Europaren Hedapena eta Errege-Erregina Katolikoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

Europaren Hedapena

Aurkikuntzen arrazoien artean bost mota bereiz daitezke:

  • Ekonomia-arrazoiak

    Portugalek eta Gaztelak urrea eta zilarra behar zituzten monarkiak finantzatzeko eta espezieen merkataritza onuragarrian parte hartzeko.
  • Politika-arrazoiak

    Monarkia autoritarioek beren prestigioa indartu nahi zuten, beste lurralde batzuk konkistatuz.
  • Zientzia- eta teknika-arrazoiak

    Aurrerapen zientifiko eta tekniko batzuei esker (portulanoak, iparrorratzak, astrolabioak eta nabigazio-gutunak) esplorazio ugari egin ahal izan ziren itsasoz.
  • Erlijio-arrazoiak

    Kristautasuna zabaldu nahi zuten.
  • Gizarte-arrazoiak

    Lurralde berriak aurkituz, gizarteak gora egin zezakeen eta nahiko azkar aberastea lortu.

Definizioak

Biltzar estamentala:
Errege-erreginen buruzagitzapean, nobleziako, elizako eta Hirugarren Estatuko ordezkariak biltzen zituen jendea.
Burokrazia:
Administrazio publikoa osatzen duten funtzionarioen multzoa.
Kapitalismoa:
Teoria eta praktika ekonomikoa, produkzio-bideen jabetza pribatua, ekimenaren sostengu gisa norbanakoaren interesa eta ekonomia arautzen duen mekanismo nagusitzat merkatua duena.
Estamentu:
Eskubide eta betebehar ugari dituzten pertsonek osatutako giza talde itxia.
Gorte:
Errege-erreginen buruzagitzapean, nobleziako, elizako eta Hirugarren Estatuko ordezkariak biltzen zituen biltzar estamentala.
Portulano:
Kostaldearen trazadura adierazten duen mapa.
Morisko:
Kristau bihurtu ziren musulmanak.
Gremio:
Erdi Aroan sortutako antolaketa, ofizio bereko langileak biltzen dituena.
Batzar Nagusi:
Bizkaiko eta Gipuzkoako biltzar estamentala.
Erregeorde:
Errege-erreginen ordezkariak monarkiaren erresumetakoak.
Iparrorratza:
Iparra seinalatzen edo adierazten duen orratz imandua.
Etxeko lan:
Nekazariek merkatari baten gidaritzapean beren etxeetan egiten zuten lana sistema honen bidez. Merkatariek ematen zizkieten behar zituzten lehengaiak eta tresnak; batez ere, ehunak iruten eta ehuntzen zituzten.
Mertzenarioa:
Bestelako interesik gabe, diru-truke borrokatzen den soldadu profesionala.
Astrolabioa:
Itsasontzi batek une zehatz batean dituen koordenatuak jakiteko erreferentziatzat eguzkia, Iparrizarra eta beste astro batzuk hartzen dituen tresna.

Errege-Erregina Katolikoen Monarkia

Dinastiaren Batasuna

Erreinu hispaniar nagusiak (Portugal izan ezik) dinastia berean bildu ziren: Gaztela eta Aragoi. Erresuma bakoitzak bere legeei eta erakundeei eutsi zienez, lurraldea ez zen batu.

Lurralde Hedapena

Errege-erregina Katolikoek beren boterea sendotu zuten, beren mendeko lurrak hedatuz:

  • Granada: 1492ko urtarrilaren 2an.
  • Kanariar Uharteak: Kanaria Handia (1484), La Palma (1493) eta Tenerife (1496).
  • Rosselló: 1493an.
  • Nafarroa: Penintsulari zegokion Nafarroako zatia 1516an txertatu zen Gaztelako koroan.

Errege-erreginen boterea sendotzea

Hauek beren boterea hainbat esparrutara hedatu zuten: gizartera, erlijiora, administraziora eta ekonomiara.

  • Beste botere batzuk mendean hartzea

    Noblezia menderatu zuten, nahiz eta nobleek errege-erreginen laguntzarekin beren botere ekonomikoa areagotzea lortu. Hirugarren Estatua ahuldu egin zen, Gorteak ez baitziren horren maiz biltzen.
  • Administrazio-politika

    Auzitegiak edo kantzelaritzak, errege-kontseiluak, Hermandade Santua, erregeordeak, errege-ogasuna eta armada.
  • Erlijio-politika

    Batasun politikoa lortu nahi izan zuten; horretarako, Gaztelan Inkizizioa ezartzeaz gain, juduak kanporatu zituzten. Errege-erregina Katolikoek ordena militarrak kontrolatzen zituzten.
  • Ekonomia-politika

    Herbehereetara artilea esportatzen zuten merkataritza sustatu zen, azoka handiak babestu zituzten. Mundu Berria aurkitu ondoren, merkataritza-harremanak kontrolatu zituzten.

Kanpo-politika

Honen bidez, mugak hiru norabidetan hedatzen ahalegindu ziren: Afrika, Italia eta Amerika.

Entradas relacionadas: