Euskadiko Industria eta Turismoaren Analisia: Bilakaera eta Egungo Egoera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,43 KB

Euskadiko Industria Sektore Nagusiak

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industriak eginkizun garrantzitsua du, bai lanean diharduten biztanleei dagokienez, bai BPGari dagokionez (%20,9 eta %24,4 hurrenez hurren 2015ean). Industrializazioa Euskadin goiz hasi zen, Espainiako beste eskualde batzuekin alderatuta.

Industrializazioaren Bilakaera

Garapenaren etapan industrializazioak hazkunde handia izan zuen. Hala ere, 1975eko krisi ekonomikoak gogor astindu zuen. Krisiaren arrazoiak honako hauek izan ziren: petrolioaren prezioak nabarmen igotzea; Hirugarren Industria Iraultzako teknologia berriak, ekoizpen sektore berriak eta ekoizpen sistemak agertzea; eta lehiakortasuna.

Krisi honek eragin handia izan zuen EAEn, industriak pisu handia baitzuen ekonomian. Sektore helduak espezializatu egin zirenez, krisiaren ondorioz hainbat enpresa itxi ziren, langabezia nabarmen igo zen, biztanleko familia-errenta asko murriztu zen, eta euskal industriak lekua galdu zuen Espainiako sistema industrialean.

Industria Berregituratzeko Politika

Krisiari aurre egiteko, industria berregituratzeko politika jarri zuten martxan, bi helburu nagusirekin: birmoldatzea eta berrindustrializatzea. 1994 eta 2007 urteen artean, euskal industria eraldatu eta berritu egin da. 2008. urtetik aurrera, krisi ekonomikoaren eragina izan du, batez ere industria ekoizpenak behera egin zuela nabarmendu behar da, kontsumoa ere murriztu egin baitzen.

Egungo Industria Egitura eta Proposamenak

Industriaren produkzioa oraindik oso espezializatuta dago hiru sektore hauetan:

  • Meltalergintzan eta metalezko produktuen fabrikazioan.
  • Erauzketa industria eta petrolio, energia eta ur industrietan.
  • Mekanikako makina eta ekipamenduetan.

Jarduera hauek prezio baxuko lehiakortasunean eta merkeen lehia jasaten dute. Gainera, maila teknologikoko ekipamendu ondasunetan eta batez besteko eskarian ere oinarritzen dira.

Industria politikako proposamenak honako hauek dira:

  • Sektore tradizionaletan berrikuntza ezartzea lidergoan ezartzeko.
  • Enpresa lider berriak sortzen laguntzea.

Industriaren Kokapena EAEn

Industriaren kokapenak adierazten du banaketa desorekatuta dagoela, iraganeko garaien ondorioz.

Eskualdeko Banaketa

Eskualdeei dagokienez, industriaren banaketak triangelu alderantzikatuaren itxura hartzen du, EAEko hiru hiriburuetan erpinak izanik. Bilboko eta Donostiako guneak barnealdean industria korridore batekin elkartuta daude (Durangaldearen eta Deba haranaren bidez) eta dentsitate txikiagoa duen kostako ardatzaren bidez. Vitoria-Gasteiz, berriz, bietatik banatuta dago.

Probintzien Artekko Banaketa

Probintziei dagokienez, alde batetik Bizkaiko (Bilbo Handia) eredu polarizatua eta Arabako (Vitoria-Gasteiz) makrozefalia daude, eta bestetik, banaketa orekatuagoa Gipuzkoan. Testuinguru horretan, hiru foku sortu dira industrializazio endogenoan oinarrituta: Markina-Ondarroan (Bizkaian), Arabako haranetan eta Arabako Errioxan.

EAEko Industria Enpleguaren Dentsitatearen Azterketa

EAEko industri enpleguen mapa aztertuz, udalerri mugak eta industrialki langile kopurua ikus daiteke, tamaina ezberdineko zirkulu gorrien bitartez. Probintzia bakoitzak errealitate ezberdina erakusten du:

Bizkaia

Mapak Bilbo Handiaren nagusitasuna erakusten du. Probintziako industri enplegu gehienak gune horretan aurkitzen dira, historikoki euskal industriaren aitzindari izan baita. Meatzaldea eta Ezkerraldean sortu ziren lehen siderurgiako fabrika handiak, eta oraindik ere tradizio horren aztarna ikusgai dago mapan (Bilbo, Barakaldo, Sestao, Trapagaran, Etxebarri… dute zirkulu kopuru gehien).

Gipuzkoa

Gipuzkoan, industria enpleguen banaketa orekatuagoa da lurraldean zehar. Eibar, Elgoibar, Arrasate, Bergara, Legazpi, Azpeitia, Usurbil, Hernani, Pasaia, Irun eta Donostiak kontzentratzen dituzte zirkulu esanguratsuak.

Araba

Araban, nabaria da hiriburuan, Gasteizen, dagoen makrozefalia. Industria beranduago iritsi zen eta Gasteiz hiriburuan kokatu zen batez ere; ia industria lanpostu guztiak hemen kokatzen dira. Arabako Errioxan ere topatzen dira industria lanpostuak, batez ere ardogintzari lotuta.

Ondorioa

Industrialki banaketak eskualde mailan triangelu alderantzizkatuaren itxura du, hiru euskal hiriburuetan erpinak dituela. Bilboko eta Donostiako nukleoak industria korridore baten bidez lotuta daude barrualdetik, eta Gasteiz bietatik bereizita agertzen da.

Turismoaren Bilakaera eta Gaur Egungo Garrantzia Espainian

Gaur egun Espainia turismo potentzia handia da, munduan hirugarren lekuan kokatzen da hartutako turista kopuruari dagokionez, eta bigarrenean jasotako diru sarrerei dagokienez.

Turismo Tradizionala (1960-1975)

1960ko hamarkadaren eta 1975eko krisiaren artean, Espainiako turismoak hazkunde bortitza izan zuen, kanpoko eta barneko faktoreen ondorioz:

  • Kanpoko faktoreak: Mendebaldeko eta Ipar Europako garapen ekonomikoari esker, langileek aisiaz gozatzeko denbora eta dirua izan zuten. Gainera, garraioaren aurrerapenek joan-etorriak erraztu zituzten (hegazkina merketu zen eta automobilaren erabilera orokortu zen).
  • Barne faktoreak: Espainia Europako bezeroengandik geografikoki hurbil egotea; natura baliabide apartak, batez ere eguzki eta hondartzako turismoari lotutakoak; kultura baliabideak; kostu baxuak; azpiegitura eta zerbitzu egokiak; eta estatuaren politika turistikoa, Espainian turismo-helmuga gisa sustatzeko propaganda handia eginez.

60ko hamarkadan ezarritako turismo eredua “eguzki eta hondartzako” masa turismoa izan zen. Ezaugarri nagusiak hauek ziren: turismo eskaintza ugari eta merkea, erosteko ahalmen baxu edo ertaineko eskari masibo batentzat, udan pentsatua, eta Mediterraneo eta Kanarietako eguzki eta hondartza eremuetan kontzentratua.

Krisia (1975-1985)

1975etik 1985era bitartean, Espainiako turismoak krisialdia izan zuen. Egoera hori eragin zuten faktoreak honako hauek izan ziren: mundu osoko krisi ekonomikoa, petrolioaren prezioaren gorakadak eragindakoa; Espainiako prezioak igo ziren, baina kalitatea ez zen neurri berean igo; turismoa ez zegoen eskariari egokituta; ingurumen kalitatearen eskari gero eta handiagoa izatea eta turismo helmuga lehiakorren agerpena inguruko eremuetan (Afrika iparraldea, Balkanak, Karibe).

Turismo Eredu Berri Baterako Birmoldaketa (1985tik aurrera)

1985az geroztik, turisten eta diru sarrera turistikoen goranzko erritmoa egonkortu egin zen, krisialdi ekonomikoetan izan ezik, hala nola 1990eko hamarkadako hasierako urteetan eta 2008ko krisian.

Gorakadaren faktoreak honako hauek dira:

  • Lehiakide diren beste eremu batzuetako ezegonkortasun politikoa (Balkanak eta Afrika iparraldeko zenbait herrialde musulman).
  • Faktore demografikoak (bizi itxaropen luzea…).
  • Barne turismoaren hazkundea.
  • Kalitatean eta iraunkortasunean oinarritutako turismo eredu berri bat ezartzeko birmoldaketa prozesuari ekin izana.

Turismo eredu berriak helburu hauek ditu: kalitatezko eskaintza ematea; eskaria ez hain ugaria baina askotan aberatsagoa izatea; erosteko ahalmen handiagoa duten turistak erakartzea; eta turismoa denboran eta espazioan hobeto banatzea.

Turismoaren birmoldaketa ez da oraindik erabat gauzatu, eta horregatik, gaur egun ere eguzki eta hondartzako eredu masiboa da nagusi.

Turismoaren Ezaugarriak

  • Atzerriko eskaria: Turista gehienak Europatik datoz (Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Italia eta herrialde eskandinaviarrak). Batik bat eguzki eta hondartza eremuetara joaten direnez, urtarokotasuna oso nabarmena da, gehienak udan iristen baitira. Helmuga nagusiak Katalunia, Kanariak eta Balearrak dira.
  • Eskari nazionala: Turista gehienak Madril, Katalunia, Andaluzia eta Valentziako Erkidegokoak dira. Kataluniako, Valentziako Erkidegoko eta Andaluziako eguzki eta hondartza eremuak nahiago dituzten arren, penintsulako iparraldeko kostaldera, barnealdeko herrietara eta mendialdeetara ere joaten dira. Turismoa ez dute udan hain neurri handian egiten; neguko, Aste Santuko eta zubi eta asteburuetako turismoa egiten dute ere.

Turismo Motak

Espainian turismo mota nagusia eguzki eta hondartzakoa da oraindik, baina 1990eko hamarkadaz geroztik gero eta pisu handiagoa hartuz joan dira beste mota batzuk: mendiko turismoa, turismo ekologikoa, landa turismoa, hiri turismoa eta beste turismo mota batzuk: meatzaritza eta industria ondare aberatsa duten lekuak bisitatzea, itsas bidaiak eta erosketak egiteko turismoa.

Turismo Jardueraren Bilakaera eta Gaur Egungo Garrantzia EAEn

EAEko turismoa XIX. mendean hasi zen, klase aberatsen artean itsasoan bainatzea eta bainuetxeetara joatea modan jarri zenean. Donostia, Zarautz eta Lekeitio izan ziren helmuga nagusiak. Turismoa goiz hasi bazen ere, beste erkidego batzuetan baino gutxiago garatu zen; klima ez zen egokia eta nagusitu zen eguzki eta hondartza turismorako.

EAEren turismo aukerak ordea oso ugariak dira. Besteak beste, geografian hurbil dago Biarritzetik eta Nafarroatik; bizi kalitate eta zerbitzu publiko onak ditu; eta turismo eta turismo-baliabide ugari ditu.

Turismo Baliabideak

  • Baliabide naturalak: Eremu natural babestuak dira (bai kostan bai barnealdean).
  • Kulturako baliabideak: Gastronomia, folklorea eta bertako kirolak; eta museoak (Bilboko Guggenheim; Bilboko Arte Ederretako Museoa…).

Ezaugarriak

  • Turismoaren eskaintzak areagotu egin du turismo-ostatuen leku kopurua. Hotelak hiru hiriburuetan (batez ere Bilbon eta Donostian) biltzen dira, eta gehienak 4 izarretako kategorian. Hoteletako okupazioak gora egin du azken urteotan.
  • Eskariaren %50 baino gehiago Espainiako gainerako bisitariek osatzen dute (Madril eta Katalunia) eta ondoren atzerritarrek (frantsesak). Maila ertain edo altuko turismoan datza, egonaldia laburra izaten da.

Turismo fluxu handiena udako oporretan pilatzen da, ondoren, Aste Santuko oporretan.

Turismo Motak EAEn

  • Kostako turismoa: Batez ere udan egiten da. Kostako herrietan gehienbat barneko turismoa egiten da.
  • Ekoturismoa, landa turismoa eta kirol turismoa: Modalitate hauetan hazkunde handia egon da.
  • Turismo kulturala, kongresu, hitzaldi eta negozioena: Honek ere gora egin du. Lehiaketak eta azokak egitea (Bilboko Euskalduna Jauregia); eta ekintza kulturalak: Bilboko Opera Garaia, Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiak, eta abar.

Turismo Politika EAEn

Turismo politikak helburu eta ekintza hauek jasotzen ditu:

  • Turismo eredu bakarra eta berezia sortzea, Euskadiren berezitasunean oinarrituta.
  • Turisten kopurua eta haien batezbesteko gastua areagotzea: merkaturatzea hobetuz eta turismoaren eskaintza sendotuz kalitatearen aldeko apustua eginez.
  • Turismo hazkunde iraunkorra lortzea, baliabideen zentzuzko erabilera, ingurumenarekiko errespetua eta lurralde oreka bultzatuz.

Espainiako Errepide Sarearen Azterketa

2014ko Espainiako errepide sarea biztanleguneak elkarrekin lotzen ditu, eta funtsezko azpiegiturak dira irisgarritasuna bermatzeko eta lurraldea egituratzeko. Sarearen gaineko eskumenak banatuta daude: Estatuko sareak eta sare autonomikoak bereizten dira.

Sarearen Diseinua eta Bilakaera

  • Penintsulako errepide-sarearen diseinua erradiala da: Madril du erdigune eta ardatzak periferiako portu eta hiri nagusietarantz hedatzen ditu, biztanleria eta ekonomia jarduera kontzentratzen diren lekuetara. Eredu hori, XVIII. mendean sortu zen.
  • Gaur egun egitura horrek mailakatzeko joera ageri du, zeharkako ardatzen bidez (esaterako Ebrokoa, Mediterraneoa, Andaluziarra, Kantauriarra eta Zilarren Bidea) eta beste batzuen bidez, Dueroaren autobia kasu.

Ezaugarri Teknikoak eta Erabilera

  • Ezaugarri teknikoetan alde nabarmenak daude. Gehien hazi direnak autobideak eta autobia dira eta Estatuko sarean daude. Gainerako errepideak kalitate onekoak dira orokorrean.
  • Bidaiarien eta salgaien barne-zirkulazioa errepide bidezkoa da nagusiki, atez ateko garraioa ahalbidetzen duelako.

Lurraldeen Arteko Desorekak

  • Sarearen trinkotasuna handiagoa da ekonomikoki dinamikoenak diren erkidegoetan (Madril, Katalunia, Valentziako Erkidegoa).
  • Zirkulazioaren intentsitatea handiagoa da ahalmen handiko bideetan, batez ere hiri-, industria- eta turismo-dentsitate handien dituzten eremuetan.
  • Irisgarritasuna homogeneoa da errepidez, beste garraio-azpiegitura batzuez baino. Handiagoa da ahalmen handiko korridore erradialetan eta turismo eremu nagusietan.

Ingurumenaren Gaineko Jarduerak

Automobilek sortutako kutsadura murriztea da helburua, garraio kolektiboa, moto eraginkorrak eta ibilgailu zaharren parkea sustatuz.

Espainiako Trenbide Sarearen Azterketa

Espainiako trenbide-lineak erakusten dituen mapa honetan, 2015ekoa, Sustapen Ministerioaren datuak jasotzen dira. Mapak 7 sare-ikur ezberdintzen ditu, kolore ezberdinekin beren ibilbidea marraztuz. Horrela, trenbideen hierarkia edo garrantzia ere nabarmentzen da, abiadura handiko sarearekin hasi eta trenbide bikoitzak erakutsi ostean FEVE eta trenbide autonomikoarekin bukatzen baita.

Trenbidea XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mendearen hasieran garraiobide nagusia izan zen. Ordutik, beste garraio modu batzuen lehiak bigarren mailara eraman zuen. Gaur egun, sareen dentsitatea errepide sareena baino txikiagoa delako hobetzen ari da.

Eskumenak eta Kudeaketa

  • Trenbide-sarearen gaineko eskumenak estatuarenak dira gehienbat. Adif enpresa da azpiegituren jabea, eta haiek eraikitzeaz, mantentzeaz eta ustiatzeaz arduratzen da. Renfe trenen jabea da, eta haiek mantentzeaz eta bidaiarien eta salgaien zerbitzuak emateaz arduratzen da. Autonomia erkidegoek eskualdeko zenbait trenbide kudeatzen dituzte.

Trenbide Sarearen Egitura

  • Sare konbentzionala: Egitura erradiala du, oinarrizko sare horretatik bigarren mailako sare osagarria dugu. Batzuk itxi egin dira, errentagarriak ez zirelako.
  • Abiadura handiko trena: 200 km/h-tik gorako abiaduretarako prestatuta dago. 1992an jarri zen abian, eta Espainia Europako herrialde hornituena da, munduko bigarrena, Txinaren atzetik.
  • Trenbide estuko sarea: Kantauriko erlaitzean ezarrita dago batez ere. Gutxi erabiltzen da.

Ezaugarri Teknikoak eta Erabilera

  • Ezaugarri egokienak abiadura handiko sareak ditu. Baina desegokiak ere badira oraindik beste sareak: elektrifikatu gabekoak, noranzko bakarrekoak…
  • Bidaiarien eta salgaien zirkulazioa Europako batezbestekoa baino apalagoa da.
  • Bidaiarien zirkulazioa errentagarria da errepideak arintzen dituzten hirierako kanpoaldearen eta erdigunearen arteko aldirietako lineetan.
  • Salgaien zirkulazioan salgai astun eta bolumen handikoak garraiatzen dira, baina zirkulazioa urria da, bide guztiek zabalera bera ez dutelako eta itsaso eta errepide bidezko garraioarekin integratuta ez izateagatik.

Lurraldeen Arteko Desorekak

Ekipamenduetan eta trenbiderako irisgarritasunean desorekak daude lurraldeen artean. Egoera onena estatuko eremu dinamikoenek dute.

Ingurumenaren Gaineko Jarduerak

Trenbidea paisaian txertatzea, sarea elektrifikatzea, zarata gutxitzea eta bideen hesi-efektua murriztea dira helburuak.

Kontzeptuak

  • Industria: Lehengaiak produktu landu edo erdilandu bihurtzen dituen jarduera, energia iturriak erabiliz.
  • Deslokalizazioa: Enpresa industrial baten jarduera osoa edo parte bat jatorrizko kokalekutik kostu txikiagoak (soldatak, zergak) edo langile kualifikatuak dituen beste herrialde batzuetara edo beste industria-eskualde batzuetara lekualdatzea.
  • Goi-teknologiako industria: 3. Industria Iraultzaz bultzatutako industria-intentsitate teknologiko handia. Produktuen bereizketa handia eta eskari handia du; kualifikazio handiko eskulana du.
  • Garapen iraunkorra: Baliabide naturalak gehiegi erabiltzeak, lehengaiak eta energia iturriak, gehiegizko ustiapena eta agortzea eragiten ditu. Arazo honen aurrean garapen iraunkorra sustatzen da, baliabideen arrazoizko erabilera, orainaldiko eta etorkizuneko belaunaldiek beharrak asetzeko.
  • Tertziarizazioa: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektorekiko pisua hartuz joan deneko prozesua, sektore nagusia bihurtzeraino.
  • Garraio azpiegitura: Garraioa pertsonak eta salgaiak leku geografiko batzuetatik besteetara eramaten dituzten jarduerari. Lurrekoa, itsaso bidezkoa edo airekoa izan daiteke eta azpiegiturak eraikuntza finkoak dira (errepideak, trenbideak, aireportuak…).
  • Plataforma logistikoa: Salgaien garraioa planifikatzen eta antolatzen den esparruak dira. Garraiobide batetik besterako aldaketak, biltegiratzea, etiketatzea, zerbitzuen kontratazioa… Horretarako logistika-enpresentzako bulegoak dituzte.
  • Portu lehorra: Herrialdearen barrualdean dauden salgaien terminal multinazionalak portuetaraino lotura zuzenak dituztenean.
  • Frankizia: Sona handiko marka bat ustiatzea kanon bat ordaintzearen eta kalitatean eta zerbitzuan estandar jakin batzuk mantentzearen truke.

Entradas relacionadas: