Europako Aro Garaikidea: Bake Armatua, Demokrazia eta Inperialismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB
Europako Aro Garaikidea: Nazioarteko Harremanak
Bismarcken Sistema (1871-1890)
Alemania bateratu ondoren, Bismarck kantzelariak Europako nazioarteko harremanak antolatu zituen. Bismarcken helburua Frantzia isolatzea zen. Helburu hori lortzeko, Bismarckek aliantzen sistema bat garatu zuen. Sistema hori amaitu zen Alemaniak, Austria-Hungariak eta Errusiak Balkanen kontrolaren inguruan liskarrak sortu zituztelako, eta Gilen II.a enperadore berriak tronua eskuratu zuelako. Hori gertatu eta gero, bake armatua etorri zen.
Bake Armatua (1891-1914)
Bakealdia izan arren, Europako herrialdeak armaz hornitu eta aliantzen bi bloke antolatu zituzten:
- Entente Hirukoitza: Frantziak, Errusiak eta Britainia Handiak osatua.
- Aliantza Hirukoitza: Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatua.
Bloke horiek aurrez aurre aritu ziren Lehen Mundu Gerran.
Demokraziaren Aurrerapenak eta Mugak
Lehen Urratsak Britainia Handian eta Frantzian
Britainia Handian eta Frantzian, gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen, eta erlijio- eta adierazpen-askatasuna garatu zen. Horrez gain, alderdi politiko modernoak sortu ziren, hauteskundeetan lehiatzen zirenak, eta gizarte-politikak jarri ziren abian (langabezia-sariak eta pentsioak).
Adibideak
Errusia: Demokrazia Gabekoa
Errusia demokrazia gabeko adibidea zen.
Alemania: Tarteko Kasua
Alemaniak gizonezkoen sufragio unibertsalaz aukeratutako parlamentu bat (Reichstag) sortu zuen konstituzio bat onartu zuelako, baina parlamentu horrek ezin zielako enperadorearen edo lehen ministroaren erabakiei aurre egin. Hala ere, gizarte-politika aurreratua garatu zuen.
Benetako Demokraziarik?
Ez, bi arrazoirengatik:
- Lehenik, emakumeek oso eskubide gutxi zituztelako (ezin zuten botorik eman, adibidez) eta legez gizonen menpe jarraitzen zutelako.
- Bigarrenik, boteretsuenek nonahi hauteskunde-azpijokoak egiten zituztelako, hauteskunde-emaitzak kontrolatu ahal izateko.
Inperialismoa eta Kolonialismoa
Kolonien Garrantzia Herritarrentzat
Herritarrek kolonietan honako hauek aurkitzen zituzten:
- Kapitalak inbertitzeko leku segurua.
- Lehengai-iturri merkeak.
- Merkatu bat beren produktuak saltzeko.
- Leku bat emigratzaileak kokatzeko.
Inperioaren Hedapena
Inperioaren hedapena 1830ean hasi zen, baina 1870etik aurrera areagotu zen.
Inperio Garrantzitsuenak
Britainiar Inperioa
Britainia Handiko inperioa zen garrantzitsuena. Esan daiteke Britainia Handiko inperioak munduko azaleraren %20 hartzen zuela 1914an, eta munduko biztanleriaren %25. Inperioaren koloniak kontinente guztietan zeuden, eta itsasoko ibilbideak kontrolatzeko puntu estrategikoak mendean zituen. India zen inperioaren kolonia garrantzitsuena, haren aberastasun handiengatik. Indiako ibilbidea bermatzeko, britainiarrek Suez eta Egipto kontrolatu zituzten, eta errusiarren eta frantziarren erasotik babesteko, hainbat lurralde eskuratu zituzten Asian.
Frantziar Inperioa
Frantzia izan zen bigarren inperio garrantzitsuena, beranduago ekin baitzion hedapen inperialistari.