Europako Inperialismoa eta Kolonialismoaren Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,12 KB
Europako Inperialismoaren Helburu Nagusiak
- Bere kultura eta erlijioa kolonietan sartzea.
- Kolonietan bizi ziren pertsonak esklabo gisa edo meategietan erabiltzea, gero ateratzen ziren lehengaiak metropolira eramateko.
- Bertako biztanleria irakastea (hizkuntza, adibidez).
Teknologia berria (mugatua) eraman zen kolonietara. Kolonizatzaileen kultura finkatu zen (erlijioa, hizkuntza, kultura-balioak, etab.), eta horren ondorioz, gizarte antolakuntza ere aldatu egin zen. Europar diplomazialariz, merkatariz eta funtzionarioz osatutako klase agintari berri bat inposatu zen.
Kolonialismoaren Kausak
- Militarra: Herrialdeek balio estrategikoa bilatzen zuten (batez ere Britainia Handiak). Helburu estrategiko hori ez zen bakarrik gerrarako, merkataritza-gune on bat izateko ere bazen.
- Politikoa: Herrialdeek “ospea” bilatzen zuten, eta horretarako gero eta kolonia gehiago nahi zituzten; horri nazioarteko ospea deritzo. Frantziak bilatzen zuen batez ere.
- Demografikoa: Biztanleriaren hazkundea arazo bihurtu zen, eta kolonien bidez emigrazioa bilatzen zen. Gainera, jende ugari zegoenez, lan-gabezi asko zeuden.
- Ekonomikoa: Europako herrialdeek beren merkatua zabaldu nahi zuten, gainprodukzio-krisi bat bizi izan zutelako. Horren ondorioz, beren produktuak hartuko zituzten merkatuak bilatzen zituzten.
Kolonialismoaren Ondorioak
- Kulturalak: Mendebaldeko kultura sartu eta finkatu zen (ohituretan, sinesmenetan, balioetan edo hizkuntzan).
- Politikoak: Muga artifizialak sortu ziren, kulturak kontuan hartu gabe, kultura-nahasketak sortuz. Nahasketa hauek egonkortasuna hautsi zuten, Afrikan bereziki, eta arma-liskarrak sortu zituzten.
- Demografikoak eta sozialak: Herri kolonizatuen gizarte-antolamendua apurtu egin zen eta europar sistema soziala finkatu zen.
- Ekonomikoak: Herri kolonizatuak metropoliaren mendean jarri ziren, eta ziklo bat osatu zen. Lehenik, kolonietatik ateratako lehengaiak metropolira eramaten ziren, han produktu manufakturatuak egiteko. Gero, produktu horiek koloniara bultzatzen ziren, eta bertako biztanleek garestiago erosten zituzten.
Kontzeptu Garrantzitsuak
Menderakuntza Politikoa
Politikoki lurralde bat beste baten menpe dagoen egoera. Kolonialismoari lotuta: herri kolonizatuek Asiako, Afrikako eta Ozeaniako lurraldeak okupatu ondoren, lurralde hauek politikoki eta ekonomikoki menderatzen zituzten.
Horretarako, hiru fase zeuden:
- Konkista militarra.
- Administrazioaren antolakuntza.
- Ustiapen ekonomikoa.
Metropolia
Koloniak zuzentzen diren lekua edo lurraldea, hau da, hiri honetatik hartzen ziren erabakiak.
Populatze-kolonia
Metropolia osatzen duten lurralde kolonizatuak eta kolonizatzaileak.
Ustiatze-kolonia
Lurraldeak ustiatzeko enpresarioak eta funtzionarioak joaten ziren lekuak. Adibidez: koloniak eta protektoratuak.