Euskal Eresi, Erromantze eta Baladak: Ezaugarriak eta Adibideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Eresiak: Euskal Ahozko Tradizioa

Zer dira eresiak?

Norbait hiltzean egiten zitzaizkion laudoriozko bertsoak dira.

Nortzuk kantatzen zituzten eresiak?

Emakumeek kantatzen zituzten.

Zergatik debekatu ziren eresiak XV. mendetik aurrera?

XV. mendetik aurrera debekatu egin zituzten, elizari edo aberatsei kritikak egiteko erabiltzen zituztelako.

"Milia Lasturkoa" eresiaren kontakizuna

Milia Lasturkoa gaztea zela hil zen, erditzean. Miliaren ahizpak dio Peru Gartzia Orokoak Milia gaizki tratatzen zuela, eta Marinarekin ezkontzeko asmoa zuela salatzen du. Miliaren ahizpak kantatzen du eresia.

"Urrutiako Anderearen" eresiaren kontakizuna

Gizon abusatzaile bati buruz hitz egiten du. Urrutiako jaunak bere emaztea beste norbaitekin dabilela uste du. Gizonak emakumea ileetatik hartu eta narraska eramaten du. Bertsoaren bigarren zatian, Domenjaren bizitza Santa Klara santu katolikoari egotzitako mirari baten ipuinarekin nahasten da. Kalera irten denean, saski batean opil batzuk zeramatzala, gizon jeloskorrak gelditu dio. Gizonak eskua sartu dio saskian, eta bat-batean, opilak haril-matasak bihurtu dira. Orduan, jaunak uste du emaztea ehulearengana doala haria lantzeko enkarguarekin, eta lasai geratzen da.

Erromantze eta Baladak: Ezaugarriak eta Adibideak

Erromantze eta baladen arteko ezberdintasunak

  • Erromantzeen berezitasunik nabarmenena metrika da:
    • Erromantzeek neurri jakinak dituzte: 8 silaba, etena, gehi 8 silabaz osaturiko bertso lerroa. Batzuetan, 16 silabako bertso lerroak ere ikusten dira.
    • Gaiek joera errealista dute.
  • Baladek neurri asko dituzte, ez dago finkorik. Adibidez, Euskal koplak (8/8/10/8):
    • Baladetan gai harrigarriak eta fantastikoak gehiago erabiltzen dira.

Erromantzeen metrika ezagunena

8 silaba, etena, gehi 8 silabaz osaturiko bertso lerroa.

"Neska Ontziratua" baladaren lehen bertsioa

XII. mendekoa da, Albaniakoa.

Non gorde dira baladarik gehien Euskal Herrian?

Iparraldean: Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Arratian.

Baladen zazpi ezaugarri nagusiak

  1. Musikaltasuna: Hitzak musikaren bidez gogoratzen dira, memorian gordetzeko balio baitute.
  2. Paralelismoa: Esaldien hasierako edo sintagmen errepikapena da.
  3. Errepikapena: Paralelismoaren antzekoa da, hitzak errepikatzen baitira.
  4. Kontrajarpena: Ideien edo esanahien kontrako zentzua adierazten du.
  5. Zenbakien erabilera sinbolikoa: Batez ere hiru eta zazpi zenbakiak erabiltzen dira.
  6. Elkarrizketen erabilera: Beste ezaugarri orokor bat elkarrizketen erabilera da.
  7. Leku eta denboraren deskribapen eza: Baladetan lekuak, espazioa eta denbora ez dira deskribatzen.

"Alostorrea" baladaren kontakizuna

Beltran Perez zazpi urtez egon zen mairuen gerran, eta gero seme baten jaiotzaren berri izan zuen. Uste zuen emazteak adarrak jarri zizkiola, eta ezkontza batean hila egin zen, gertatutakoa jakiteko.

"Berterretxeren Khantoriak" baladaren kontakizuna

Beaumondarren leinuko buruzagiek eta Luis Beaumontekoak, Leringo kondeak, Bereterretxe zaldunaren hilketa agindu zuten. Kontakizuna ahaide nagusien arteko borroken garai odoltsuan kokatzen da.

Entradas relacionadas: