Euskal Foruak eta Karlismoa: XIX. Mendeko Gatazkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Foru Bereiztasunaren Garrantzia eta Bilakaera

Testuinguru historikoari begira jarrita, aintzat hartu behar dira bai foru berezitasunaren bilakaera, bai zer nolako garrantzia eduki zuten foruek euskal probintzien historian. Gogoratu behar da Euskal Probintziek eta Nafarroak baino ez ziotela eutsi foru berezitasunari XIX. mendetik aurrera. Foruei esker, lurralde horiek guztiak zenbait apartekotasun eta abantaila zituzten: fiskalitate autonomoa, soldadutza salbuespena, foru baimena, korporatibotasun unibertsala, foru aldundiak eta batzar nagusia.

Foruen Krisia eta Lehen Karlistaldiaren Ondorioak

Dena den, foru baimena krisian sartu zen Antzinako Erregimenaren krisiarekin. Iraultza liberalak foru berezitasuna ezeztatzeko asmoarekin jardun zuen, zuzenbide-berdintasuna eta zentralizazioa lortzeko. Hori dela eta, euskal gizartearen gehiengoa karlisten ingurura lerratu zen, haiexek zirelako onurak ekartzen zituen sistemaren defendatzaileak. Baina karlistek gerra galdu zutenean, galdu egin zen foru berezitasuna.

Izan ere, liberalak egoera horretaz baliatu ziren apartekotasun hori indargabetzeko. Horrenbestez, Bergarako Hitzarmena sinatu ondoren hasi ziren liberalak onurak murrizten:

  • 1839ko urriaren 25eko legeak Espainiako Konstituzioa foru berezitasunaren gainetik jarri zuen, eta foru sistemak errealitate berriari egokitu behar izan zion Euskal Probintzietan.
  • Bestalde, Esparterok emandako 1841eko urriaren 29ko dekretuak Euskal Probintziak Espainiako Estatuko beste probintziekin parekatu zituen.

Moderatuek hartu zutenean agintea, 1844ko uztaileko dekretu baten bidez, foruak berrezarri zituzten. Dena den, esan behar da soldadutza salbuespena eta zerga sistema berezia baino ez zirela gelditu indarrean aldaketa horien guztien ondorioz.

Bigarren Gerra Karlista (1846-1849)

Bigarren Gerra Karlista Kataluniako nekazarien altxamenduetan mamitu zen, baina oso eragin urria izan zuen Euskal Herrian, agian, foru sistemaren arrastoek berehalako arriskurik ez zutelako.

Seiurteko Iraultzailea eta Karlismoaren Indartzea (1868-1872)

1868an Seiurteko Iraultzaileak karlismorantz bultzatu zituen katoliko eta liberal moderatuak. Karlismoan ikusten baitzuten iraultza gelditzeko modua. 1868 ondoko hauteskundeetan, hautagai katoliko foruzaleak nagusitu ziren euskal probintzietako barruti gehienetan. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeetan (1869) Euskal Herriko parlamentario guztiak bloke tradizionalista karlistakoak ziren. 1872koetan ere berriro irabazi zuten. Errepublikazaleen eta alderdi liberalen presentzia hiriguneetara mugatu zen.

Karlismoaren Lema eta Bideak

Karlismoak bere lema “Dios, Patria, Fueros, Rey” defendatu zuen, eta erlijioaren defentsa iraultza liberalak erasotzen zuela esaten zuen. Ohiko foruen defentsa eta aldarrikapena izan ziren aspektu garrantzitsuenak.

1868ko iraultza hasi zenetik, karlistek bi bide urratu zituzten oposiziozko lanean:

  • Bide politiko-elektorala.
  • Bide militarra.

Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876) eta Foruen Amaiera

Testuinguru honetan hasi zen Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876). 1872ko apirilaren 21ean, Karlos VII.ak, karlismoak argudiatzen zuen legitimitatean oinarrituta, militarrei abisatzeko deia egin zien. Karlistek joko parlamentarioa baztertu zuten (ordura arte Gorteetara aurkezten ziren hauteskundeetan) eta matxinatu egin ziren. Baina altxamenduak porrot egin eta Amorebietako Akordioa sinatu zuten. Adostutakoaren arabera, amnistiaren truke karlistek armak utziko zituzten.

Baina karlisten talde batzuek borrokei ekin zieten, eta Hego Euskal Herrian parte handia okupatu zuten (hiriguneak izan ezik), eta benetako estatu bat antolatu zuten bertan. Administrazioa diputazioen esku geratu zen, baina Lehen Karlistaldian bezala, Bilbo hartzeko saioek huts egin zuten, eta ondoren karlistek Lizarrarantz jo zuten ihesi. Porrot harekin karlismoaren gainbehera etorri zen.

1874. urtean menperatu zuten karlismoa, Errepublika amaitu zenean eta Alfontso XII.aren berrezartzea egin zenean. Hartara, 1876an Hirugarren Gerra Karlista amaitu zen, eta erbesteratu egin zen Karlos VII.a.

Entradas relacionadas: