Euskal eleberrigintza modernoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 16,26 KB
Franko hil aurretik ezin zen edozein gauza idatzi eta argitaratzeko baimena eskatu behar zuten eta Franko hil ondoren gaur ezagutzen dugun mundua zegoen, askatasuna, autonomia, euskararen aldeko legea
AZTERKETARAKO TESTUA
Euskal literatura XVI. Mendean hasi zen Bernard Etxapare idazlearen ‘’Linguae Vasconum Primitiae’’ poesia liburuarekin.
XVII tik XIX. Mendera (urria zen, apaizek idatzia eta gaia erlijiosoa)
XVII. Mendean Axular idazleak lapurtera klasikoan idatzitako ‘’Gero’’ euskal literaturako maisulan handienetako batekin eman zitzaion jarraipena. (ASZETIKA DA→ zerura zuzenean joateko modua
)
XVIII. Mendean aita Larramendik euskal lehen gramatika idatzi zuen ‘’El imposible vencido’’
XIX. Mendean Juan Antonio Mogelek ‘’Peru Abarka’’ kontakizun lana (elkarrizketa) idatzi zuen euskararen garbitasuna, emankortasuna eta adierazkortasuna erakustea edo frogatzearen helburuz.
XX. Mendetik aurrera gauzak aldatu egin ziren
XX. Mende erdira arte, Europan XIX. Mende osoan landutako ohiturazko eleberriak egin zuen bidea Euskal Herrian. Garai hartako idazle esanguratsuena Txomin Agirre da, ‘’kresala’’ eta ‘’Garoa’’-ren sortzailea. (lehen nobelak dira)
Nobelagintza tradizionalak gaiei dagokienez euskara, fede kristaua, euskal nortasuna eta Euskal Herriko ohiturak dira. Gertaerak kronologikoki antolatzen dira kontakizunean. Narratzailea, gehienetan, istoriotik kanpo dago, 3. Pertsonan ageri da eta dena daki. Hizkuntza euskara garbia darabiltela, lexikoan (hiztegia), batez ere oso aberatsada eta ez du erdal kutsurik.
Nobelagintza modernoak gaiak askatasun pertsonala, arazo soziala eta halakoak izaten dira. Gertaerak ez dira beti kronologikoki antolatzen. Narratzaileak hainbat forma hartzen ditu: narratzaile objetiboa edo orojakilea (hau da dena dakiena), lehenengo pertsonako narratzailea, bakarrizketak, ahots askotako narratzailea, etab. Idazlanek euskara hiritarra darabilte, sarritan beste hizkuntzetako maileguekin tartekatuta.
1957an Txillardegik idatzitako Leturiaren egunkari ezkutuak urratu zituen Aro Modernoaren lehen ezaugarriak, hasiera emanez nobelagintza modernoari. 1968. Urtean Arantzazun elkartu ziren hainbat gizonek euskara batua sortu zuten eta Txillardegi izan zen horietako bultzatzaileetako bat.
IDAZLAN GEHIAGO:
Aurrekariak →
Jean Duvoisin ’’Baigorriko zazpi liliak’’ (19)
Bizenta Mogel ‘’Ipuin onak’’ (19)
Juan Antonio Mogel ‘’Peru Abarka’’ (19)
Axular ‘’gero’’ (17)
Bernard Etxepare ‘’Linguae Vasconum Primitiae’’ (16)
1950 arte eleberrigintza tradizionala→
Txomin Agirre ‘’Garoa’’ eta ‘’Kresala’’ (20)
1950-1975 eleberrigintza modernoa→
Txillardegi ‘’Leturiaren egunkari ezkutua’’
Jon Mirande ‘’Haur besoetakoak’’
Arantxa Urretabizkaia ‘’Zergaitik panpox’’
Ramon Saizarbitoria ‘’ehun metro’’
Anjel Lertxundi ‘’ihes betea’
Modernitatearen ostekoak→
Joseba Sarrionandia ‘’Narrazioak’’ eta ‘’lagun izutua’’
Laura Mintegi ‘’Bai...Baina ez’’
Bernardo Atxaga ‘’Obabakoak’’
Unai Elorriaga ‘’SPrako tranbia’’
Lourdes Oñederra ‘’Eta emakumeari sugeak esan zion’’