Europar Batasunaren Esparru Juridikoa eta Merkataritza Politika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,16 KB

1. Aipatu Europar Batasunaren Esparru Juridikoa

- Lehentasuna du

- Zuzenean aplika daiteke: EBko zuzenbidea berehala sartzen da estatu kideen legezko ordenamenduen barnean.

- Eragin zuzena du: Partikularrentzat eskubideak sortzen ditu, eta horrek herritarrei eskaera egiteko aukera ematen die EBko zuzenbidea aplikatzeko, erakundeen aurrean ohiko auzitegien barruan.

- Alegatzeko aukera ematen du

- Estatuek erantzukizuna dute arauak ez betetzeagatik

2. Ekonomi Integrazioaren Barruan 6 Maila Daude Aipatu Danak eta 3 Azaldu

- Merkataritzarako lehentasunezko eremua: Herrialdeek muga-zergak eta merkataritza-hesiak ezabatzen dituzte salgaien zirkulazioan.

- Merkataritza askeko eremua

- Aduana batasuna

- Merkatu bakarra

- Ekonomia eta moneta-batasuna: Herrialde bat bat egitea eta merkatu bakarra sortzea, bertako eta atzerriko jende, salgaiak, eta kapitala askatasun osoz mugitzeko. Hori ekonomia eta merkataritza politika bakarra eratzen da.

- Ekonomia integrazio osoa: Bateratu egiten da politika ekonomikoa, monetarioa, fiskala, soziala, eta zerbitzuei buruzkoa, nazioz gaindiko agintaritza bat sortuz. Estatu kideek parte hartzen dute, eta eragina dute politikan eta defentsan ere.


3. Zer da Nazioarteko Merkataritza?

Bi edo gehiagoko bistaleen artean ekonomi ondasunak trukatzea eta herrialdeetako salgaiak beste batera eramatea.

4. Politika Protekzionista Eskatzeko Dauden Arrazoiak Azaldu

Baldintza-berdintasuna: Herrialde bateko enpresek ezin badute beste herrialde batean jardun eta bigarren herrialdekoek bai, lehenengo herrialdekoek lehiakortasuna galduko dute.

Dumpinga: Produktuak merkeago saltzen dira atzerrian, eta merkatuak ezegonkortzen dituzte.

Dumping soziala: Neurri protekzionistak behar dira herrialde garatuak soldata baxuko herrialdeen lehiatik babesteko.

Dumping ekologikoa: Ingurunea kaltetzen duten kostu txikiko ekoizpen-prozesuak ez dira onartzen.

1. Zer da Ziurtagiria? TEMA 4

Albaitaritza-hesiak eta hesi fitosanitarioak ere atal honen barruan sartuko ditugu. Animalia- edo landare-jatorriko produktuen kalitatea ona dela egiaztatzen duten ziurtagiriak dira.

  • VETER ZIURTAGIRIA: Veterinarioen kontrol bat pasatu beharko du, animal produktu batzuk ezin dira esportatu kontrol bat pasatu ez gero.

  • Elikadura Produktu Ziurtagiria: Elikagaiei kontrol bat egin beharko dute esportatzeko.

  • SOIVREren Kalitate-Kontrola: Kampo merkataritza produktuen kalitatea inspezionatzen eta kontrolatzen du aduanan bertan egiten da kontrola.


2. Ingurumen-Hesiak

  • Substantzia kutsatzailerik ez izatea. Debekatuta dago konposatu jakin batzuk erabiltzea, eta produktuak egiteko erabilitako materialak kontrolatu egiten dira.

  • Hondakinen kudeaketa. Produktuek hondakinik ez sortzea eskatzen da, edo hondakin horien osagaiak birziklatzea eta ekoizpen-zikloan berriro ere sartzea, ekologiaren eta ekonomiaren ikuspegitik hori egiteko irtenbide jasangarriak badaude.

  • Ontzi birziklagarriak eta berrerabilgarriak. Produktuak guztiz babestuta daudela ziurtatu behar da, material birziklagarriak edo berrerabilgarriak erabili behar dira, eta ontziek ez dute substantzia kaltegarririk edo toxikorik izan behar.

3. Zerga Hesiak

Herrialde batera kanpotik iristen diren salgaietan ezarritako zerga merkataritza-hesiak dira.

  • Muga-zerga: Muga-zergak: Inportazioen gaineko zerga da. Produktuaren salneurriari gehitzen zaio aduanan, barne-merkatuan hain erakargarria izan ez dadin. Produktu bakoitzari legedi bat edo bestea aplikatuko zaio, salgaiaren aduana-kodearen eta jatorrizko herrialdearen arabera. Muga-zergen ondorioak:

    • Herrialdeko ekoizleek garestiago sal ditzakete produktuak.

    • Produktuari prezio igotzen bada, jendea ez du produktu erosiko eta merkatu bolumena jeitsi egingo da.

    • Estatua diru gehiago eukingo du, muga-zergei esker.

  • Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ): Inportatutako ondasun guztiak BEZa ordaindu behar dute, erabilera edo inportatzailea (enpresaburua edo partikularra) gabe.


Tema. 5

5. JATORRI-MOTAK
Salgaien jatorria zehaztea beharrezkoa da. Izan ere, produktuei lehentasunezko neurriak, neurri murriztaileak, edo merkataritza-politikako beste neurri batzuk (hots, muga-zergak) ezartzen zaizkie jatorriaren arabera. Produktuen jatorria bi motatakoa izan daiteke:
LEHENTASUNEZKO JATORRIA
Europar Batasunarekin, muga zergen alorrean, lehentasunezko akordioak sinatu dituzten herrialdeetatik datozen salgaiei lehentasunezko jatorria ematen zaie. Beraz, herrialde horietatik datozen salgaiei muga-zerga murriztuak edo nulak ezartzen zaizkie. Lehentasunezko baldintza horiek baliatzeko, behar-beharrezkoa da produktuen jatorria herrialde horietan egotea.

