Euskal Autonomia Erkidegoa: Antolakuntza eta Konpetentziak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB
Euskal Autonomia Erkidegoaren Antolakuntza eta Konpetentziak
1. Zein arau juridikotan eta zein titulutan arautzen da Estatuko lurraldearen antolakuntza?
Konstituzioko VIII. Tituluko 138.2 artikuluak arautzen du. Artikulu honek dio Komunitate Autonomoen arteko ezberdintasunak ezin direla pribilegio ekonomiko edo sozialak sortzeko erabili.
Autonomia Estatutuak
2. Zein motatako arauak dira Autonomia Estatutuak? Zein da hauen gutxieneko edukia?
Estatu mailako arauak dira, hain zuzen ere, lege organikoak. Estatutu batek, gutxienez, ondorengo eduki hau izan behar du:
- Komunitatearen deitura edo izena, bere nortasun historikoa hobekien adierazten duena.
- Lurraldea.
- Erakunde autonomikoen izena, antolakuntza eta egoitza; adibidez, Eusko Legebiltzarra.
- Bereganatutako konpetentziak eta konpetentzia horien zerbitzuak traspasatzeko oinarriak.
Erakunde Autonomoak
3. Zeintzuk dira Euskal Autonomia Erkidegoaren antolakuntzaren oinarrizko erakunde autonomoak, eta non aipatzen da hori?
Konstituzioak, 152. artikuluan, dio Autonomien antolakuntza 4 erakundetan oinarrituko dela:
- Biltzar Legegilea (Euskal Herria Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco).
- Gobernu Kontseilua (Consejo del Gobierno).
- Justiziako Auzitegi Nagusia (Tribunal Superior de Justicia del Pais Vasco).
- Arartekoa.
Eusko Jaurlaritza
4. Ikertu ezazu zure Komunitate Autonomoko organo legegilearen ondoko aspektuak:
- Izena: Eusko Jaurlaritza (Gobierno Vasco).
- Egoitza: Gasteizen.
- Presidentea eta presidenteordeak: Iñigo Urkullu. Bozeramailea: Josu Erkoreka. Presidenteordea ez dago.
- Zein partidu politikotan aritzen dira horiek? EAJ - PNV.
- Badu presidenteak diputatu gehienen babesa? Gehiengo sinplea.
- Aipatu Sail edo departamentu ezberdinak.
Estatuaren Konpetentziak
9. Konstituzioko 149. artikulua irakurri ondoren, aipa itzazu Estatuarenak esklusiboki diren 3 konpetentzia.
- Defentsa eta indar armatuak.
- Espetxeak.
- Gizarte Segurantza.
- Portuak, aireportuak, trenbideak.
- Justizia administrazioa.
- Nazionalitatea, immigrazioa, asilo eskubidea…
Komunitate Autonomoen Konpetentziak
10. Konstituzioko 148. artikulua irakurri eta aipa itzazu Komunitate Autonomoenak esklusiboki diren 3 konpetentzia?
- Mendi-basoak, oihanen erabilera eta zerbitzuak, Konstituzioaren 149-1-23. artikuluari kalterik egin gabe.
- Nekazaritza eta abeltzaintza, ekonomiaren antolaketa orokorraren arabera.
- Barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain hazkuntza, ehiza eta ibaiaintziretako arrantza.
- Laguntza soziala.
- Arte Ederrak ikasteko eta berauek biltzatzeko dauden Erakundeak. Eskulangintza.
- Artxiboak, Bibliotekak eta Museoak, Estatuak berorien titulartasunik ez duenean.
- Kultura, Konstituzioaren 149.2. artikuluan erabakiari kalterik egin gabe.
Konpetentzia Esklusiboak
11. Ondoren hainbat konpetentzia aipatzen dira. Esan zeintzuk diren esklusiboki Komunitate Autonomoenak.
- Giza-laguntza (Asistencia Social).
- Hirigintza.
- Kirol-kaiak.
- Legeri laborala.
- Mendiak.
Finantziazio Bideak
12. Zeintzuk dira Komunitate Autonomo baten finantziazio bideak?
Konstituzioko 157. artikuluan esaten dira zein diren Komunitate Autonomoen baliabideak:
- Estatuak, osotasunean edo zati batean utzitako zergak. Adibidez: Ondare, Ondorengotza eta Ondarearen Eskualdaketen gaineko zerga eta PFEZaren zati baten zasia.
- Zerga, tasa eta kontribuzio berezi propioak. Adibidez: jokoaren gaineko tasa.
- Lurralde arteko Konpentsazio Fondoaren transferentziak, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargu direnak.
- Bere ondare propiotik eratorritako etekinak eta Zuzenbide Pribatuko sarrerak.
- Kredituzko eragiketak. Komunitate Autonomoa zuzendu daiteke banku edo aurrezki kutxetara finantziazio eske.
Kupoa
13. Zer da kupoa? Zergatik ordaindu behar da edo zer zerbitzuengatik?
Kupoa: Estatuak EAEri transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero ordaintzen duen kopurua da.
Gastu horiek lau motatakoak dira:
- Estatuaren berezko eskuduntza batzuk: Gorteak, Errege Etxea, enbaxadak, Defentsa, azpiegiturak…
- EAErenak diren baina transferitu gabe dauden eskuduntzak: espetxe zaintza eta Gizarte Segurantza.
- Elkartasunarekin lotutako Estatuaren eskuduntza batzuk. Adibidez: Lurralde arteko Konpentsazio Funtsari dagokiena.
- Estatuaren zorren korrituak eta amortizazio-kuotak.