Euskadiko Industria Paisaia: Ezaugarriak eta Kokapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,93 KB

1. PAISAIA: Zierbenako portua

Itsasertzeko Paisaia

Itsasertzeko paisaia, kostaldeko erliebea, badia bat ez oso zabala "abra", mendi hegalaren modelatze-formak desagertu dira (2. puntua).

Landaredia

Landaredia ez dator bat itsasertz atlantikoko landaredi-potentzialarekin. "Landaredi erruderala" da, ekintza antropikoak garatzen diren eremuetan landatzen den landaredia (3. puntua).

Itsasadarra

Itsasoak ibai-harana inbaditzen du, horregatik itsasadarra da (4. puntua).

Portuko Azpiegitura

Portuko azpiegitura bat da, eraikitako dikeak eta kaiak ikusten dira eta gas naturalarekin lantzen da, merkataritza eta industria-zerbitzu funtzioak ditu (5. puntua).

Portuaren Ahalmena

Portuaren ahalmena handitu zen hainbat dike, kaia edo industria eraikiz, itsasadarren ertzertan eraikitzea kokapen estrategikoa da inportatzeko eta esportatzeko orduan. Obra hauek aldatu dituzte itsasertzeko ingurumen baldintzak eta izaera (artifizializazioa) jarduera ekonomiko gehiago lortuz. Euskadik energia kontsumo tasa oso handia du, industriari lotuta batez ere, lehenago elementuak oso kutsakorrak ziren, gaur egun ez. (6. puntua)

2. PAISAIA: Arabako parke-teknologikoa

Arabako Lautada

Arabako lautada da, izenak esaten duen bezala erliebe laua da eta Zadorra ibaiak drainatutako haran bat da eta material bigunez (marga) osotuta dago (2. puntua).

Landaredia

Ikusten den landaredia ez da naturala, parkeetan eta lorategietan landatutakoa da, ingurunearen kalitatea hobetzeko. Klima subatlantikoa landaredi potentziala "erkameztia" du lurzoru lehorretan eta haritza hezeetan (3. puntua).

Ura

Ur guztia artifiziala da (4. puntua).

Jarduera Ekonomikoa

Eraikinak eta espazioak adierazten dute jarduera ekonomikorako espazioa dela. Parke teknologiko bat da beraz funtzio industriala eta IKT zerbitzuena ditu, IGB esparruan (5. puntua).

Teknologia Parkeak

Teknologia parkeak kalitatezko inguruneetan daude eta teknologikoki aurreratuta dauden sektoreetako enpresak lan egiten dute. Euskadik I+G-n inbertitu nahi du kalitate eta lehiakortasun marka bat izateko, parke hauetan eraikuntza-dentsitatea txikia da berdegune zabaleetan (6. puntua)

Industria-produkzioa

Industria produkzioa oso espezializatuta dago hainbat arlotan:

  • Metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa: siderurgia-, galdaketa- eta forjaketa-enpresak dira.
  • Makinak eta ekipamendu mekanikoak: Makina aurreratuak eta ekipamendu ona aurkitzen dugu, Euskadi sektore horretako handienetariko bat da Europan, berrikuntzari eta garapen teknologikoari esker. Hemen barruan hainbat makina-erreminta daude (automozioa, aeronautikoa…) eta 2000 makina-eredu baino gehiago, gama handiarekin.
  • Garraio-materiala eta aeronautika: sektore hau hartzen ditu automozioa, ontzia, trena eta aeronautikaren adarrak. Automozioari dagokionez automobilak eta autobusak fabrikatzen dira, hemen nahiko saltzen da nazioartekoei. Tren-industrian ere berrikuntza eta teknologian apustuak egin dira eta ondorioz aurreratua dago, horrela adibidez abiadura handiko trenak sortu dira eta ingurumena zaintzeko asmoz. Ontzigintzan goi-teknologikoa ontzietan espezializatuta dago Euskadi eta ingurumena errespetatzen dutenak. Industria aeronautikoak adibidez hegalak fabrikatzen ditu eta motor aeronautikoen diseinua, sektore estrategikoa da, balio handiko produktuak eta prestakuntza handiko lanpostuak sortzen dituelako.
  • Garrantzi txikiagoko sektoreak: elikagaiak, ehungintza, industria kimikoa…

Industria politiko sektorialaren helburuak: sektore guztietan lehiakortasuna lortzea (I+G+B, teknologia, digitalizazioa…) Enpresa liderrak sortzea merkatu globalean, hazteko ahalmen handia duten sektoreetan: zahartzean (domotika) garraioan (ibilgailuak) mundu digitalean (hodeiko informatika) bio-teknologian (inplantologia) ekoindustrian edo zientziaren industrietan

Industria-kokapena

Kokalekuak:

  • Industrialde berriak (industriak ezartzea errazteko behar diren eraikinak, azpiegiturak eta zerbitzuak dituzte)
  • Teknologia-parkeak (goi-teknologiako eta enpresa berritzaileak hartzeko)

Industria eremuak: banaketa desorekatua da, Bilboko eta Donostiako guneak barnealdeko industria-sektorean daude eta dentsitate txikiagoko kostaldeko ardatz batzuen bidez lotuta daude. Bizkaian eta Araban nagusitasuna Bilbon eta Gasteizen dago, Gipuzkoan orekatutagoa dago.

Industria politika: eremu berrietan ezarri nahi du industria, industrialdeak eta elkartegiak programaren bidez.

MAPAREN IRUZKINA

Mapa hau EAE-ren industria-enpleguaren dentsitateari dagokio.

  • Mapa tematiko eta gainazalekoa da, hau da, mapan kolorearen arabera, 16 urtetik gorakoen industria-enpleguaren dentsitatea % adierazten da.
  • Koropleta mapa da datuak kuantitatiboak baitira. Eremu berdeak industria-enplegu baxuagoa dute eta larrosa handiagoa, kolorearen intentsitatea muturrak adierazten dituzte.
  • Legendan portzentaiak ikusi ahal dira.
  • EAE-n industriak eginkizun handia du BPG-n %24 inguru. Bestalde industriak ere garrantzia du lurraldeak antolatzerakoan (komunikabideak planifikatu, populazioa erakarri…)
  • Banaketa desorekatua ikusten da industriei dagokienez, pasatu ditugun garaien ondorioa da hau, bi eremu desberdinekin: isurialde atlantikoa (lehenago industrializatua) eta isurialde mediterraneoa (industrializazio berriagoa)
  • Lurralde bakoitzaren garapena aztertu dezakegu, banaketa hau industrializazioaren hasieratik egin da eta XIX-XX mendeetan egonkortu da nahiz eta bi krisi egon (1975 eta 2008)
  • Industrializazio prozesua XIX. mendearen amaieran hasi zen Bizkaian, itsasadarraren ezkerraldean kontzentratu zen eta siderometalurgian espezializatu zen. Gero Gipuzkoan garatu zen eta industria-banaketa sakabanatuagoa zen, ibai nagusien ertzetan kokatuta. Araba lehen prozesu honetatik kanpo geratu zen.
  • Industria garapenaren garaian (1960-75) Bizkaian Durangaldea garatu zen, Gipuzkoan Deba, Urola eta Oria bailaretan zehar zabaldu zen eta Araban udalak eta diputazioak lagundu zuten industria garatzen. 1975eko petrolio krisia gogor jo zuen Euskadin, Eusko Jaurlaritzak teknologiara bideratu zuen bere politika eta horretarako adibidez parke-teknologikoak sortu ziren.
  • Garai horretako industria ereduak gaur egun berdinak dira baina aldaketa batzuk egin dira (Gipuzkoa eta Araba nagusitasuna irabazi dute)

Nekazaritza eta Abeltzaintza

Nekazaritza intentsiboa: Nekazaritza ustiapenaren forma hau lur-azalera txikian kokatzen da eta etekin handiak ematen ditu lan arloan edo teknika aurreratuen erabileran inbertsio handiak egin direlako. Espainian esportaziora bideratuta dago eta Levanten egiten da.

Nekazaritza estentsiboa: Nekazaritza ustiapenare forma honetan lur-hedadura handiak behar dira eta etekin txikiagoak ematen ditu intentsiboarekin konparatuz, inbertsio gutxi dituelako eta teknika tradizionalak erabiltzen direlako. Normalean monolaborantza izaten da. Espainian barrualdeko lehorreko lurrak dira nagusi.

Abeltzaintza intentsiboa: Printzipio nagusia etekin handienak ahalik eta denbora txikienean lortzea da, inguru fisikotik bereizita dago, ukuiluratuta dagoelako eta pentsuekin elikatzen delako zati handi batean. Hiriko kontsumo-gunetatik hurbil eta Iberiar penintsularen ipar-ekialdean eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean kokatzen da. Atzerriko arraza hautatuei lotuta dago, teknika modernoak erabiltzen ditu.

Abeltzaintza estentsiboa: Helburua da baldintza eta ziklo naturaleei egokitutako lurraldea, modu eginkorrean erabiliz burutzea. Inguru fisikoaren araberakoa da eta Espainia hezeko larre eta bazkaleku naturaletan edo penilautadako larretan edo Espainia lehorreko uztondoetan elikatzen da. Arraza autoktonoei eta lan-teknika tradizionalei lotuta egoten da.

Nekazaritza-ustiapena: Enpresaburu batek antolatzen duen nekazaritza plangintza bat, merkataritza helburuak dituena.

Erabilitako Nekazaritza Azalera (ENA): Nekazaritza metodoak egiteko erabiltzen den eremua metro karratuetan neurtuta, hau da, azalera bat.

NBP (Nekazaritza Politika Bateratua): 1962 urtetik aurrera EB-ean nekazaritza gaiak zuzentzen duen politika, Espainia Europako Erkidegoan sartu denetik aplikatu da (1986). Horren ondorioz, Espainia Europako merkatu bakarreran sartu zen (erosteko ahalemen handia duten kontsumitzaileengana helduz). Sorreratik helburu ugari izan ditu eta gaur egun eredu prosproduktibistan oinarrituta jasangarritasuna sustatu nahi da.

Akuikultura: Uretako landare eta animalia espeziak inguru kontrolatuan haztea da, direla itsasoko espezieak, direla ur gezatakoak. Espainian natura baldintza egokiak direla eta EB-ko ekoizpena handiena da. Itsas akuikulturan muskuilua (Galizia) eta urraburuak eta atungorria (Mediterraneo eta Kanarietako kostaldean). Akuikultura kontinentalean ortzadar amuarraina da nagusi. Arazo nagusia ekoizpen kostua, pentsua, ingurumen babesarekin eta animalien seguratasun neurriekin lotuta.

Enpresak eta Industria

Enpresa: Giza baliabidez eta elementu tekniko zein materialez osatutako unitate ekonomiko-soziala da, etekin ekonomikoa lortzea helburu duena, ondasunen eta zerbitzuen merkatuan parte hartuz. Enpresak modu desberdinetan sailka daitezke, garatzen duten jarduera ekonomikoaren arabera (lehen, bigarren edo hirugarren sektoreko enpresak), bere eraldaketa juridikoaren arabera (indibidualak, sozietate-izaerakoak) edo titulartasunaren araberakoa (publikoak, pribatuak eta autokudeaketakoak).

Holding: bat sozietate nagusi edo matrize baten inguruan eratutako enpresa-talde bat da, zeina, osatzen duten gainerako sozietateen akzio guztiak edo ia guztiak kontrolatzen dituena. Hau da, holding batean enpresa nagusi bat eta haren mendeko beste batzuk daude. Adibidez: Inditex.

Deskokatze industriala: Gehien bat sektore helduak ekoizpen kostuak txikiagoak dituzten eremuetara joaten dira. (eskulan merkeagoa, istilu gutxiagorekin, legedi malguak). Garraioak eta telekomunikazioak hobetzeak mesede egiten dio.

Goi-teknologiako industria: Mikroelektronikak (mikroprozesadore edo txipen ekoizpen masiboa) gidatutako iraultza teknologiari esker, telematika edo IKT (informazioa eta telekomunikazioak, automatizazioa, robotika, bioteknologia) bezalako sektore-industria berriak bultzatzen dira. Parke teknologikoetan pilatu egiten dira eta benetako ahalegina eskatzen du I+G+B arloetan. Industria sektore tradizionaletan ere aplika daitezke.

Industria: Lehengaiak produktu landu edo erdi-landuetan eraldatzen duen jarduera da, energia iturriak eta lehengaiak baliatuz, lanabesak zein makinak erabiliz, gizakien beharrak asetzeko.

Entradas relacionadas: