzten lanak.
- Folklorea: Herri baten jakituriak eta pentsaerak belaunaldiz belaunaldi transmititutakoak.
Folklorearen Arazoa
Transmisio-kateak apurtu egin dira gizartean izandako aldaketengatik:
- Familia aldaketak – komunikazioa, ingurunea…
- Kode aldaketak – landa-ingurunea, animaliak, etab. ez dira hain ugariak gaur egun.
Euskal Haur eta Gazte Literatura: Bilakaera (Xabier Etxaniz Erleren Ikuspegia)
Interes handiagoa sortu du egungo euskal HGL egoeraren ikuspegi honek. Azken hogei-hogeita hamar urteetan aldaketa sakona eta bilakaera handia izan da.
Herri Literaturatik Idatzira
Duela 30 urte, diktadura amaitzean, Euskal Herrian jasan zen jazarpen politiko eta kulturala arintzen hasi zen. Ikastolak ez ziren ez legalak, ez ilegalak. Zentsuraren kontrola apalduz zihoan, eta aukera sortu zen idazle eta abeslariei lanak argitaratzeko. Kultura zapalketatik ihes egiteko bide bat izan zen.
- Joxe Arratibel, haurtzaroko ipuinak bildu zituen Kontu zaharrak liburuan, tartean Marixor.
- Marixor, Mari Errauskin edo Cenicienta bezalako ipuinek amaiera ezberdinak dituzte. Nesken eta emakumeen sinbolo dira.
- 1980ko hamarkadan, Elkarrek Axut bilduma kaleratu zuen, euskal ipuin tradizionalekin, adibidez Sorgin gaiztoa. Honek euskal haur literaturaren oinarriak ezarri eta galdutako kultura eta hizkuntza berreskuratzeko gogoa piztu zuen. Aldaketa prozesu handia izan zen.
Literatura Modernoa
- Marijan Minaberrik 60ko hamarkadan hasi zuen HGL euskaraz, eta kalitatea gero eta gehiago zaindu zen. Benetako literatura modernoaren hasiera Karmentxu eta Txan fantasma lanarekin etorri zen. 1982ko Lizardi saria Mariasun Landak irabazi zuen.
- Euskara literaturan bi fenomeno gertatu ziren: euskaraz irakurtzeko eskaera handia eta Europa eta Amerikako literatura modernoaren eragina. Horrek haur literatura literarioagoa eta berritzaileagoa ekarri zuen.
- Azken hamarkadetan euskarazko HGL sortu eta sendotu egin da. Bi norabide nagusi izan ditu: sorkuntza berritzailea eta literatura tradizionalaren eta itzulpenen bidezko aberastea. Errealismo kritikoaren obrak ere iritsi ziren.
- Itzulpenek barrurako zein kanporako bidea ireki zuten: euskal liburuak 1984an hasi ziren erdaraz argitaratzen, eta gero eta gehiago itzuli dira. Atxaga, Landa eta Zubizarreta bezalako egileak hizkuntza askotan irakurri daitezke.
- Errealismo kritikoa gero eta gehiago landu da. Jonas liburuetan haurren barne arazoak modu sotil eta poetikoan kontatzen dira. Kalitate handiko emaitzak lortu dira.
- Umorea eta ironia funtsezko elementuak dira. Katixa eta Kroko lanetan umorea arazoei aurre egiteko baliabide gisa erabiltzen da. Atxagaren Xola lanetan, umorea eta barne gogoetak uztartzen dira.
- Hazkundea: 80ko hamarkadan 1500 liburu argitaratu ziren, eta 90eko hamarkadan 3000. Horietatik %20-25 HGLri dagokio, urtero 60-70 lan berri argitaratuz. Kalitatea eta barietatea nabarmen hobetu dira.
- Gaur egun edozein gairi buruz idazten da. Hala ere, eskolaren presioak balio estetikoa baztertzeko arriskua dakar. Hizkera, estilo eta tonu aldetik kalitate literario handia du, eta balio handia ematen zaio.