Lehentasunezko akordioak bi motatakoak izan daitezke:

- Merkataritza-politika autonomoa: merkataritza-arloan, EBk alde bakarretik hartutako neurriak dira, adibidez, lehentasun orokorren sistema. EBk garapen bidean dauden 89 herrialderekin ezarri ditu neurri horiek, eta, horren ondorioz, muga-zerga txikiagoak kobratzen dizkie herrialde horietatik datozen inportazioei, ordainetan ezer jaso gabe. Nazioarteko merkataritza sustatuz, herrialde horien diru-sarrerak handitu eta han dagoen pobrezia murriztu nahi da.

- Lehentasunezko merkataritza-politika konbentzionala: EBk beste herrialde batzuekin egindako aldebiko akordioak dira.

LEHENTASUNEZKOA EZ DEN JATORRIA

Lehentasunezkoa ez den jatorria duten salgaiei ez zaie muga-zerga murrizturik edo nulurik ezartzen. Hots, lehentasunezkoak ez diren merkataritza-politikak ezarriko zaizkie.

1. Dumpingaren aurkako neurriak.

2. Diru-laguntzen aurkako neurriak.

3. Babes-neurriak.

4. Murrizketa kuantitatiboak.



Jatorri-Ziurtagiriak Inportatzaileak eskatzen ez badu, esportatzaileak ez du salgaien jatorri-ziurtagiria aurkeztu beharko. Inportatzaileak jatorri-ziurtagiria eskatzen badio, esportatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du; ziurtagiria beharrezkoa izan daiteke inportazioa gauzatzeko edo salgaiek lehentasunezko jatorria dutela frogatzeko, eta, beraz, aduanan muga-zerga gutxiago ordaintzeko.

Jatorri-ziurtagiriak herrialdeetako merkataritza-ganberek eman dituzte. Esportatzaileek dokumentu bat sinatu behar izaten dute merkataritza-ganbera erantzukizun orotatik salbuesteko (batzuetan), ziurtagirian jarritakoa benetakoa ez izateak dakartzan erantzukizunak erakundeari ez eragiteko.

Jatorri-ziurtagiria salgaia inportatzen duen herrialdean aurkeztu behar da inportatutako salgaiak saltzen diren une berean, baina egoera jakin batzuetan geroago egiteko aukera eman ohi da. Jatorri-ziurtagiria lapurtuz edo galduz gero, ziurtagiria eman duen erakundeak haren kopia egin dela adieraziko du espresuki.

Inportazio-aduanan ez da jatorri-ziurtagirik aurkeztu behar, baldin eta bidalketa txikiak eta partikular batentzat badira, hau da, merkataritza-eragiketa bat ez badira, ez eta salgaiak bidaiarien ekipajean badaude ere.

Ziurtagiriek hamar hilabeteko balio-denbora dute, ematen diren unetik kontatzen hasita, hau da, salgaiak bidaltzen diren unetik. Eskaera eta ziurtagiri bakoitzak serie-zenbaki bat izan behar du identifikatzeko. Ziurtagiriak esportatzen duen estatuko hizkuntza ofizialean idatzita egongo dira, bai eta beste hizkuntza batean ere, merkataritza-ikuspegitik hala behar izanez gero. Eskatzaileak eskaera eta ziurtagiria beteko ditu, bai eta kopiak ere, idazmakina erabiliz ahal bada.

Ziurtagirian eta eskaeran ezingo da ezer erantsi edo moztu. Aldaketak egin behar izanez gero, okerrak diren datuak ezabatu eta behar diren puntuak gehituko dira, ziurtagiri berri bat eskatuz. Ziurtagirian azaltzen diren datu guztiek merkataritzako fakturan eta salgaien zerrendan azaltzen diren berberak izan behar dute.


• Ziurtagirietan informazio hau adierazi behar da:

• Nork eman duen.

• Hartzailea eta haren helbide osoa, edo «honen agindura» esapidea, eta, jarraian, herrialde hartzailearen izena. Salgaia berriro esportatu behar bada, «berresportatzekoa» esapidea gehituko dugu.

• Jatorrizko herrialdea: Erkidegoko salgaiak: «Europar Batasuna» esapidea eta estatu kidearen izena.

• Erkidegoz kanpoko salgaiak: herrialdearen izena.

• Jatorri bat baino gehiago duten salgaiak.

• Herrialde hartzaileko erakundeek baimena ematen dutenean soilik egingo da.

• Erabilitako garraiobidea. Hegazkina, itsasontzia, kamioia… «Garraiobide mistoa» esapidea erabiltzea komeni da; izan ere, oso gutxitan erabiltzen da garraiobide bakarra salgaiak garraiatzeko.

• Salgaien deskripzio zehatza. Izen komertziala eta espezifikotasun teknikoak.

• Produktu-kantitatea. Zenbait neurri-unitatetan adieraz daiteke, baina pisu garbia edo pisu gordina adierazten den zehaztu behar da.

• Ziurtagiria benetakoa dela egiaztatzen duen bisa. Hori egiteaz arduratzen dira merkataritza- eta industria-ganberak, kontsulatuak, aduana-agintaritzak, etab.

• Kasu hauetan ziurtagiriak nulutzat joko dira:

• Salgaien jatorria ziurtagirietan adierazitakoarekin bat ez badator.

• Markak bat ez badatoz.

• Salgai-mota ziurtagirian adierazitakoaren desberdina bada.

Entradas relacionadas: