Euskadiko Turismoaren Analisia: Ezaugarriak eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Euskadiko turismoaren egitura eta ezaugarriak

EAEk 2008an 2 milioitik gora bisitari hartu zituen. Gehienak Espainiatik etorriak dira; jatorriaren arabera, Katalunia eta Madril dira nagusi. Atzerritarrek bisitarien ia heren bat osatzen dute. Azken 10 urteetan, bisitarien kopurua bikoiztu egin da. Gipuzkoa da bisitari gehien hartzen dituena, eskaintza turistiko handiagoa duelako; ondoren, Bizkaia eta, azkenik, Araba daude.

Estazionalitatea ez da beste toki batzuetan bezain nabarmena. Abuztuan jasotzen dira bisitari gehien, eta neguan, gehienbat, negozio-turistak etortzen dira. Egonaldiak laburrak dira eta hotelen plazen erdiak betetzen dira batez beste.

Ostatua eta ostalaritza

Ostatua hartzeko 4 modu daude: hotela, bigarren etxebizitza, kanpina edo nekazaritza-turismoa. Hotelei dagokienez, ohikoenak 2-3 izarrekoak dira. Ostalaritzan, jatetxeen eskaintza ugaria da.

Turismo modalitate nagusiak

  • Aisialdirako turismoa: Kostaldean da nagusi (adibidez, Hondarribian). Bigarren etxebizitza oporrak pasatzeko modurik hedatuena da Euskal Herrian.
  • Negozio, kongresu eta kulturari lotutako turismoa: Bertan hiriburuak dira aipatzekoak (adibidez: Eibar, Altsasu, Irun…).
  • Ekoturismoa eta turismo aktiboa: Landa-turismoa eta kirola barne hartzen ditu. Nekazaritza-turismoa 60ko hamarkadan zabaldu zen Europan zehar, familia-enpresen ekonomia sustatzeko, eta 90eko hamarkadan gorakada handia izan zuen. Kanpinaren moda XX. mendearen erdialdean ailegatu zen Euskal Herrira.

Gaur egungo turismoaren indar-guneak eta ahuleziak

Indar-guneak

EAEk baliabide ekonomiko, natural eta kulturalak ditu. Geografikoki Europatik gertu egoteak abantailak ematen dizkio atzerritarrak erakartzeko. Errenta-mailaren gorakadak, garraioen hobekuntzak eta turismorako jomuga alternatiboak bilatzeak turismoaren hazkundea ekarri du Euskadira. 2007ko azaroko inkesta baten arabera, atzerritarrek irudi positiboa zuten EAEz.

Ahuleziak

EAEz duten irudian eragina dute zerbitzu garestiek eta egoera politiko gatazkatsuak. Turistek gero eta gehiago exijitzen dute, eskaintza turistikoari eta prezioei dagokienez.

Azken finean, turismo-jarduerak bultzatzeko politikek, bisitari eta diru-ekarpena handitzeaz gain, kontuan hartu behar dute turismo-garapenak jasangarria izan behar duela, ingurumena errespetatuz.

Entradas relacionadas: