Etnozentrismoa euskara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB
Gramatikalizazioa (Gramatikalizatu=gramatikal bihurtu)
Gramatikalizazioa T.A.M. Konstrukzioetan oinarritzen den prozesu diakroniko bat da, non fonologia, morfologia, sintaxia eta semantika gurutzatu daitezkeen.
Prozesu honetan morfema lexikoak gramatikal bihurtzen dira eta era berean, morfema lexikoen eta gramatikalen arteko konbinaketak, konstrukzioak deritzatenak, gramatikalako bihurtzen dira.
Beraz, morfema gramatikalak morfema lexikotik datoz (edo haien arteko konbinaketetatik).
Gramatikalizazioa→ inflexioa sortzeko prozesu garrantzitsuena
Hiztunok morfema lexikotik hartu eta gramatikalera eramaten ditugu (adb:gizonare ki(kidetik dator) n). Aipatzekoa da metaforak ere sortu ditzakegula lexikotik habiatuta, gauza konkretuak edo gardenak hartuz eta abstraktizatuz.
Gramatikalizazioa nolabait esanda, hiztegia arautzeko eta finkatzeko erabilitzen dugun prozesua litzateke.
Gramatikalizaioaren funtzionamenduan zenbait faktore daude, baina nik aldaketa semantikoei (abstraktutasuna, metaforak) emango diet garrantzia. Ildo beretik jarraituz, gramatikalizazio iturburuak eta gramatikalizazio lerroak aipatu nahi nituzke:
-
Gram.Iturburuak
: eskuragarriak diren konstrukzioak. Metaforak egiteko errezak edo izan daitezkeenak. ADB: gorputz atalak--buru; mendiaren burua
-Gram.Lerroak:
gram.Iturburuetatik lortzen ditugun urratsak lirateke. Aldaketa semantikoak jasan eta gero, forma zurrunagoak lortuko lirateke.
Europar Perfektua
Perfektuak esanahi erresultatiboa du, iraganeko ekintza batek orainaldiko beste ekintza batekin lotura daukalako. Hau da, beti behar ditu bi puntu eta E-k O-rekiko garrantzia izango du. ---------------E---------O------
Europar perfektua
Europako hizkuntzetan dagoen konstrukzio perifrastiko bat da. Eremuko fenomenoa dela esaten da, kasu honetan, geografiak zer esana daukalako, izan ere, ez da ohikoa munduko hizkuntzetan, baina europan hedatuta baitago, amankomuneko ezaugarriak dituzte eta joera/eredu bat jarraitzen dute (Australian ERG hizkuntzak).
Hizkuntza errromantze eta germanikoetik habiatu eta Euskarara(Burutua) heldu zen.
Konstrukzio hau Karlomagnoren garaikoa dela esaten dute hizkuntzalariek.
Europar perfektuan bi gramatikalizazio iturburu daude:
1- Perpaus iragangaitzek (inakusatiboetan) posizioa adierazten duen aditz laguntzailea (izan, egon) + aditz nagusi baten partizipio burutua daukate.
(Hau da europako konstrukzioa deritzoguna.) “es llegado”
2- Perpaus iragankorrekoek jabetza adierazten duen aditz laguntzailea(*Edun, eduki) + aditz nagusi baten partizipio burutua.
“tengo comido” *edun→ aspaldian `tener´
Bestetik, azpimarratzekoa da ere, Europako hizkuntzetan (Gaztelania, Portugesa, Italiera, Ingelesa...) HABER aditza hedatu dela eta SER galdu. Bien arteko lehia egon zen.
Euskara: Beñat lurrera erori zen---> jatorriz: Beñat zegoen lurrera eroria
Oraineko perfektuaren ohiko ibilbide semantikoa:
Orainaldi erresultatiboa (jatorriz gaur egun daukan emaitza)→ orainaldi perfektua→ perfektibo hodiernala→ perfektiboa→ orainaldia
1- Emaitza indarrean (apurtuta daukat) 2- Emaitza garrantzitsua izango da (duela gutxikoa edo esperientziazkoa) (duela gutxi apurtu dut, baina...) 3- Gaur
Iraganeko perfektuaren ohiko ibilbide semantikoa:
Iragan erresultatiboa→ pluskuanperfektua→ iraganeko marko tenporala→ distantziazko perfektiboa→ perfektiboa→ lehenaldia
Semantika hedatuz joango da eta konstrukzio formala zurrunagoa egiten da.
Euskarak formalki, perfektuaren konstrukzioak eta laguntzailearen hautaketa tinko mantendu du. Semantikoki, aldaketak izan ditu:
oraineko perfektua duela gutxiko perfektiboraino eboluzionatu zen
iraganeko perfektua aspaldiko perfektibora eboluzionatu zen, pluskuanperfektua atzean utziz.
Iparraldean, oraineko perfektua aspaldiko perfektibora eboluzionatu: gaur/atzo heldu naiz
Hegoaldean, loak distantzia loak markatzen du: gaur heldu naiz/ atzo heldu nintzen