Euskal Bertsolaritzaren Historia eta Garapena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

XIX. mendeko Bertsolariak

  • Xenpelar
  • Iparragirre
  • Bilintx
  • Etxahun
  • Oxalde
  • Udarregi
  • Pello Errota
  • Otaño

Garbizaleak

Garbizaletasun linguistikoak ez zion bertso munduari mesederik ekarri; bertsolarien euskara mordoiloegia zen puristen belarrietarako, eta itsuegi zeuden bertsoen alderdi onak ikusteko. Kontrako iritzi hauengatik, bertsolarien prestigioak apur bat beherantz egin zuen XX. mendeko lehen amarkadetan.

Txirritaren Garaia

"Gaztelu", "Saiburu", "Lexo". Txirritak berebiziko garrantzia izan zuen, aritutako alor guztietan ona, eta olerti egunak irabazi zituen.

Kepa Enbeita "Urretxindorra"

Mende hasierako idazlerik garrantzitsuenetarikoa.

Bertso Txapelketaren Sorrera

Lekuonaren hitzaldiak laster izan zituen ondorioak euskaltzaleen artean. Nabarienak, beharbada, Errepublikaren amaiera aldera Donostian euskaltzaleak eta Eusko Gaztedia erakundeetako Jose Zubimendi, Aitzol eta bestek antolatutako "bertsolari-egunak". Txirrita, Basarri, Zepai, Saiburu aurkeztu ziren. Txirritak eta Basarrik irabazi zuten.

Lekuona eta Makazaga

Lekuona irakasleak, bertsolaritzari buruzko hitzaldia irakurri zuen Eusko Ikaskuntzaren V. biltzarrean. Makazaga, inprimatzailea, hainbat bertso kaleratu zituen.

Gerraren Ondorioak

Gerra ankerrak ondorio gogorrak ekarri zizkion euskarazko literaturgintzari. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren; zenbaitek, pertsondegiak egon behar izan zuten; beste batzuek, atzerrira alde egin zuten.

Atzerriko Idazleak

  • Telesforo Monzon (Urrundik)
  • Jokin Zaitegi (Galdaketan)
  • Jon Andoni Irazusta (Bizia garratza da)

EUSKO-GOGOA Aldizkaria

Frantziatik Ameriketara iritsi berriak ziren Orixe eta Ibiñagabeitiaren lankidetza zintzoarekin, Zaitegik mila lekutan barreiatutako idazleak erakarri zituen proiektura. EUSKALDUNA aldizkaria zen, kudeatzaileak kontserbadore eta alemanzale samarrak ziren.

Pierres Lafitte

Litterature d´ expression basque (1942), Grammaire basque (1944)

Gerraosteko Lehen Liburua

Salbatore Mitxelena frantziskotarraren ARANTZAZU EUSKAL-SINISMENAREN POEMA (1949) jotzen da lehenengo gerraosteko liburutzat.

Gerraosteko Euskaltzaindia

Gerrako lurrikarak erasan nabarmena egin zion Euskaltzaindiari; ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-1955 inguru arte ez zuen berrantolatzerik izan. Hemendik aurrera, ordea, sarriago biltzen hasi eta eginkizunik garrantzitsuenetariko bat ahozko eta idatzizko literatura sustatzea izan zen.

EGAN Aldizkaria

1948an jaio zen Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen buletinaren eranskin literario moduan. Antonio Arrue, Aingeru Irigarai, Koldo Mitxelena.

Entradas relacionadas: