Euskadiko Erakunde Politikoen Bilakaera: Erdi Arotik XIX. Mendera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Erdi Aroko Erakundeak

Erdi Aroan agertu ziren eta haien ezaugarriak hauek ziren:

  • Nafarroan: Gorteetan biltzen ziren. Eliza, noblezia eta hiriak zeuden, geroago merkatariak ere bai.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan: Bandoen (Mendoza/Guevara) arteko gerrak amaitzean, ermandadeek (jauntxoei aurre egiteko) instituzio organo bat sorrarazi zuten, lehen gerren bidez egiten zena orain botoen bidez egiteko.

Foru Legeko Instituzioak

Foru legeko instituzioek hainbat maila zituzten:

  • Herri, hiri eta nekazari lurretako erakundeak: Udal, biltzar eta kontzejuen bidez. Hasieran kontzejuak irekiak ziren, baina denborarekin itxiak bilakatu ziren.
  • Eskualdeko batzarrak: Eskualde batera mugatuta zeuden erakundeak ziren:
    • Araban: koadriletako batzarrak, Guardia.
    • Bizkaian eta Nafarroan: Merindadetako Batzarrak.
    • Gipuzkoan: Haranetako Batzarrak.
  • Batzar Nagusiak: Batzar Nagusietara bilduriko ordezkariek agindu baten arabera aritzen ziren, baina administrazio mailako arazoak sortu ziren heinean, sistema hau alde batera utzi, eta erabakia ordezkarien esku uzteko jokabidea nagusitu zen. Batzar Nagusi hauetatik ordezkarien organo batzuk sortu ziren hartutako erabakiak burura eramateko, Batzar Nagusiak bilduta ez zeuden garaietan: Diputazioa (botere betearazlea). XVI. mendean ermandadeak handikien gainean jarri ziren, eta, hori dela eta, nobleziaren unibertsaltasuna eskuratu zen. XVII. eta XVIII. mendeetan berriro maiorazkoak nagusitu ziren.

Beste Erakunde Batzuk

  • Korporazioen batzarrak: Bertan korporazio bateko ordezkariak eta ekonomi jarduera jakin bati loturiko pertsonak biltzen ziren: Bilbo eta Donostiako kontsulatuetako Merkatarien Batzarrak, itsas gizonen kofradia batzarrak...
  • Batzar mistoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeen arteko gatazkak saihesteko eta foru legea babesteko asmoz.

Euskadiko Erakundeak Espainiako Monarkiaren Barnean

Gaztelako hiriak 1520an matxinatu ziren Karlos I.aren eta bere politika zentralistaren aurka. Hirien aldekoek eta Gaztelako komunitatearen babesleek (komuneroak) osatutako armadak Villalarko gudua galdu zuen, eta, ordutik aurrera, biziki sendotu zen erregearen agintaritza Gaztelan. Hala ere, izaera juridiko eta politiko desberdineko lurralde eta erresumek osatzen zuten monarkia hura. Koroaren hizkuntza (gaztelania) instituzio hizkuntza bilakatu zen monarkiaren menpeko lurraldeetan, eta, aldi berean, hura ezagutzen ez zutenak instituzio haietatik baztertzeko tresna ere bilakatu zen.

Gipuzkoako ordenantzetan, esaterako, 1529an Batzar Nagusietako prokuradoreak gaztelania jakin behar zutela zehaztu zen; Bizkaian, ordea, XVII. mendean.

Foruen Aurkako Matxinadak

Aldi berean, Foruak eta Kontraforuak zirela eta, matxinada ugari gertatu ziren, baina nagusienak hauek izan ziren:

  • 1631: Gatzaren monopolioaren aurkako matxinada.
  • 1718: Aduanen matxinada, kostaldera eraman nahi zituztelako.
  • 1766: Elikagaien garestitasunaren eta prezioen espekulazioen aurkako matxinada.
  • 1804: Zamakolada: Abandon merkataritza kai berri bat sortzeko asmoak gatazka piztu zuen, zurrumurruen arabera, Zamakolak honen truke gobernu zentralari kontribuzio armatu bat egiteko konpromisoa hartu zuelako.

Entradas relacionadas: