Euskal Ekonomiaren Oinarriak: Sektoreak, Sistemak eta Baliabideak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

1. Ekonomiaren Sektoreak

XX. mendean gizarte berri bat sortu zen, non jendeak dirua zuen bizitzeko eta ondo pasatzeko. Momentu honetan, zerbitzua eta aisialdia industriak garatzen dira. Hirugarren sektoreak garrantzia handia du gizarte batean bizi garen heinean.

2. Estatuaren Funtzio Ekonomikoak

  • Ekonomia jarduera arautzeko arauak egiten ditu.
  • Sektore pribatuaren jarduera sustatzen du, laguntzak emanez.
  • Enpresak sortzen ditu interesatzen zaizkion sektoretan eta zailtasunak dituzten sektoreetan.
  • Zerbitzu publikoak ematen ditu (hezkuntza, osasuna...).
  • Lanpostu ugari sortzen ditu zerbitzu publikoetan (irakasleak, sendagileak...). Jarduera horiek finantzatzeko, zergak biltzen ditu.

3. Enpresa Publikoaren eta Pribatuaren Desberdintasuna

Enpresa pribatuaren (adibidez, Canal+) helburu nagusia etekinak lortzea da, enpresa publikoaren (adibidez, TVE) helburu nagusia, berriz, zerbitzu bat ematea da.

4. Iraupeneko Sistema Ekonomikoa

Ekonomia sistema tradizionalean edo iraupenekoan, familiek beren beharrizanak asetzeko behar duten guztia ekoizten dute. Ekoizten dutena soilik saltzen edo trukatzen dute tokiko azokan. Ekonomia sistema hori gizarte azpigaratuetan izaten da.

5. Sistema Komunista

Sistema komunistan, estatuak kontrolatzen du ekonomiaren alderdi guztiak. Estatua da enpresen jabea, eta ez dago ekoizpen bitartekorik jabetza pribatuan.

6. Sistema Kapitalistaren Ezaugarriak

  • Ekoizpen bitartekoak jabetza pribatukoak dira.
  • Helburua etekinak lortzea da.
  • Enpresek egindako produktu kantitatea eta produktuen prezioa eskaintza-eskarien bidez arautzen da.
  • Lehia askea izaten da; edozein pertsonak edo enpresak nahi duen ekonomia-jarduera egin dezake.

7. Monopolioa eta Oligopolioa

  • Monopolioa: Enpresa bakar batek kontrolatzen du produktu baten ekoizpena eta salmenta, baita prezioa eta kantitatea ere.
  • Oligopolioa: Produkto baten kontrola enpresa gutxi batzuen eskuetan dagoenean.

8. Baliabide Naturalak

Ekoizpen prozesuan naturak ematen dituen baliabideak dira. Bi baliabide mota daude:

  • Berriztagarriak: Ez dira agortzen.
  • Ez berriztagarriak: Agortu egiten dira.

9. Kapitalaren Definizioa eta Mota

Natura baliabideak ez diren eta ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren baliabide guztiak dira.

  • Kapital fisikoa: Elementu materialek osatzen dute.
  • Giza kapitala: Langileek, prestakuntza eta esperientziarekin lan egiten duten pertsonak.
  • Finantza kapitala: Behar dugun dirua da, enpresa bat eusteko edo sortzeko.

10. Langile Mota

Bi langile mota daude:

  • Besteren kontura lan egiten dutenak (enpresa edo estatuak enplegatuak).
  • Autonomoak, beren kontura lan egiten dutenak.

11. Ugazabeen eta Sindikatuen Elkarteen Funtzioak

  • Ugazabeak: Jabeen arazoetaz arduratzen dira.
  • Sindikatuak: Langileen arazoetaz arduratzen dira.

12. Ekoizpen Mota

Hiru ekoizpen mota daude:

  • Eskuzko ekoizpena: Gizakiak jartzen du indarra eta tresnen erabilera (adibidez, nekazaritzan aitzurra).
  • Ekoizpen mekanizatua: Makinek jartzen dute indarra, baina langileek erabiltzen dituzte makina horiek.
  • Ekoizpen teknifikatua: Makinek indarra jarri eta tresnak kontrolatzen dituzte. Langileak, bakarrik, makinen funtzionamendua ikuskatzen dute.

13. Hiztegi Ekonomikoa

  • Lehen sektorea: Naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak.
  • Bigarren sektorea: Naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten jarduerak.
  • Hirugarren sektorea: Gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen diren jarduerak.
  • Ondasuna: Behar bat asetzeko eta balioa duen objektu oro da.
  • Zerbitzua: Pertsona baten edo gizartearen behar bat asetzeko ematen den prestazioa da.
  • Bizi-kostua: Oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak lortzeko gutxieneko gastuen zenbatekoa da.
  • Inflazioa: Produktuen prezioen igoera da.
  • Inbertsio: Negozio bati ekiteko edo eusteko eta hobetzeko erabiltzen den diru kantitatea da.
  • Espekulazioa: Ondasunen prezioa aldatu delako pertsona edo talde batek denbora laburrean etekina lortzea merkataritza edo finantza-eragiketa batean.
  • Ekoizpena: Ekonomia-jarduera batek sortutako ondasunak eta zerbitzuak.
  • Produktibitatea: Ekoitzi denaren eta ekoizteko erabili diren bitartekoen arteko erlazioa da.
  • BPG (Barne Produktu Gordina): Lurralde batean urte osoan sortutako ondasunen eta zerbitzuen guztizko balioa da.
  • Per capita BPG: Lurralde bateko BPG zati biztanle kopurua da.

Entradas relacionadas: