Euskal Foruen Iraupena eta Ondorengotza Arazoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB
EUSKAL FORUEN IRAUPENA
Euskal Herriak Antzinako Erregimenaren ezaugarri orokorrak mantentzen zituen baina bere bereiztasun garrantzitsuena foru erregimena zen. Erdi Aroan sortutako Erregimen legal berezia zen eta ohituran oinarritzen zen. Honen arabera, lurralde bakoitzak bere erregimen propioa zeukan, elementu batzuk komunean eduki arren (Bizkaiko jaurerria, Bizkaiko probintzia, Arabako ermandadea eta Nafarroako erresuma).
Ondorengotza Gerra eta gero Nafarroak eta Euskal lurraldeak solik kontserbatu zituzten foruak. Erregeak bermatu behar zituen foruen biziraupena, hori dela eta, lurraldeek errege berria onartu baino lehen, monarkak zin egin behar zuen foru erregimena. Horrez gain, erregeek hartutako neurriek ezin zuten foruen aurka jo. Hori bermatzeko foru-baimena existitzen zen, hau da, foru lurraldeen erakundeek eten ahal zituzten foruen aurkako neurriak.
Euskal lurraldeetan foru sistemak bi pribilegio nagusi bermatzen zituen:
– Zerga txikiak ordaintzea
– Soldadutza saihestea (baldintza batzuekin)
Sistema honen bereiztasun aipagarriena Kaparetasun Unibertsala zen. Printzipio honen arabera, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Arabako iparraldeko eremu konkretuetan herritarrei kapare izaera aitortzen zien, betiere familiak bere euskal sustraiak frogatu eta diru asko ordainduz gero.
ONDORENGOTZA ARAZOA
Alfontso X.aren erregealditik aurrera, emakumeek ez zeukaten arazorik Espainiako tronuan egoteko. Borboien heltzearekin batera, XVIII. mendean, egoera aldatu egin zen. Felipe V.a errege bihurtzean, ondorengotza legea aldatu zuen Lege Salikoa ezarriz. Lege horrek deuseztatu zuen emakumeen eskubidea tronua eskuratzeko. 1789. urtean, Carlos IV.ak legea aldatu zuen eta Gorteek onartu zuten erregeak eginiko eraldaketa. Hala eta guztiz ere, legearen aldaketa ez zen inoiz argitaratu beraz ez zen inoiz indarrean jarri.
Fernando VII.aren egoera ez zen erraza, 1829.urterako, erregeak hiru emazte izan baitzituen. Lehenengoarekin ez zuen ondorengorik eduki. Bigarrena Isabel de Braganza izan zen, Isabelekin alaba bat izan zuen baina jaioberria zelarik hil zen eta handik gutxira, erregina hil zen baita. Hirugarren ezkontza bat ospatu zen Maria Amalia Josefa de Sajoniarekin, ezkontza honetatik ere ez zen ondorengorik jaio. 1829.an, Maria Amalia hil zen. Urte horren amaieran, erregea berriro ezkondu zen Maria Cristina de Borbonekin. Mutil bat jaiotzekotan, On Carlosen ez zuen tronua eskuratuko, berriz, neska bat jaiotzen bazen, Fernando VII.aren anaiak (On Carlos) tronua eskuratuko zuen.
Egoera larria kontuan hartuz, eta oinordekoa neska bat izan zitekeela aurreikusita, Fernando VII.ak Santzio Pragmatikoaren bidez bere aitak, Carlos IV.ak, onartutako legea indarrean jarri zuen bere ondorengoak tronua eskuratuko zuela ziurtatzeko. Aldaketa honen aurrean, On Carlosek bere haserrea erakutsi zuen.
1832.ko irailean, Fernando VII.a gaixotu zen. Maria Cristina erregina urriaren 6.an erregeorde bihurtzea lortu zuen, bere senarraren gaixotasuna iraun arte. Erbestera joan behar izan ziren liberal asko Espainiara bueltatu ziren onartutako amnistiari esker. Erreginak (Maria Kristinak) bere aliatuak (“Kristinoak”-“Cristinos”) estatuaren kargu garrantzitsuenetan kokatu zituen On Karlosen oinarriak ahultzeko.
1833.ko urtarriletik aurrera, Fernando VII.ak Estatuko gaiez arduratu zen berriro eta ezabatutako Santzio Pragmatikoa ezarri zuen berriro. 1833.ko irailaren 29.an, Fernando VII.a hil zen bere emazteari erregeordetza emanez haien alaba, Isabel, adin nagusitasuna lortu arte.
LEHENENGO KARLISTALDAREN EZAUGARRIAK ETA BANDOEN IDEOLOGIAK
Urriaren 1.ean, On Karlosek Abranteseko Manifestua aldarrikatu zuen. Bertan errege izendatu zuen bere burua Carlos V.a tituluarekin. Urriaren 3.an, Bilboko errealistak, Valdespinako markesak zuzenduta, altxatu ziren On Karlosen alde eta 6.an Santos Ladrón de Cegamak jenerala Espainiako errege izendatu zuen On Karlos Tricion (Errioxa). Lehengo Gerra Karlista hasi zen.
Lehengo Karlistadak erakutsi zuen zein zen gerraren benetako oinarria:
absolutismo erreakzionarioaren biziraupenaren eta liberalismoan oinarritutako konstituziozko monarkiaren ezarpenaren arteko borroka.
Egia esanda, Gerra Karlista ohituraren eta liberalismoaren arteko gatazka izan zen. Bando batean, On Karlos, erlijioaren eta tradizioaren defendatzailea, bestean Isabel eta bere ama, Maria Kristina. Erregeordeak bere alabaren eskubideak defendatu zituen; horretarako liberalen laguntza beharrezkoa izango zela ikusi zuen. Beraz, beste garaietan bere senarraren kontra borrokatu zutenak, orain bere alabaren aliatuak bihurtu behar zituen.
Guztira 420.000 soldadu baino gehiagok osatzen zuten gobernuaren ejertzitoa. Horrez gain, hildakoen kopurua izugarria izan zen: 200.000 hildako baino gehiago utzi zituen I Gerra Karlistak.
Guzti honek arazoaren sakontasuna erakusten digu. Alderdi dinastiko bat izan zuen On Karlosen eta Isabelen artean; alderdi ideologikoa (absolutismo Vs liberalismo); alderdi soziala (hiria Vs landa eremua); alderdi politikoa (zentralismoa Vs foralismoa) eta alderdi erlijiosoa (tradizioa Vs askatasun erlijiosoa). Gerra zibila bihurtu zen azken batean.
ABRANTESEKO MANIFESTUA ETA I. KARLISTALDIAREN FASEAK
Fernando VII.a hil eta handik bi egunetara, bere anaia Karlosek Abranteseko Manifestua aldarrikatu zuen. Manifestuak partida karlisten sorrera ekarri zuen. I Gerra Karlistan hiru fase ezberdinduko ditugu.
1. FASEA (1833-1835) | Ejertzito Karlistaren antolaketa Fase honen protagonista nagusia Tomas de Zumalakarregi, karlisten buruzagi karismatikoa, izan zen. Berak lortu zuen ondo antolatutako ejertzito karlista sortzea (gutxi gorabehera 30.000 gizon). Karlistek oso ondo ezagutzen zuten lurraldea eta horrek haien alde jokatu zuen. Liberalen deskalabruak Ameskoetako guduan (Nafarroa) Karlistek Nafarroa eta Euskadi bereganatzea (hiriburuk eta Arabako Errioxa izan ezik) izan zuen ondorio. Bitartean, On Karlosek legeak ematen zituen bere menpe zeuden lurraldeetan. Garai honetan, Estella-Lizarra (Nafarroa) aukeratu zuten hiriburu. Gorte Karlistaren helburu nagusia Bilbao hartzea izan zen. Karlistek Bizkaiko hiriburua setiatu zuten eta han helduko zaio heriotza Zumalakarregiri. Galdutako bala batek hilko du karlismoaren buruzagi inportanteenetariko bat. Horrek liberalen ejertzitoari lagundu zion. 1836.an, Lutxanako Zubiaren batailan, Espartero militar liberalak garaitu zuen. |
2.FASEA (1835-1837) | Karlisten atzerakada Bilbon pairatutako porrota eta gero, Karlistek Madril erasotzea erabakiko zuten (Errege Espedizioa). On Karlosek ez zuen Madrilen sartzea lortu eta Ebro Ibaiaren Iparraldera abiatu ziren bere tropak. Porrotaren kausak hauek izan ziren: –Hornidura falta –Buruzagi karismatiko baten falta –Prestakuntza falta |
3.FASEA (1837-1839/40) | Gerraren Amaiera eta Bergarako Besarkada Gerra irabaztea zaila izango zela ikusita, Karlismoan bi korronte ideologiko ezberdin sortu ziren: a)Apostolikoak: atzerakoiak eta zorrotzak. Ez zuten liberalekin akordio sinatzea. Absolutismo erreakzionarioaren defendatzaileak ziren. Buruzagien artean: Juan Antonio Guergué y Yániz nafartarra. Nafarroako karlista gehienak talde honetan sartuko lirateke. b)Moderatuak: Akordio sinatzearen aldekoak gerra bukatzeko. Haien buruzagia: Rafael Maroto Yserns. Akordia sinatu baino lehen akordioaren kontra zeuden buruzagi karlista asko fusilatzea agindu zituen Lizarran, haien artean Guergué aipatutakoa. Marotok defendatutako akordioaren aurka jarri ziren On Karlos eta Nafarroako eta Arabako karlistak. |