Euskal Esaera Zaharren Azterketa eta Zuzenketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Diseño e Ingeniería

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Euskal Esaera Zaharrak eta Haien Esanahia

Hona hemen hainbat esaera zahar, zuzenduta eta formatu egokiarekin:

Esaera Zaharren Interpretazioa

  • Zuri guztiak ez dira irin: Gauzak ez dira beti diruditenak. Telefono berriak oso onak dirudite, baina erabiltzerakoan konturatzen gara ez direla hain futuristikoak.
  • Bost zentimoko pupua eta amar zentimoko trapua: Ezbehar txiki bat dela eta, kexaka eta kexaka aritzea. Zauri txiki bat egiten duzu eta galantako drama egiten duzu.
  • Jokoa ez da errenta: Ez dago jokotik bizimodua ateratzerik. Pertsona batek ez dauka lanik eta bere bizitza bakarrik jokoan oinarritzen da (ez da konponketa egokia).
  • Etxeko sua etxeko autsez estali bear da: Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira. Etxean arazo bat izan duzu zure gurasoekin eta klasera etortzean klasekideekin desatsegin egoten gara.
  • Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez / Auzoko beiak errapea luze!: Auzokoarenak hobea ematen du, baina ez da hala. Nire mugikorra iPhone 13 da eta lagunarena 15; nirea mespretxatzen dut.
  • Ez da giro oraintxe bertan gure ikasgelan: Ikasgelan haserre gabiltza. Goizean zehar haserre egon gara.
  • Ganbara pipiak jota du orrek!: Burutik jota dago. Klasean gaude eta klasekide batek ez du burua erabiltzen.

Beste Esaera Batzuk

  • Zozoak beleari ipurbeltz: Bestearen akatsak ikusten ditut, baina nireak ez. (Adibidez: Zartaginak pertzari: "Utikan, beltz hori!").
  • Ogi gogorrari agin zorrotza!: Geiegi pentsatu gabe oparitzen digutena onartzea (A caballo regalado no le mires el diente). Mugikor bat oparitzen badizute, ez ezazu akatsak bilatu, opari bat baita eta ez baituzu ordaindu.
  • Gogoko tokian aldaparik ez: Gustuko lana errazago egiten da. Sukaldatzea gustuko duen batek, paella egiteko denbora behar duen arren, eroso egingo du.
  • Aizea nora, zapiak ara!: Komeni zaigunaren arabera jokatzen dugu. Lanpostu batean bizitza osoan baino gehiago ordaintzen dion norbait joango da lan horretara, dirua nahiago badu.
  • Zaar itz, zuur itz: Adineko pertsonen hitzek asko irakasten digute. Aitona-amonekin bazkaltzen ari gara, eta gerrari buruzko bizipenak kontatzen dizkigute; izan ere, hortik asko ikasten dugu.
  • Ez da bearra bezalako akuilurik: Beharrak gauza asko egitera bultzatzen gaitu. Diru premia (beharra) handia duen norbaitek, etsipenean, lapurreta egin dezake.
  • Ikasi du zaarrak, irakatsita bearra: Zaharrek dakitena bizitzak erakutsi die. Bizitzako egoerak konpontzen adineko jendeak bere bizipenei esker ikasi du.

Entradas relacionadas: