Euskal Geografia: Ekonomia eta Demografiaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,02 KB
Globalizazioa eta Industria Ereduak
Deslokalizazioa: Multinazionalen Joera
Deslokalizazioa: Enpresa multinazionalek lantokiak herri azpigarrietara eramateko joera da, kostu txikiagoak bilatuz, eskulan merkea erabiliz. Fenomeno hau ekonomiaren globalizazioak sortu dituen aukera eta arazoekin lotuta dago. Enpresen motibazioa etekinak handitzea da, ez enpresa hauen errentagarritasun falta.
Goi Teknologiako Industria
Goi Teknologiako Industria: Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da. Industria hau parke teknologiko edo zientifikoetan ezartzen da.
Tertziarizazioa eta Zerbitzuen Eskaintza
Tertziarizazioa: Jarduera industrialekin lotura duen zerbitzuen eskaintza da. Hau da, industriek beren produkzioa errazteko beste enpresa txikien beharra dute, eta hori produktua bukatzeko funtsezkoa da. Adibidez, jantzi bat egiteko, orduan tapak egiten dituen enpresa behar da.
Garapen Iraunkorra eta Nekazaritza
Garapen Iraunkorraren Kontzeptua
Garapen Iraunkorra: Inguru naturalaren errespetua ekonomiarekin batera egitea bilatzen duen garapen mota da. Eskatzen dituen praktika ekonomikoek egungo beharrak bete eta, aldi berean, datozen belaunaldienak ziurtatu behar dituzte.
Nekazaritza Motak
- Nekazaritza Intentsiboa: Lur sail txikiei produkzio eta etekin handiagoak ateratzen dizkien nekazaritza mota da; hemen, kapital eta lan-esku ugari eta teknologia aurreratua erabiltzen dira.
- Nekazaritza Estentsiboa: Lur sail handietan egin eta etekin gutxi lortzen dituen nekazaritza mota da. Orokorrean, teknologia atzeratua eta lan-eskua eta kapital gutxi erabilita egiten da.
Abeltzaintza Motak
- Abeltzaintza Intentsiboa: Abeltzaintza intentsiboaren printzipio nagusia etekin handienak ahalik eta denbora txikienean lortzea da. Eskala handitako merkatuaren eskakizunak asetzen ditu. Energia kontsumo handia eta mekanizazio handia eskatzen ditu.
- Abeltzaintza Estentsiboa: Abeltzaintza sistema tradizionala da. Bere helburua baldintza eta ziklo naturaletara egokituta lurraldea modu egonkorrean erabiltzea da. Ganadua espazio ireki zabaletan mugitzen da, eskulan gutxi eta inbertsio txikiak eskatzen ditu, eta errendimenduak, intentsiboarekin konparatuz, txikiagoak dira.
Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB)
Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB): Europar Batasuneko estatu kide guztietan aplikatzen den politika nagusietako bat da (1962an sortua, EEE-k). Hasierako helburuak honako hauek ziren: nekazaritzako ekoizpena handitzea, nekazarien bizi maila bidezkoa bermatzea, merkatuak egonkortu eta elikagaien hornikuntza prezio egokietan lortzea. Geroan, erreforma batzuk jasan ditu. Politika honek Batasuneko nekazaritza bideratzeko lerro nagusiak zehazten ditu: produkzioa, prezioak, diru laguntzak... Europar Batasunean sartzeak, Euskal Herrira, batez ere, urritasun egoera ekarri zuen azpisektore batzuetara, produkzioari edota goldatzeko lurrei ezarritako kuota edo murrizketak zirela eta.
Nekazaritza Ustiapena eta Paisaia
Nekazaritza Ustiapena: Nekazaritzak ekoizpenerako (funtsean, merkaturatzeko) titularrak edo kotikularrek enpresarialki antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa da. Multzo horrek unitate tekniko-ekonomikoa sortzen du, ekoizpenerako baliabide berak erabiliko ditu eta kudeaketa bakarra izango du.
Nekazaritza Paisaia: Nekazaritza jarduerek eraldatutako eta sortutako paisaia da. Paisaia hori osagai ezberdinen konbinazioaren emaitza da:
- Populazioa: bildua, barreiatua, interkalarra.
- Lursailak: tamaina, forma, itxitura.
- Giza Faktoreak: teknikak (makinak, ur erabilera, lugorria) eta ustiapen forma (intentsiboa, estentsiboa).
- Labore motak.
- Faktore Fisikoak: klima, lurzoruak, erliebea.
Garraio Azpiegiturak
Azpiegiturak eta Ingurumenaren Eragina
Garraio Azpiegiturak: Pertsona nahiz merkantziak medio ezberdinetatik (lurra, airea edo ura) garraiatzeko behar den azpiegitura sistemari deitzen diogu. Ferrokarrilak trenbide sarea behar du, funtzionatzeko behar dituen osagai guztiekin. Errepideetako garraioak, berriz, errepide, autobia, autopista eta logistika zentroak behar ditu. Bai ekonomian, bai lurraldearen antolamenduan eragin handia dute. Gainera, paisaia eraldatzea, zaratak eta atmosferaren kutsadura ekar ditzakete.
Demografiaren Oinarriak
Biztanleriaren Neurketak
Zentsu-Errolda
Zentsu-Errolda: Estatu batek une jakin batean duen biztanleriaren zenbatekoa da. Erroldak mota guztietako datuak biltzen ditu: demografikoak, ekonomikoak eta sozialak. Pertsonen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, nazionalitatea, hizkuntza, heziketa-maila, ezaugarri ekonomikoak, emakumeen ugalkortasuna eta etxebizitza. 1981ean hasi zenetik, hamar urterik behin egiten da Espainian.
Populazio Dentsitatea
Populazio Dentsitatea: Inguru eta une jakin bateko biztanle kopurua kilometro koadroko. Erakusle honek, beraz, biztanleria eta azalera lotzen ditu. Hona hemen dentsitatea kalkulatzeko formula: Biztanleria / Azalera (km²) = Biztanle kilometro koadroko.
Biztanleriaren Hazkundea
Biztanleriaren Hazkundea: Berezko hazkundea (jaiotza-heriotzak) eta migrazio-saldoak (inmigrazio-emigrazio) zenbatzeatik datorkigun datua da.
Trantsizio Demografikoa
Trantsizio Demografikoa: Demografia-erregimen zaharraren eta egungoaren arteko aldia da. 1900etik 1975era bitartean garatu zen Euskal Herrian; eta ezaugarri hauek izan zituen: jaiotza-tasak behera egin zuen poliki-poliki eta ez era jarraituan, heriotza-tasa ere asko eta arin jaitsi zen eta ondorioz, berezko hazkunde handia gertatu zen.