Euskal Esaerak: Otsaila, Martxoa, Maiatza eta Apirila
Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB
Otsaileko Esaerak
Otsaila, nahiz laburrena, da hilabete txarrena: Nahiz eta hilabete laburrena izan, eguraldi txarrena egiten du.
Kandelario elurra dario; San Blasek lagunduko dio:
Otsailean bero, negua gero: Otsailean bero egiten badu, hurrengo hilabetetan eguraldi txarra egingo du.
Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino: Otsailean elur asko egiten duela, eta askotan lainotuta dagoenean elurra egiten du.
Otsaileko loreak ez du sagarrik ematen: Bakoitzak bere garaian datorrela adierazten du.
Otsaila, katu-hila: Zeloko hilabetea da katuentzat eta kalera ateratzen dira.
Martxoko Esaerak
Martxoaren hasiera, zaharraren piztuera: Pertsona nagusiek neguaren eguraldia txarto eramaten dute, orduan martxoa udaberriaren hasiera da.
Eguzki eta euri, martxoko eguraldi: Martxoan ez du eguraldi zehatz bat, edozein eguraldi egon daiteke.
Martxoan arrautza eta martxoan txita: Martxoan arrautza ateratzen dela, eta bi hilabete pasatzean jaio egiten da.
Martxoa eurite, urtea ogite: Martxoan egiten badu euria lurra landuta egongo da eta gero fruitu onak aterako ditu.
Martxoko trumoiak berrogei eguneko ekaitza: Martxoan trumoiak egoten badira, horren ondorioz ekaitzak ere egongo dira.
Martxo lehorra, maiatza bustia: Martxoan ez badu euririk egiten, maiatza euritan egongo da.
Maiatzeko Esaerak
Maiatza erdiz hotzak hila eta erdiz beroak errea: Maiatzean, hile erdia hotz asko egiten du eta beste erdia, izugarrizko beroa.
Maiatz eurite, urtea ogite; hotza eta luzea, akabo gure laborea: Maiatzean euria egiten badu, janari oparoa, ordea, eguraldi hotz eta luzea egin ezkero, uztaren amaiera dakar.
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku: Maiatzean kukuak kantatzen dutenean, urtean zehar diru falta eza egongo ez dela iragartzen du, diru dezentea eta zorte ona baizik.
Garia: txikia banintzen, handia banintzen, maiatzean buru nintzen: Berdin du txikia edo handia baldin baden gari uzta zeren eta maiatzean dena loratzen da.
Maiatzeko beroa, urteko balioa: Maiatzean beroa egiten badu, gero fruitu eta uzta ugariak.
Ospelak sendatzeko erremediorik onena, maiatzeko ihintz epela
Bi azalpen ditu:
Ilunpeko egoera bati aurre egiteko sendagairik onena, maiatzeko izpiak dira.
Azkordinei aurre egiteko erremediorik onena, maiatzeko izpiak dira.
Apirileko Esaerak
Apirila bero, negua gero: Beroa egiten badu neguan eguraldi txarra egingo du eta alderantziz.
Apirila euritsu, urteura ogitsu: Apirilean euri asko egiten badu gero urtean ogia egongo da.
Txikia banintz, handia baninta, apirilean lorea nintzen: Udaberrian loreak hasten direla.
Apirileko egunak hiru aro: Apirilean gaudenena udaberria denez, denborak asko aldatzen du.
Apirileko zizea urrea baino hobea: Udaberrian haizea bareoa da baina eguraldia epela da, orduan gustura sentitzen zara haize epelarekin.
Apirila hots? Ez gari ta eta ez agotz: Apirilean beroa egin behar duenez, hotza eta euria egiten baldin badu, uzta ez da hazten.