Euskal Bertsolaritza eta Hiztegia: Gida Osoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB
Hiztegia: Euskal Hitz eta Esanahiak
- Aise:
- erraz
- Antzina:
- aspaldi
- Apurka:
- pixkanaka
- Atondu:
- prestatu
- Aukera:
- hautatu
- Aurkako:
- kontrako
- Aurki:
- berehala
- Bailara:
- ibarra
- Beharrean:
- lanean
- Berariaz:
- beren-beregi
- Birpopulatu:
- jendestatu
- Bota:
- jaurti
- Desberdin:
- bestelako
- Diru:
- sos
- Estali:
- babestu
- Garai:
- aro
- Garaipen:
- arrakasta
- Garaitu:
- irabazi
- Gauza izan:
- gai izan
- Gozoki:
- karamelua
- Heldu:
- iritsi
- Herensuge:
- dragoi
- Herritar:
- herrikide
- Hondatu:
- suntsitu
- Ikusi:
- behatu
- Irla:
- uharte
- Janari:
- elikagai
- Jarduera:
- ariketa
- Lanbide:
- ofizioa
- Lantegi:
- fabrika
- Lortu:
- eskuratu
- Nabarmendu:
- azpimarratu
- Ohol:
- taula
- Onespen:
- oneritzi
- Otu:
- bururatu
- Partekatu:
- konpartitu
- Prestatu:
- atondu
- Sakabanatu:
- barreiatu
- Sarrera:
- sarbide
- Sarritan:
- askotan
- Senide:
- ahaide
- Trebatu:
- prestatu
- Txarto:
- gaizki
- Ugari:
- franko
- Zeharkatu:
- gurutzatu
Euskal Esapideak eta Adierak
- Eski irakasle horrek..., gero:
- jakin badaki
- Exodoa ala kristautzea, horra hor zirt edo zart egin beharreko hautu latza:
- horra hor erabaki beharreko hautu latza
- Gozoki bat ez duzula atsegin esateko:
- eskasa da gero!
- Jendea mehe joan zen zezen-plazara egun hartan. Seiehun bat lagun:
- jende askorik ez zen joan zezen-plazara
- Makiladun gozokiaren ideia aurkeztu zienean bazkideek bizkar eman zioten:
- bazkideek ez zutela bere ideia babestu
- Neke gaberik, ez da bizitzerik:
- bizitzan hamaika ahalegin egin behar izaten dira aurrera ateratzeko
- Pertsona batek asko hitz egiten duela esateko:
- hori da hori berbalapikoa!
- Zure lagun bat parrandazalea dela esateko:
- badaki parrandan ibiltzen
Bertsolaritzaren Historia: Garaia eta Bilakaera
Bertsolaritzaren bilakaera historikoa ulertzeko, hainbat garai bereiz daitezke:
Erromantizismo aurrea (1800-1839)
Giro nekazaria zen nagusi, eta garaiko bertsolari ezagunenak eskolatu gabeak ziren, adibidez, Fernando Amezketarra.
Erromantizismoa (1839-1876)
Bi gerra karlisten arteko garaia da. Nekazari giroa nagusi izan arren, giro berria nabaritzen hasi zen (gai berriak: maitasuna, bakea, gerra, Euskal Herria...). Bertsolari eskolatuak ugaldu ziren: Bilintx, Xenpelar, Iparragirre, Etxahun.
Pizkunde aurrea (1876-1935)
Azken gerra karlistarekin batera azken foruak galdu zirenetik, Gerra Zibila hasi arteko urteak. Bertsolari eskolatuak: P. M. Otaño eta K. Enbeita; bertsolari eskolatu gabeak: Txirrita eta Pello Errota.
Pizkunde garaia (1935-1968)
Bertsolaritza Euskal Herriko aldaketa sozialei egokitzen ahalegindu zen: bertsolaria kaletartu egin zen, nekazari mundutik urrundu eta hiriko giro industrial eta teknikoari egokitu zitzaion. Entzuleria ere kultura gehiagoko jendea zen. Bertso saioak ere ugaritu egin ziren, lehiaketak ospatu eta komunikabideetan ere sartu zen bertsolaritza. Bertsolari nabarmenak: Basarri, Uztapide, Xalbador, Mattin eta M. Lasarte.
Bertsolaritza soziala (1968-1977)
Urte hauetan politizatu egin ziren bertsoen gaiak, kezka politikoak plazaratzen zituzten bertsolariek. Adibidez: Xalbador, Lopategi, Amuriza, Mattin, Lazkao-Txiki, Lizaso...
Azken urteak (1977-Gaur egun)
Kultura modernoan txertatuta dago gaur egun bertsolaritza. Garai honen aitzindari eta gidari Xabier Amuriza.
Zer da Bertsolaritza? Definizioa eta Ezaugarriak
Bertsolaritza, gaur egun, bat-bateko inprobisazio kantatuarekin lotzen dugu batez ere. Bertsolariak, gai jakin bati helduta, kantatzeko unean bertan osatzen du bertsoa. Noski, tradiziotik datozen bertso-neurri eta doinuak baliatuz inprobisatzen du bertsolariak.
Bertsolaritza ez da poesiarekin nahasi behar. Poesiaren asmoa estetikoa da, hau da, zerbait era ederrean adieraztea; bertsolaritzarena, ordea, mezuan eta erantzunean dago oinarrituta.
Bertsolaritzaren lehen berriak XIX. mendekoak dira, orduan hasi baitziren bertsopaperak idazten. Beraz, oso berandukoa dugu bertsolaritzaren historiaren hasiera idatzia. Hala ere, horrek ez du esan nahi lehenago ez zegoenik.
Bertsolari Motak eta Bertsolari Nabarmenak
Bertsolariak bi multzo nagusitan sailka daitezke, beren prestakuntza eta jardueraren arabera:
Bertsolari Eskolatu Gabeak
Herri-bertsolariak ziren, bat-batean elkarren aurkako desafioetan eta plazan aritzen zirenak. Adibidez:
Pernando Amezketarra
Nekazaria, artzaina eta bertsolaria. Bere bertso eta ateraldiak oso famatuak ziren.
Xenpelar (Joan Frantzisko Petrirena)
Bertsopaper bikainak utzi zituen eta bat-batean ere oso ona omen zen.
Txirrita (Jose Manuel Lujanbio)
Alproja ospea zuen bertsolari handia. Gai sakonetan ere ondo moldatzen zen bertsolari umoretsua.
Bertsolari Eskolatuak
Multzo honetakoak dira batez ere bertsogintza idatzia jorratu zuten bertsolariak. Adibidez:
Pierre Topet Etxahun
Bere bertsoetan tristura nabaria da. Bertsolari erromantikoa.
Jose Maria Iparragirre
Herriz herri kantatuz bizi izan zen. Atzerriko musika ekarri zuen Euskal Herrira. Gernikako arbola kanta berea da.
Indalezio Bizkarrondo Bilintx
Edertasun eta maitasun iristezinei buruzko bertsopaperak idatzi zituen. Oso ondo adierazi zituen barne-sentimenduak.
Pedro Mari Otaño
Eztarriak lagundu ez zionez, bertso idatzietara jo zuen. Euskara asko zaintzen zuen bere bertsoetan.