Europar Batasunaren Historia eta Erakunde Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,83 KB
Historia eta Bilakaera
- 1944: Benelux (Belgika, Herbehereak eta Luxemburgo) arteko aduana batasuna.
- 1948: Ekonomia Lankidetzako Europako Erakundea (Europa berreraikitzeko).
- 1950: Schumanen Adierazpena.
- 1951: Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE).
- 1957: Erromako Ituna. Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Euratom sortu ziren.
Helburuak:
- Muga zergak kentzea.
- Merkataritza politika bateratua antolatzea.
- Pertsonen, kapitalaren eta zerbitzuen joan-etorri librea.
- Nekazaritza eta garraio politika bateratua.
- Gizarte Funtsa eta Europako Inbertsio Bankua sortzea.
- 1968: Aduana Batasuna.
- 1973: EEEren lehen gehikuntza (Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka).
- 1981: Bigarren gehikuntza (Grezia).
- 1986: Hirugarren gehikuntza (Espainia eta Portugal).
- 1987: Luxemburgon Agiri Bakuna sinatu zen, Europako Parlamentuari botere gehiago emanez.
- 1990: Alemaniaren batzea.
- 1992: Batasunaren Ituna (Maastricht).
- Europako Erkidegoa Europar Batasuna deitzera igaro zen.
- Ekonomia eta Diru Batasuna abiarazi zen, euroa ezartzeko.
- 1995: Laugarren gehikuntza (Austria, Finlandia eta Suedia).
- 1997: Amsterdamgo Ituna.
- 2001: Nizako Ituna.
- 2002: Euro txanponak eta billeteak zirkulazioan jarri ziren.
- 2004: Gehikuntza handia (Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia, Malta eta Zipre).
- 2007: Bulgaria eta Errumania.
- 2013: Kroazia.
Europar Batasuneko Erakundeak
Europako Kontseilua
Gobernuak edo estatuburuek osatzen dute, baita horietako lehendakariek eta Batzordearen lehendakariak ere. Gainerako erakundeen gainetik agintzen du, funtsezko erabakiak hartuz. Sei hilabetean behin elkartzen dira. Erabakiak adostasunez hartzen dira.
Europako Parlamentua
705 kidek osatzen dute. Bost urtez behin hautatzen dira. Estrasburgon du egoitza. Diputatuak ideologiaren arabera batzen dira. Funtzio legegilea du. EBko aurrekontua onartzen du eta nazioarteko garrantzizko hitzarmenak berresten ditu.
Europar Batasuneko Kontseilua
Erakunderik garrantzitsuena da. Bruselan du egoitza. Gai jakin batean eskumena duten ministroak elkartzen dira. Sei hilabeteko txandatan egiten da lehendakaritza.
Betekizunak:
- Botere legegilea bideratzen du.
- Nazioarteko hitzarmenak egiten ditu.
- Koordinazioa bermatzen du.
Erakunde batzuen arteko gorabeherak konpontzen dituzte. Gehiengo kualifikatua lortzen da, baldin eta:
- Estatu gehienek beren onespena ematen badute.
- Proposamenak 345 botoetatik gutxienez 255 boto baditu.
Europako Batzordea
Batasunaren interesen alde egiten du. 28 ordezkari ditu, eta estatuko gobernuek hautatzen dituzte.
Funtzioak:
- Europako Parlamentuari eta EBko Kontseiluari lege berriak proposatzea.
- Estatu kideek EBko zuzenbidea behar bezala aplikatzen dutela bermatzea.
- Batasunaren politikak kudeatzea.
Justizia Auzitegia
Estatu kide bakoitzeko epaile batek osatzen du, eta 8 abokatu orokorren laguntza du. Epaileek eta abokatuek sei urteko agintaldia dute. Betekizun nagusia Erkidegoko Zuzenbidearen interpretazio uniformea bermatzea da.
Europako Arartekoa
Europako Arartekoaren bulegoak jasotako salaketak ikertzen ditu. Guztiz independentea da.
Kontuen Auzitegia
EBren funtsak dituen edonon edo edozein erakunderen jarduera kontrolatzen du. Luxemburgon du egoitza.
Funtzioak:
- Urteko kudeaketaren onespena aurkeztea.
- Europako finantza legeei eta EBri iruzurraren kontra borroka egiteko moduari buruz duen iritzia ematea.
Europako Inbertsio Bankua
EBko 28 herrialdeena da. Dirua uzten du mailegu bidez. Maileguak helburu hauetarako dira:
- Azpiegiturak eraikitzea.
- Energiaz hornitzea.
- Ingurumen-baldintzak hobetzea.
Europako Banku Zentrala
Euroa kudeatzen du. Diru politikaren ildo nagusiak finkatzen ditu. Banku zentralekin batera jarduten du lanean.
Eskualdeetako Lantaldea
Kontsulta-organo bat da. Batzordeak, Kontseiluak eta Parlamentuak Eskualdeetako Lantaldea kontsultatu behar dute. 344 kide ditu.
Ekonomia eta Gizarte Lantaldea
Organo aholku-emailea da, enpresaburuen, langileen eta intereseko beste talde batzuen ordezkariek osatua. Erakunde handietarako iritziak ematea du bere funtzio nagusia.