Euskal Foruen Deuseztapena: 1876ko Legearen Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,71 KB
1. Sailkapena
Testu hau 1876ko uztailaren 21eko legearen zati bat da, Madrilgo Kazetan 1876ko uztailaren 25ean argitaratua. Formari dagokionez, informatzailea da, Alfontso XII.ak Gorteek agindutako eta berak berretsitako legearen berri ematen baitu. Edukiaren aldetik, idatzi juridikoa da, artikuluetan banatutako legedi multzo bat baita. Lehen mailakoa da, beraz, garaikoa.
Testu honen egileak Espainiako Gorteak dira. Cánovas del Castillo, Ministro Kontseiluko Presidentea, eta Alfontso XII.ak berretsia. Hartzailea, berriz, kolektiboa da, idatzia ikusi eta uler dezakeen edonori zuzenduta baitago.
Testuaren helburua erregeak euskaldunen zenbait pribilegio kenduko direla jakinaraztea da, hala nola, derrigorrezko soldadutza ez egitearen pribilegioa kentzea. Garaia 1876. urtea da, Alfontso XII.aren erregealdian, Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876) bukatu ondoren.
2. Azterketa
Dokumentua, lege bat izanik, sarrera labur batek eta lau artikuluk osatzen dute. Sarreran Gorteek agindu eta erregeak (Alfontso XII.a) berretsi duen legea dela adierazten da. Ondoren lau artikuluak azaltzen dira:
1. artikulua: Konstituzioaren betebeharra
Euskal Probintzietako biztanleek, Espainiako gainontzekoen bezala, Konstituzioa bete behar dutela esaten da, Estatuko lurralde guztietako lege gorena delako. Horrela, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleek, legeak eskatzen duenean eta Konstituzioari jarraituz, Estatuari Espainiako beste biztanleen berdineko zergak ordaindu behar dizkiotela, eta behar izanez gero, gizonak armadan sartu behar direla.
2. eta 3. artikuluak: Zerga eta soldadutza betebeharrak
Lehenengo artikuluan esandakoa garatzen da. Horrela, bigarrenak hiru lurraldeak derrigortzen ditu legeak agintzen duen gizon kupoaz (kintak) Espainiako armada hornitzera, eta hirugarrenak, ildo beretik, euskal lurraldeak derrigortzen ditu Estatuko aurrekontuetan agintzen diren zergak ordaintzera.
4. artikulua: Foruen erreforma
Gobernuari baimena ematen zaio, hainbat legetan oinarrituz, antzinako Euskal Foruetan behar diren erreformak egiteko. Horiek euskal lurraldeetako onura ekarriko dutelako, baita gobernu eta nazioaren babeserako ere.
3. Testuaren garrantzia
Lege honen bidez gauzatu ziren erabakiak oso garrantzitsuak izan ziren estatua indartzeko. Euskal mutilak soldadutzara zihoazenez, erdara ikasita itzultzen ziren. Baina lege hau porrot militar baten ondoren etorri zenez, euskaldun askorentzat armada liberalak ezarritako ordena politiko berria ez zen legitimoa, atzerritartzat hartu baitzuten. Horren ondorioz, euskaldunen artean nazionalismoaren ideia zabaltzen hasi zen, baita euskararen aldeko mugimendu indartsuak ere.