Etxebizitzako Instalazio Elektriko eta Berokuntza Sistemak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Aginte eta Babes Koadroko Elementuak

  • Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE): Instalazioan erabiltzen den potentzia totala erabiltzaileak kontratatutako potentzia maximoa ez gainditzea kontrolatzen du.
  • Aginte eta Babes Koadro Orokorra (ABKO): Barruko instalazioaren abiapuntua da. Babeserako eta segurtasunerako hainbat aparatu osatzen dute:
    • Etengailu Orokor Automatikoa
    • Etengailu Diferentziala
    • Etengailu Automatiko Txikia
  • Lur Konexio Linea: Ekipo elektrikoak konektatu behar diren edozein puntura iristen diren zirkuitu batzuek osatzen dute.
  • Zirkuituak: Elektrifikazio mailaren araberako gutxieneko kopuruan daude.

Berokuntza Sistema Konbentzionala

  • Sorgailua: Beroa sortzen du. Berokuntza sistema konbentzionaletan galdara erabiltzen da. Lehenik erregaia erretzen da, eta errekuntza-energia fluido beroale batera pasatzen da.
  • Beroaren Banaketa: Hodi beltzez edo kobrezko hodiz osatutako zirkuitu itxiaren bidez egiten da:
    • Hodi bakarreko instalazioa: Hodi bakar bat erabiltzen da.
    • Bi hodiko instalazioa: Sorgailutik irteten den ur beroa joaneko zirkuitua osatzen duten igorleetara iristen da. Hortik sorgailura itzultzen da.
      • Itzulera soilekoa: Hodien luzera ez da berdina igorle batetik bestera, eta sistema ez dago orekatuta, beroa galtzen da gorabehera handiak direlako.
      • Alderantzizko itzulerakoa: Uraren joaneko eta itzulerako ibilbidea ia berdina da igorle guztien kasuan.
  • Igorleak: Sorgailuan sortu eta instalazioaren hodi-sarearen bidez banatuta jaso duten beroa askatzen dute:
    • Erradiadoreak
    • Tutu-hegastunak
    • Haizatutako trukagailuak
  • Segurtasun Elementuak:
    • Segurtasun balbula
    • Erregulazio osagaiak
    • Kontrol-aparatuak

Marrazkiaren Elementuak

  1. Eraikinaren giltza
  2. Etxeko giltza
  3. Iragazkia
  4. Erreguladorea
  5. Manometroa edo presio-hartunea
  6. Kontagailu-giltza
  7. Kontagailua
  8. Banaketa-giltza
  9. Galdararen giltza
  10. Galdara
  11. Sukaldearen giltza

Etxe Barruko Zirkuituak

  • Argiztapen Zirkuituak: Lanparara korrontea eramaten duten zirkuituak dira. Aginte-koadrotik irteten dira, eta gela bakoitzean dagoen deribazio-kaxan banatzen dira.
  • Korronte Hartuneen Zirkuitua: Konektatu behar diren aparatuen potentziaren arabera:
    • Korronte Hartune Arruntenak: Kontsumo txikiak edo tartekoak dituzten tresna elektrikoak konektatzeko.
    • Korronte Hartune Berezienak: 3 kW-tik gorako potentzia duten tresna elektrikoak konektatzeko (adibidez, labea).
    • Ura erabiltzen duten tresnentzako korronte hartuneak: (Adibidez, garbigailua).

Lanpara Motak

  • Gori-harizpidun lanparak: Gehienean harizpi batetik korrontea pasatzean argia sortzen dute.
  • Halogenoak: Argi zuri eta biziak, txikiak.
  • Fluoreszenteak: Gas baten fluoreszentziaren bidez.
  • Aurreztekoak: Kontsumo txikia dute.

Entradas relacionadas: