Europako Integrazioa eta Espainiaren Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Erromako Hitzarmenetik Europar Batasunera

Erromako Hitzarmena: 1957an Europar Batasuna sortu aurretik, herrialde ezberdinen arteko helburu ekonomikoak asetzeko akordioa. Lehen Mundu Gerra osteko isolamendua saihesteko, Bigarren Mundu Gerraren amaieran sinatutako ituna izan zen, Europako zenbait herrialdeen artean ikatz eta altzairu esportazioen gaineko zergak kentzeko.

Europar Batasuna: 1957ko Erromako Ituna geroztik Europako zenbait estatu subiranoz eta independentez osatutako batasun ekonomiko, sozial eta politikoa. Estatu horiek erakunde komun batzuen esku uzten dute beren subiranotasunaren zati bat.

Espainiaren Egitura Politiko-Administratiboa

Autonomia-erkidegoa: probintzia mugakideek, uharteek edo eskualde erakunde historikoa duten probintziek osatutako lurralde-erakundea da. Lurraldearen eskumenekoak diren kontuekiko autogobernu-ahalmena eta legedia autonomoa ditu.

Probintzia: udalerri-multzo batek osatutako lurralde-erakundea da. Horren funtzioa probintziaren interesak sustatzea da, probintziako biztanleei zerbitzuak eskaintzea, udalerrien zerbitzuekin koordinatzea eta horiekin lankidetzan jardutea.

Udalerria oinarrizko lurralde-erakundea da, herri batek edo gehiagok osatzen dute, eta lurraldea argi eta garbi mugatuta dago; udal-barruti deritzo lurralde horri. Udalerriaren funtzioa herritarrei zerbitzuak eskaintzea da. Herriko gobernua eta administrazioa udalari dagozkio eta herritarrek sufragio unibertsalaren bidez hautatutako zinegotziek eta horiek hautatutako alkateak osatua dago. Udalerriak tasa propioak, isunak, zerga sistema, zerbitzu publikoak... ezartzeko eskumena dute.

Espainia Europar Batasunean sartzearen ondorioak

Zergatik hain berandu sartu? Frankismoa eta atzerapen sozioekonomikoa zirela eta.

Ondorio Politikoak

Espainiak bere sistema demokratikoa eta zuzenbidezko estatua indartu zuen. Demokrazia sendotu zen kontinentearen hegoaldean eta Latinoamerikarekiko eta Mediterraneoko herrialdeekiko harremanak hobetu ziren.

Ondorio Ekonomikoak

Espainiak atzerapen ekonomikoa gainditu behar izan zuen, lehiakortasuna eta langabezia-tasa hobetuz.

Ondorio Positiboak (+)

  • Frankismoaren isolamendu politiko eta ekonomikoa amaitu zen eta atzerriko beste herrialdeetatik merkatu eta inbertsio aukerak areagotu ziren.
  • Nekazaritza produkzioa hazi zen.
  • Europatik diru laguntza handiak jaso ziren, egitura hobetzeko aukerak sortuz.

Ondorio Negatiboak (-)

  • EBko politikara moldatu beharra.
  • Sektore batzuen modernizazioa zein lehiakortasuna areagotu ziren.
  • Ustiakuntza forma tradizional batzuk desagertu ziren, eta horrekin landa eremuko biztanleriaren langabezia tasen hazkundea eta nekazaritza exodoa eman zen.
  • Fabrikak egokitzeko zailtasunak egon ziren eta honek itxialdi ugari eta industria tradizional asko desagertzea ekarri zuen.
  • Herrialdearen barneko eskualdeen barneko desorekak handitu ziren.

Ondorio Sozialak

Ongizate-estatua sortu zen, gizarte prestazioak nabarmen haziz eta osasungintza zein hezkuntza unibertsalizatuz. Espainiaren integrazioak truke kulturalei eta zientifikoei lagundu zien.

Espainiako Probintziak eta Autonomia Erkidegoak

Coruña, Lugo, Pontevedra, Ourense, Asturias, Kantabria, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Teruel, Lleida, Girona, Bartzelona, Tarragona, Leon, Palentzia, Burgos, Zamora, Valladolid, Soria, Salamanca, Avila, Segovia, Caceres, Badajoz, Madril, Guadalajara, Toledo, Cuenca, Ciudad Real, Albacete, Castello, Valentzia, Alacant, Murtzia, Kordoba, Jaen, Huelva, Sevilla, Granada, Almeria, Cadiz, Malaga (Ceuta-Melilla), Balear Uharteak, Santa Cruz Tenerifekoa, Las Palmas.

Euskal Autonomia Erkidegoa, Valentziar Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa, Madrilgo Erkidegoa, Murtziako Erkidegoa.

Europar Batasuneko Hedapenak

57 - Benelux

73 - EB, Irlanda, Danimarka

81 - Grezia

86 - Espainia, Portugal

95 - Finlandia, Suedia, Austria

04 - Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Zipre, Malta, Eslovenia

07 - Errumania, Bulgaria

13 - Kroazia

20 - Brexit

Entradas relacionadas: