Euskal Antzerkia eta Olerkigintza Garaikidea: Kronologia eta Egileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Euskal Antzerkiaren Historia eta Kronologia

Antzerkiaren Etenaldiak eta Pizkundeak

1923an, Primo de Riverak euskararen kontrako zenbait ekintza egin zituen. 30eko hamarkada euskal antzerkiaren urrezko aroa izan zen, baina Gerra Zibila hasi zenean etena gertatu zen. Ondoren, Guatemalan argitaratzen hasi ziren antzerki lanak, aldizkari batean. 1953tik aurrera, antzerkia berriro piztu zen.

Antzerkigintza 1960tik Mende Amaiera Arte

Gerra Zibilaren ondoren, arrakastarik ez zen izan. 90eko hamarkada arte, Gabriel Aresti eta Bernardo Atxaga izan ezik, ez zegoen antzerki idazle nabarmenik.

Antzerki Taldeak eta Azpiegiturak

  • Burgesen gustuko lanak bakarrik taularatzen ziren hasieran.
  • Azpiegiturarik ez zegoen.
  • Unibertsitateetan konpainiak sortu ziren.
  • Gero, talde independenteak sortu ziren, eta pilotalekuetan, plazetan eta abarretan antzezten hasi ziren.

60ko Hamarkadako Suspertzea

60ko hamarkadan antzerkiaren suspertzea eman zen. Antzerkiaren hiriburua Donostiatik Bilbora aldatu zen. Bi antzerki talde nagusi sortu ziren:

  • Akelarre
  • Cómicos de la Lengua-Kilikilariak

80ko hamarkadan, Cómicos de la Lengua bi taldetan banatu zen: Karraka eta Maskarada. Euskal antzerkia indartuz joan da ordutik.

Gerra Ondoko Antzerkigintza

Diktadurak euskal antzerkiari eragozpenak, zentsurak eta mugak jarri zizkion, eta Europan egiten ziren gauza berriak ez zeuden euskaldunen eskura.

Antzerkigintza Berria: Errealismoaren Eragina

60ko hamarkadan, Antonio Buero Vallejoren Historia de una escalera lanak, errealismotik gertu zegoenak, eragin handia izan zuen Euskal Herrian.

Euskal Antzerkigile Nagusiak

Gabriel Aresti (1933-1975)

Bilbotarra eta erdalduna jaiotzez, euskararekiko maitasuna kultur eragile handia izan zen. Euskal antzerkiaren alde lan handia egin zuen, lan poetikoak eta antzerki lanak idatziz, eta atzerritarren lanak euskaratuz.

Antzerki Lanak eta Sariak:

  • Mugaldeko herrian eginiko tobera (Toribio Alzaga saria)
  • Justizia txistulari

Lan horietan kritika soziala egin zuen. Olerkigintzan, poesia sinbolista landu zuen. Lanak: Harri eta herri, Euskal harria.

Bernardo Atxaga (1951)

Lana: Borobila eta puntua. Elementu herrikoiak biltzen ditu.

90eko Hamarkadako Antzerkigileak

XX. mendean, literatura dramatikoa izan zen generorik oparoena.

Xabier Mendiguren (1964)

Sarituena izan da. Lanak:

  • Kanpotarrak maisu (saritua)
  • Pernando bizirik dago oraindio (Toribio Alzaga saria)

Juanjo Olasagarre (1963)

Olerkia eta bidaia liburuak idatzi ditu. Antzerkia: Hegazti errariak.

Manttin Irigoien

Hirurak Bat taldeko antzezlea. Lanak:

  • Amikuzeko toberak (gizarte kritikako fartsa)
  • Hautsi da kristala

Javier Cillero (1960)

Narratzailea eta itzultzailea da. 1999an Donostia Hiria saria jaso zuen Uztailaren laua Renon lanarekin.

Aitzpea Goenaga (1959)

Madrilen eta New Yorken ikasi ondoren, Euskal Herrira itzuli eta bertan lanean hasi zen. Lana: Zu(t)gabe.

Pantxo Hirigaray

Xirrixti Mirrixti taldeko antzezlea. Lana: Antton eta Maria, otsoa eta bildotsa alegia.

Euskal Olerkigintza Garaikidea

1945-1960 arteko Olerkigintza

Diktadurak euskara asko jo zuen, eta 1939-1945 artean ia erabateko isiltasuna egon zen. Isiltasun hori Telesforo Monzónek urratu zuen, lehen bertso libreak eginez. 50eko hamarkadan, aldizkari hauek argitaratu ziren:

  • Egan
  • Euzko Gogoa
  • Egan Euskara Hutsean
  • Zeruko Argia

Mende Amaierako Olerkigintza

Xabier Lete (1944-2010)

Lehenengo liburuan poesia soziala landu zuen, estilo zuzenean eta errealistan. Bigarrenean, kritika sozialetik aldendu eta existentzialismoan murgildu zen.

Joxean Artze (1939-2018)

Abangoardiaren bidea hartu zuen.

80ko Hamarkadako Egileak

Hamarkada honetan nabarmendu ziren, besteak beste:

  • Bernardo Atxaga
  • Joseba Sarrionandia
  • Felipe Juaristi
  • Koldo Izagirre

Entradas relacionadas: