Etxebizitza Bateko Instalazio Elektrikoaren Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB

Zeren araberakoa da kableen sekzioa?

Tentsioa eta intentsitatearen arabera.

Zer dira azpiestazio elektrikoak?

Energia transformatzen eta ondoren toki ezberdinetara banatzen arduratzen den tokia.

Gure etxean (pisuan), zenbat kable (eta zein dira) izango dugu gure etxeko sarrerako koadro orokorrean? Nondik dator kable bakoitza? (energia-banatzailea...)

Lurra, neutroa eta fasea, 3 guztira.

Zer dela eta, kuadro guztietan, dagoen lehenengo gauza disyuntore bat da (magnetotermiko bat edo etengailu bat)? Zein da bere funtzioa?

Disjuntoreak edo etengailu diferentzialak pertsonak deskarga elektrikoetatik babesten ditu. Instalazioko elementu guztien lur-hartuneekin batera funtzionatzen du. Gailu honek zirkuituan sartzen den intentsitatea ateratzen denarekin alderatzen du.

Orain arte ezagutzen ditugun babes-elementuak (etengailu diferentziala eta etengailu magnetotermikoa), euren sinboloak eta zertarako balio dute?

Etengailu magnetotermikoak instalazioak babesteko balio du, bereziki kableak, gainkarga edo zirkuitulabur baten kasuan.

7oicm-L3SFLEfAi9LqEEbJVmqr_6bKhJyZedhcZQKjqH9Qfi57ZEUtLxzhsyLTHacWpeNX9BXl-tpM-PYfmd3DtvkntaTzIprKveMfpjisVr2zuJO3xTeMizoxJZdgkTvv0YU2783YA1

Etengailu Diferentziala korrontea berehala eteten du zirkuitu elektrikoan faila edo ihesa detektatzen dutenean. Etengailu diferentzial honen helburua elektrizitatearekin edo gailu elektrikoekin kontaktuan dauden pertsonak edo animaliak babestea da.

fL1H-fth7_r3Zbkf1eD3H81WV9hnD82qPaAs2I_1dim0Rg14dbzSHy_Pma70FWrECvzshAeIeNcOBY9meJsN2Ke_V-oqlNJldTY4PX3EEOdUUH-TfUplwfG0om2zPD_AEc7OI0RBbM6b

Zer ulertzen duzu "gainintentsitatea" hitzarekin?

Intentsitate nominala baino handiagoa izatea.

Zer ulertzen duzu "kontaktu zuzena" hitzarekin (elektrizitatean)?

Zirkuitu elektriko bateko kable baten haria zuzenean ukituz ematen den karga.

Zer ulertzen duzu "zeharkako kontaktu edo kontaktu ez zuzena" hitzarekin (elektrizitatean)?

Zirkuitu elektriko batean hariak zuzenean elementu bat ikutzen duenean, hau ikutuz honek ematen duen karga.

Zer ulertzen duzu "masa" hitzarekin (elektrizitatean)?

Zati metaliko guztiak, fase, neutro eta lurra ezik.

Zer ulertzen duzu "lurra" hitzarekin (elektrizitatean) (tierra)?

Erreferentzia da. 0V denean.

Zein da tentsio-balioa normalean fabrika batean 2 faseren artean egoten dena? Eta mota (alternoa edo kontinua)?

400V Alternoa.

Zein da tentsio-balioa normalean fabrika batean fase eta neutro artean egoten dena? Eta mota (alternoa edo kontinua)?

230V Alternoa.

Kableen koloreak: Potentzia (indarra) faseak, neutroa, lurra. Agintea (aldizkakoa, jarraitua).

Fasea: Grisa, beltza edo marroia. Neutroa: Urdin argia. Lurra: Berdea eta horia. Aldizkakoa: Gorria. Jarraitua: Urdin iluna.

Zer ulertzen duzu "lur konexioekin" hitzarekin (elektrizitatean) (conexión a tierra)? (ez da "lurra")

Masa lurrera konektatzea, kableen eta pika bitartez.

Gaintentsioen aurkako babesa (Protección contra sobretensiones). Zer gaintentsio mota gerta daitezke zirkuitu elektriko baten?

Tximista baten eraginez sortu daitezkeen gaintentsioak. Neutroa mozten bada.

Azaldu nola konektatzen den transformadorea neutro-ko kablea ateratzeko (estrella). Marraz ezazu zirkuitoa.

agLGm-1tUYYMY5zHZulzJ40l81UFdfjSKRM8F7Wc2Sa_k_N0sieH4bbkyZDr9jNUlspyg277V3YwnOQtRMVdECk5kHB6LY6_XoGzf690BHaqpSKiObvM4JIlFSM0WKDOfGhYbgpzuutG

Zer gertatzen da masarekin lurrera konektatzen dugunean?

Masa beti 0V edukiko duela, nahiz eta deribazio bat egon eta horrela ez digu sekula kalambrerik jasango.

Instalazio elektriko baten lurreko hargunea (tierra) ondo eduki edo gaizki berdin izango da? Deribazio bat badago, zer gertatzen da "masa"-k edukiko duen tentsioarekin kasu bakoitzean? (ondo eta gaizki badago).

Ez.

Lur-hargunea ondo badago, masaren deribazioa lurrera joango da eta diferentzialak salto egingo du.

Lur-hargunea gaizki badago, masa tentsioarekin geldituko da eta ikutuz gero karga emango du.

Elikatze iturriak: Ikurrak (monofasiko, trifasiko), zertarako balio duten.

Elikatze-iturri batek korronte alternoa bihurtzen du eta irteerako tentsioa erregulatzen edo aldatzen du balio jakin batzuetara.

CvSHPCPVfiYkavKiVx5on0Bd4aX8l63CtWXGgNnG1n9LwWN0ixSAPSbwiShqCz8uGwh5itB82ZzdNmouG6X9-jpR_gkOaqrLA905Eodxgzl4Q6nwkIAScAm1yVUNJeNmcBsMdvP9ZqIpSARG_2Icxg

Zer ulertzen duzu, etengailu diferentziala tetrapolar hitzarekin? Zenbat polo dauzka? Marraz ezazu bere ikurra (sinboloa). Zenbat fase, neutro, lurra kableak konektatzen zaizkio?

Diferentzialak 4 polo edukiko dituela. 3 Fase + Neutro.

Zer ulertzen duzu, etengailu magnetotermiko 2 polo hitzarekin? Marraz ezazu bere ikurra (sinboloa). Zenbat fase, neutro, lurra kableak konektatzen zaizkio?

Fase eta Neutro.

2. mailako kuadro elektriko bat, zer da? Zertarako ibiltzen da? Eta nik ematen badut eskema, azaltzea zer den elementu bakoitza.

Gela edo tailer horretan koadro generaletik datorren beste kuadro bat. Gela horretako elementu elektrikoak babesteko.

Entradas relacionadas: