Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Dentsitatea eta Sektoreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,73 KB
Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Sektorearen Analisia
Industria Dentsitatearen Banaketa Geografikoa
Industria Dentsitate Altua: Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba
Izan ere, daturik altuenak Gipuzkoan agertzen dira. Bertako datu guztiak %26,20 eta %44,81 artekoak dira. Inguru horietako datu altuena Oñatin dago (%44,81).
Gipuzkoako Udalerri Nagusiak:
- Donostia
- Hernani
- Andoain
- Pasaia
- Irun
- Eibar
Hala ere, Bilbo inguruan ere industria sektoreak garrantzia du:
- Bilbo, Basauri, Trapagaran, Erandio...
- Durangoaldea (Durango, Ermua, Amorebieta, Elorrio...)
Bizkaiko daturik altuena Gizaburuaga da, %35,92ko dentsitatea duena. Azkenik, Araban Gasteiz gailentzen da, eta bere dentsitatea %20,63koa da.
Sektore Estrategikoak eta Goi Teknologia
Gipuzkoako eta Bizkaiko eremuetan nabarmentzen diren sektoreak hauek dira:
- Sektore energetikoa (Babcock Power España)
- Siderurgikoa (Aceralia, Sidenor)
- Pneumatikoen sektorea (Bridgestone, Michelin)
- Etxetresna elektrikoen sektorea (Fagor)
- Trenbideen sektorea (CAF)
Beraz, garrantzi handia hartzen du goi teknologiako industria sektoreak. Gasteizen, aldiz, automozio industria (Mercedes-Benz) eta sektore pneumatikoak (Michelin) dute garrantzia. Azken hauek 3.000 langile baino gehiagoko enpresak dira.
EAEko Batez Besteko Industria Dentsitatea (%22-%30)
%22 eta %30 inguruko datuek adierazten dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko erdibideko datuak. Dentsitate ehuneko hori duten udalerriak hauek dira:
- Araban: Llodio
- Bizkaian: Amurrio, Plentzia eta Mungia
- Gipuzkoan: Tolosaldea eta Urolan (Azpeitia eta Azkoitia)
Udalerri guzti hauetan sektoreekiko dibertsifikazio handia dago (papergintza, metalurgia enpresak, altzariak, hodiak...). Adibidez, Tubos Reunidos, Tubacex, Vidrala... Azken enpresa hauek 1.000-3.000 langile bitartekoak dira.
Dentsitate Baxua eta Hirugarren Sektorearen Eragina
Aipatzekoa da daturik baxuenak Bizkaian aurkitzen direla, biztanle gehien dituzten udalerriak baitira. Gainera, Bilbo bezalako hiri handietan hirugarren sektorea gailentzen joan da, eta horrek ere eragina izan du. Dentsitate baxuko udalerriak:
- Bilbo (%9,62)
- Gorliz (%9,61)
- Bakio (%12,38)
- Artzentales (%10,23)
Bertan aurkitzen diren industria sektoreen artean, industria metalurgiko eta siderurgikoa (Sidenor), ontzigintza eta itsas industria (La Naval), energia industria (Gamesa)... daude.
Teknologia Parkeen Funtsezko Rola Industrian
Industrian teknologia parkeek garrantzia dute. Hauek berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzeko bereziki diseinatutako eremuak dira, eta bertan enpresak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak biltzen dira.
Parke horiek azpiegitura eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituzte, hala nola laborategiak edo ikerketako eta teknologia aurreratuko instalazioak. Euskal Herrian, Bizkaiko Parke Teknologikoa eta Donostiako Parke Teknologikoa funtsezkoak izan dira industria-sektore aurreratuak bultzatzeko, hala nola:
- Industria aeronautikoa
- Autopropultsioa
- Energia berriztagarria
- Informazioaren teknologia