Euskal Aditz Morfologia: VSOtik SOVrako Trantsizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,72 KB
Euskal aditz morfologia eta hitzordena: VSO-tik SOV-ra
Gomez, 1994: Autorearen asmoa euskararen antzinako aditz sistemaren inguruko berreraikitze saio bat egitea da, eta berreraiketa lan guztiak bezala behin-behinekoa da. Lehenbizi hipotesiak aurkeztu eta ondoren banan-banan azaltzen saiatzen da. Azkenik, hipotesiei aurkitutako arazoak aurkezten ditu.
1. Hipotesiak
- Pertsona-komunztadura markak jatorrizko izenordain askeak ziren, klitiko mailatik igaro ondoren aditzerroari uztartu zitzaizkio.
- Pertsona bakoitzeko komunztadura-markak berdinak dira absolutibo, datibo eta ergatibo kasuetarako. Hirugarren pertsonaren marka 0 da beti.
- Pertsona-marken ordena azaltzeko hitzordena aldaketa gertatu zela proposatu. SOV hizkuntzan nekez uler daiteke pertsona-markak aditzerroaren atzetik agertzea. Izenordainak aditzari uztartu zitzaizkion garaian euskarak perpaus hasierako aditza zuen, VSO edo VOS hizkuntza.
- Ez litzateke split ergativity fenomenoa, hots, dut/nuen adizkiek erakusten duten marken ordena desberdina hitzordena zaharraren eta aipatu murriztapenaren ondorioz sortuko zen desberdintasuna.
2. Azalpena
2.1. Pertsona-markak izenordain uztartuak dira
Aditz inflexioan agertzen diren komunztadura-markak jatorriz izenordainak dira. Izenordain hauek, klitiko bilakatu eta azkenik aditzari uztartu zaizkio komunztadura adierazteko hizki bihurtuz. Iparrameriketako hizkuntza gehienak, hizkuntza uralikoak, mongolikoak, zeltikoak, etab. ditugu.
(1) Finesa (Comrie 1980): me ‘gu’ / laula-mme kantatzen dugu'. Pertsona-marka hauek izenordain osoen forma fonologikoki laburtuak dira.
Euskaraz, *na-, *ha-, *ga-, *za- izan zitezkeen izenordain klitikoen formak, gero aditzari uztartuko zitzaizkionak:
- garamatza < g-a-rama-tza < *gw-da-rama-tza; daramatzagu < da-rama-tza-gu.
- gaituzu < g-a-it-u-zu < *gw-da-it-du-zu.
- zaitugu < z-a-it-u-gu < *zw-da-it-du-gu.
Arazo bat singularreko lehen eta bigarren pertsonen markek, alternantzia aurkezten bait dute:
- n-/-da.
- h-/*-ga,-na.
Schuchardten arabera 2.p.ko izenordainak -k zuen. Eta Lafonek n/d alternantzia azaltzeko oso atzera jo behar zela zioen, euskara eta kaukasoa banandu baino lehenagoko garaietara. Martinetek sudurkari horzkaria proposatu zuen lehen pertsona eratortzeko; hitz hasieran sudurkaritasuna nagusituko zen, hitz amaieran horzkaritasuna. *nd >n-/-d. Trask-ek proposatu du pertsona horietan izenordainek erro ezberdinak zituztela. Jacobsenek, azkenik, *naga proposatu du bigarren pertsonako femeninorako, azentuan oinarriturik (-ná).
2.2. Hirugarren pertsonaren arazoa: Pluralgileak
Jacobsonek plurala markatzeko hizkiak aztertu ditu (-e, -de eta -te), bereizi dituen aldaera azentudun guztiak “ee, *dee eta *tee protoformetatik eratorriaz eta hauek guztiak *-dee-tik. *-d- diptongo baten ondotik agertzen zela; bokal silabagile baten ondoren *-d- erori egiten da.*dee *d+ee banatzen du; benetako pluralgilea *-ee litzateke. *D, aldiz, antzinako hirugarren pertsonako izenordain galdua dela proposatzen du. Zehazkiago, *do izenordaina berreraikitzen du hirugarren pertsonarako.
(12) Jacobsen: *da-du-do-en: 3 oztopo nagusi bilatzen dizkio Gomezek.
- D- orainaldian bakarrik agertzen da.
- Trask-ek bestelako iritzia -en konpl. adizkiari lotzean agertzen den -n/-en/-an. -n amaiera ez dela part. marka, aditzerroa baizik, erroaren zatia.
- Trask: duen<*da-du-en. Jacobsenek ezin azaldu zergatik galtzen den *-d- bokal artekoa.
Absolutibo singularraren markak: Argumentu absolutiboa hirugarren pertsonakoa denean, adizkiak marka bat baino gehiago har dezake aurrizki gisa: d-, z- /0-, l-, b-. Ekarpen interesgarrienetako bat de Rijk-ena. Frogatu nahi du da hitzak 'orain' esan nahi zuela eta arrastoak deklinabidean eta aditzjokoan bilatzen ditu.
Aurrizki hauetarako egokien iruditutako jatorriak:
- d-<da;
- z-<ez(en) edo ze;
- l-<a(h)al;
- b-< ba.
Schuchardtek, Lafonek, Traskek eta bestek tenpus, modu eta aspektuarekin lotu dituzte partikula hauek, sistema bateraturik lortu gabe. Baliteke hala ere, garai batean tenpusari egokitzea marka guztiok. Horrek erakusten du hirugarren pertsonaren marka 0 dela beti absolutibo eta ergatiboan. Aldiz, datiboan beste marka hauek aurkitzen ditugu : (16) 3s-0/3p-e. Argi ikus daiteke pluraleko hirugarren pertsonan ere pluralgile bat azaltzen dela, ez pertsona-marka.
Datiboa: -o- jatorriz erakuslea: Jacobsonek (1975) protoeuskarak hirugarren pertsonako izenordain bat zuela proposatu du, *do. Atzizki moduan datiboan eta ergatiboan kokatu zuen:
- diot < *didoda;
- dio < *didodo.
Schuchardtek proposatu zuen datiboarekiko komunztadura-marka hauen jatorria erakusleetan bilatzea. Singularreko bi aldaerak (-o, -a) hartu kontuan. De Rijkek ere -o eta -a erakusleekin erlazionatzen ditu. Hirugarren pertsona markatzen duena erakuslea bada, arazorik gabe jarrai dezakegu esanez hirugarren pertsonaren marka beti 0 dela:
i. diot<di-0-o-t<*deuot<da-du-0-o-da.
2.3. Euskara VSO hizkuntza zen
Hizkuntza batean izenordain klitikoen edo-ta komunztadura-marken egonguneak jatorrizko izenordain askeen egongunea islatzen duete eta haietarik antzinako hitzordena-aldaketa bat erator daitekeela pentsatzen dute batzuk. Euskara oso aspaldiko garai batean VSO (edo VOS) hizkuntza izan zela pentsatzetik abia gaitezke, beraz, aditza perpausaren hasieran kokatzen zen. Horrela errazago uler daiteke pertsona-markak (antzinako izenordainak, ez ahaztu) gehienetan aditz erroaren atzetik agertzea.
Euskal aditzak aurkezten duen pertsona-marken ordena azaltzeko proposatzen dudana hauxe da: aditza lehen egongune horretatik babesteko argumentu absolutiboa mugitzen zen perpaus hasierako lekura, ohizko hurrenkera gertatuz: ABS-V(-DAT)-ERG.
2.4. Bada kasu bat
Non pertsona izenordainik ez dagoen eta, partikula eskuragarririk ere ez zegoen (edo 0- zen). Hau iraganaldian absolutiboko hirugarren pertsona singularra dugunean gertatzen da:
Horietan klitiko ergatiboa da lehen lekua hartu behar duena, hainbatek ergatibotasun hautsia-rekin identifikatu duten pertsona-marken ordena ez ohizkoa gertatuz: ERG-V. Orainaldiko formen eta gainerako formen arteko komunztadura-marken ordena ezberdintasuna ez letorke arrazoi sintaktikoetarik (split ergativity), arrazoi prosodikoetarik baizik.
3. Arazoak
3.1. Nola azaldu orainaldiko pertsona guztietan -a- agertzea?
Trasken (1977) ustez pertsona-izenordainak hirugarren pertsonako formari uztartuko zitzaizkion: *na-da-go, *ha-da-go, da-go, etabar.
3.2. Zergatik ezin du datiboak lehen lekua bete?
Datiboa adierazten duten izenordainak oraindik beranduago uztartuko ziren, eta absolutiboak edo ergatiboak hartua zuela, zein bere kasuan, aditzaren aurreko lekua.
3.3. Noiz eta nola uztartu ziren pluralgileak?
Joera oso zabaldua da numeroa pertsona baino beranduago gramatikaltzea. Euskaraz numero-markak pertsona-izenordain guztiak baino beranduago uztartuko ziren. Horrela errazago uler daiteke pluralgileek erakusten duten kokatzeko askatasun handiagoa.
3.4. Zer da iraganeko adizkietan agertzen den tarteko -en-/-in-) hori?
Oregik (1974) genitiboarekin lotu du. Trasken (1977) ustez, berriz, pasiboaren markaren aztarna izango litzateke. Gomezen ustez, -n- (edo -en-) morfema honek iragankorretako objektua markatzen zuen.