Euskal Autonomia Proiektuak 1931-1936: Ibilbide Historikoa eta Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,14 KB

Autonomia Proiektuak

Lehen Proiektua: Eusko Ikaskuntzarena (1931)

Konstituzioa onartu baino lehenago.

Lehen proiektu honen bultzatzailea EAJ izan zen, Jose Antonio Agirre hain zuzen ere. Autonomiaren aldeko udal mugimendua egin zuen eta bertan, alkate eta zinegotzi nazionalistek aurreproiektu bat eskatu zioten Eusko Ikaskuntzari, gainerako proiektuen oinarri izango dena. Honako ezaugarriak zituen: 1.Konstituzioaren mugak gainditzen zituen, hau baino lehenago egin baitzen. 2.Euskal Estatua, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroak osatuko zuten, Espainiako Errepublika Federalaren barruan egongo zena. 3.Barne egitura konfederala izango zen (Espainiarekin erlazio gutxi) Euskal Estatua sortu nahi zen. 4.Herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera izango zuen parlamentuan eta gobernuan. 5.Autonomiaren eskumenak oso zabalak izango ziren, estatuak berarentzat hartzen ez zuen guztia. 6.Elebitasuna administrazioan eta irakaskuntzan. 7.Kontzertu Ekonomikoak finantziabide nagusi gisa. 8.Botoa emateko urtebeteko erresidentzia eskatzen zitzaien euskaldunen seme alabei eta bi kanpotarrei.

Bigarren proiektua: LIZARRAKO ESTATUTUA (1931) Konstituzioa egiten ari zen bitartean. 1931ko ekainaren 14an karlistak, batez ere Nafarroakoak eta lau probintzietako alkate nazionalistak elkartu ziren Eusko Ikaskuntzaren proiektua aztertzeko. Ez zuten aliaturik izan eskuinekoak zirelako eta gobernua ezkerrekoa zelako. Aurreko proiektuarekiko zenbait berrikuntza egin zituzten: 1.Foruak berriz ezartzeko eskaria egin zuten. 2.Espainiarekiko konfederala zen euskal erkidegoa, hau da, euskal erkidegoa subiranoa zen eta bere borondatez sartuko zen Espainiar Estatuan. 3.Aldundiak (probintzietako gobernuak) indartu zituzten. 4.Etorkinen eskubide politikoak mugatu egin ziren, 10 urteko erresidentzia eskatuz. 5.Euskal lurraldeak autonomoak ziren Elizarekin harremanetan.Ondorioak: 1.Eskuinen proiektua zen, ezkerrarekin adostu gabea. 2.Ez zen demokratikoa, etorkinei boto eskubidea ukatzen zitzaielako. 3.Espainiar Konstituzioaren aurkakoa zen. 4.Ezkerraren oposizioa handia zen eta Espainiako Gorteetan alderdi hau nagusi zenez, ez zen proiektua onartu. 5.Ezkerreko euskal alderdien laguntza ere ez zuten.

Hirugarren proiektua: BATZORDE GESTORREK EGINDAKOA (1932) Konstituzioarekin bat zetorrena, baina ez da aterako. Indalecio Prietok indargabetuta zeuden diputazioetako Batzorde Gestoreei Estatutu berria egiteko ardura emango die; ondoren, udalek onartu beharko dute eta herriak erreferendum baten bitartez. Proiektu hau egiteko Eusko Ikaskuntzak egindako hartuko dute oinarritzat. Ezaugarri hauek: 1.Euskal Autonomiaren ahalmenak murrizten zituen 1931koarekin alderatuz. 2.Estatu hitza kendu eta horren ordez Euskal Herria (4 probintziak) jarri zuten autonomia gisa. 3.Aurrekoa baino demokratikoagoa zen; izan ere, erakundeetan herrialdeek ordezkaritza proportzionala izango zuten eta etorkinei boto eskubidea eman zitzaien. 4.Euskal Herriko egitura konfederala desagertu zen, honekin probintzien arteko lotura handitzen saiatu izren, konfederala zenean oso arina baitzen. 5.Goi Mailako Auzitegi bat sortu zen. 6.Neurri hauek Konstituzioak ezarritako betetzen zuten.Lizarrako taldearen barruan hainbat erantzun egon ziren: EAJk onartu egin zuen, baina karlistek ez. Egoera horren aurrean, Batzorde Gestorrek bi testu egin behar izan zituzten: Lehenengo testuak lau probintziak hartzen zituen, baina Nafar Udalen Bilkurak uko egin zion proiektuari. Ondorioz, bigarren testu bat egin zuten Nafarroa baztertuz. Bigarren testua hiru probintzietako alkateek onartu zuren eta herriak ere bai erreferendum baten bitartez. Baina Gorteetan ez zuten onartu zentro-eskuina (Lerroux) baitzegoen boterean. Estatutua bertan behera uztearen aitzakia gisa Arabako emaitza erabili zuten; izan ere, erdia baino gutxiagok (% 46,4) bakarrik bozkatu zuen estatutuaren alde.

   Laugarren proiektua: 1936ko ESTATUTUA Aterako dena, Gerra Zibilean, EAJ errepublikaren alde jartzeko. Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen eta gestoreen priektua oinarritzat hartuz estatutu bat egin zuten Indalecio Prieto (sozialista) eta Jose Antonio Agirreren (EAJ) artean adostasuna lortzen saiatuz.1936ko ekainean ia-ia prest zegoen, baina Gerra Zibila hasi zenez atzeratu egin zen onarpena. Baina prozesua azkartu zuten eta 1936ko urriaren 1ean estatutua onartua izan zen. Hau indarrean jarri zenean Araba, Nafarroa eta ia Gipuzkoa osoa nazionalen menpe zeuden. Beraz, Bizkaian eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik jarri zen indarrean. Aurreko proiektuarekin konparatuz izan zituen berritasunak: 1.Eskumen gutxiago eskaintzen zituen, eta Kataluniako Estatuaren antzekoa zen. 2.Oso laburra zen (14 artikulu). 3.Zehaztu gabe utzi zituen garrantzi handiko gai batzuk (ogasuna, botere sistema...). 4.Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoa, ez foruak eta ez Nafarroa euskal lurraldean sartzeko aukera. 5.Ez zegoen aipatuta ez soldadutza, ez lana, ezta jabetasuna ere.

1936ko urrian, Gernikan, J. A. Agirre lehendakari aukeratu zuten euskal zinegotziek eta historiako legen euskal gobernua osatu zuten EAJk eta Fronte Popularrak. Gobernuaren osaera: 1.EAJk lau sail, garrantzitsuenak: defentsa, justizia/kultura, gobernazioa eta ogasuna. 2.Fronte Popularrak 7: PSOEk 3, Izquierda eta Unión Republicanak 2, EAE-ANVk 1 eta Euskadiko Alderdi Komunistak 1.

Gerrak urtebete iraun zuen Euskal Herrian eta Bilbo errenditu zenean Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren, geroago erebesteratuak izan ziren arte. Azkenik, Franco hil zenean, Espainiara itzuli ziren eta 1975an aldi demokratikoa hasi zen.

Entradas relacionadas: