Euskal Familiaren Lege-Kontzeptuak: Guraso-Ahaletik Harrerara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,7 KB
Guraso-Ahalaren Definizioa eta Ezaugarriak
GURASO-AHALA: Seme-alabak adingabeak diren bitartean edo ezintasun-egoeran badaude. Legeak gurasoei seme-alabekiko eta haien ondasunekiko aitortzen dizkien eskubide eta betebeharren multzoa da. Honen helburua seme-alaben interes gorena zaintzea da. Honen baitan dago:
- Seme-alabak bide naturaletik zaintzea.
- Haiekin bizitzea, zaintzea, babestea eta laguntzea.
Zaintza eta Babesa
ZAINTZA: Haiekin bizitzea, haiek zaintzea, babestea eta laguntzea dakar. Familiari kentzen zaiona betebeharrak eta eskubideak ez zaindu edo betetzeagatik.
BABES: Zaintzarekin lotzen da, baina kasu honetan epaile batek gurasoetako bati ematen dio eskubide hau, dibortzio bat dagoenean edo banatzen direnean.
Tutoretza eta Kuratela
TUTORETZA: Legeak pertsona fisiko edo juridiko bati adingabe edo ezindu batekiko eta haren ondasunekiko ematen dion boterea da, haren onerako eta babeserako, epailearen kontrolpean. Guraso-ahalaren ordezkoa da. Familiak du, baina familiari kentzean instituzioak izango du tutoretza hori, eta hau 18 urte dituenean bukatzen da.
KURATELA: Arlo legaletaz arduratzen da haurra adingabea denean. Ezin badu erabaki legalik hartu, kuradorea edo tutore bat izendatzen da. Kuradorea laguna izan daiteke; asunto legaletan bakarrik hartzen du parte.
Emantzipazioa eta Defentsa Judiziala
EMANZIPATZEA: Independizatzea familiengandik. Emantzipazioarekin amaitzen da guraso-ahala edo tutoretza. Honek aurrera eramateko moduak:
- Ezkontzen bada (baina hemen kuradorearen laguntza legala behar du adingabekoa denez).
- 18 urtetik aurrera.
- Guraso edo haurrak eskatuta epaileak aukera ematen dionean.
DEFENDATZAILE JUDIZIALA: Abokatua da, baina adingabe edo ezinduen eskubideak eta interesak defendatzeko. Tutore edo kuradore eta adingabearen arteko desadostasunetan esku hartzen du.
Adopzioa eta Familia-Harrera
ADOPZIOA: Figura juridiko bat da, eta epailearen aginduz seme-alabatasuna sortzean datza. Adoptatzeko unean, desagertu egiten dira adoptatutako pertsonak bere familia biologikoarekin dituen loturak. Hau ezin da apurtu.
FAMILIA-HARRERA: Pertsona edo familia bati ematen zaio adingabe baten zaintza aldi baterako. Iraunkorra bihurtu ahal da, adopziorik ez badago eta 18 urterekin harrera familiarekin geratzeko erabakia hartzen duenean. Helburua familia baten integratzea, haurren garapena eta integrazioa da. Hobea da haurra familian badago, eta ez zentro batean.
- Sinplea: Aldi baterako.
- Iraunkorra: Adingabearen adinak eta egoerek eta familiaren egoerek hala eskatzen dutenean.
- Adopzio aurreko familia-harrera: Adopziorako prestakuntza-denboraldia.
Arreta eta Zerbitzu Sozialak
Arreta Hezkuntza eta Gizarte-esparruan
Helburua: Lana eta familia bateragarri egitea.
Hezkuntza-esparruko arreta: Haur eskolak (0-6 urtera). Borondatezkoa eta ordaindu beharrekoa da, baina administrazio publikoak nahiko plaza jarri behar dituzte eskatzen dituzten herritar guztientzat.
Gizarte- eta hezkuntza-esparruko arreta: Ludotekak, baserri eskolak. Helburua: Gizarte-ongizate eta bizi kalitate hobea lortzea.
Arreta Gizarte-Esparrutik
Gizarte esparru arreta: Esku hartzea ezinbestekoa denean eta sistema publikoa da.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Udaleko edo auzoko gizarte zerbitzuak dira. Talde anitzak daude: hezitzaileak, psikologoak eta horren koordinatzailea langile soziala da. Haien helburua da informatzea, orientatzea, aholkua ematea eta arrisku-egoerak detektatu eta zerbitzu espezializatuetara bideratzea. Arazo psikoafektiboak ikusten dituztenean UPIra (Unidad Psikiatria Infantil) bideratzen diote.
Gizarte Zerbitzu Espezializatuak
Diputazioan daudenak dira. Talde anitza dago (psikologoak, hezitzaileak, langile soziala…). Espezializazio handia behar duten egoerei erantzuten zaie eta haien helburua diagnostikatzea, tratatzea, laguntzea edo errehabilitatzea da. Ikusten badute egoera oso larria dela eta haurraren bizitza arriskuan badago, beraiek txosten bat egiten dute eta epailearengana eramaten dute. Epaileak onartzen badu, umea familiari kentzen zaio.
Zerbitzu Espezializatuen Gorako Mailak
Hainbat egoeragatik, aldi baterako edo modu iraunkorrean familiarengandik banandutako haurrei arreta ematera bideratuta daude. Honen barruan sartzen dira: Harrera zentroak, egoitza zentroak eta familia harrera.