Euskal Autonomia Estatutuak II. Errepublikan: Testuingurua eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB

Testuinguru Historikoa: II. Errepublika eta Autonomia

1931ko apirilaren 14an, II. Errepublika aldarrikatu zenean, itxaropena sortu zen euskaldunengan autonomia-estatutua lortzeko. Autonomia-proiektua bultzatu zen, baina ez zen azken fasera arte onartu. Gutxi iraun zuen, Francok indargabetu baitzuen.

Errepublikaren garaian, autonomia-proiektuak hasi ziren prestatzen. Nazionalismoa errotuta egon arren, nazionalisten konfesionaltasunak eta Donostiako Itunean ez egoteak zaildu egin zituzten negoziazioak, gobernuan zeuden ezkertiarrek mesfidantzaz ikusten baitzituzten.

Lizarrako Estatutu Proiektua (1931)

1931n, Lizarrako proiektua hasi zen, nazionalisten eta tradizionalista karlisten proiektua, eskuindarrena izan zen. Euskal mugimendu autonomista, 1931ko apirilaren 14an hasi zen indarra hartzen, Jose Agirrek, Getxoko alkateak, autonomiaren aldeko mugimendua sustatu zuenean. Bera buru zela, komisioa bat osatu zen alkate nazionalistek eta karlistek osatua, eta Eusko Ikaskuntzari autonomia-proiektua prestatzea eskatu zitzaion. Behin proiektua burututa, alkateak Lizarran bildu ziren eta onartu zuten. Ezaugarri garrantzitsuenak: foruen onarpena, Kontzertu Ekonomikoa eta Vatikanorekin konkordatoa sinatzeko ahalmena. Espainiako Konstituzio printzipio batzuk betetzen ez zituenez, gobernu zentralak uko egin zion.

Estatutu Proiektu Berria eta Geldialdia (1931-1933)

Gobernuak, 1931ko abenduan, estatutu-proiektu berria egiteko agindua eman zien diputazioetako batzar kudeatzaileei. Lan-talde bat izendatu zuen gobernuak, ziurtatuz estatutua Konstituzioaren izaera laikoan eta demokratikoan oinarrituz egingo zela, batzar kudeatzaileen kide gehienak ezkerrekoak (sozialistak) zirelako. Ezaugarriak: ahalmen apalagoak eta autonomia-maila txikiagoa zituen. Proiektua Gorteetan aurkeztu zen, baina Erradikalek eta CEDAkoek 1933ko hauteskundeak irabazi zituztenean, proiektua gelditu zen.

1936ko Estatutuaren Onarpena Gerra Zibilean

1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta autonomia-proiektu berri bat egiteko batzorde bat antolatu zuen, Prieto eta Agirreren gidaritzapean. Eztabaidetan ari zirela, altxamendu militarra hasi zen. Errepublikak EAJren laguntza behar zuen eta horrela Gorteek, Valentzian bilduta, 1936ko urriaren 4an onartu zuten. Horrela, gobernuak ziurtatzen zuen EAJk gerran bere alde parte hartzea. Estatutua 9 hilabetez egon zen indarrean, soilik Bizkaian, Gipuzkoa eta Araba frankisten eskuetan baitzeuden.

Balorazioa eta Ondorioak

Valentzian onartu zen estatutua laburragoa zen. Aginte-sistemen eta ogasunaren arloetan zehaztasun eza zuen. Gerra zela eta, onarpena lortu zen eta 9 hilabetez egon zen indarrean, Bizkaia erori arte. Eusko Gudarostea eta Ertzaintza sortu ziren, unibertsitatea ireki zen, euskarari ofizialtasuna eman zitzaion, besteak beste. Trantsizio garaian, 1979ko abenduaren 18an, onartu zen gaur egun indarrean dagoen estatutua, Gernikako Estatutua, 1936koa oinarri hartuta.

Entradas relacionadas: