Etnozentrismoa euskara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

Giza espeziaren jatorria:  

1.Fixismoa → XIX. Menderarte. Espezieak ez dute eboluziorik jasan historian zehar. Kreazionismoa honen barruan egongo litzateke.

Eboluzioaren teoriak:


  • Teoria darwinistak → hautespen naturalean oinarritua. Darwinek arazo honi konponbide bat bilatu zion:

Ondorengoen aldakortasuna → nahiz eta espezie baten ezaugarriak belaunaldiz belaunaldi transmititu, aldaketa txikiekin transmititzen dira. Anai-arreba guztiak ez dira berdinak.

Hautespen naturala → Naturara egokitzen ez diren espezieak ez dute ahalmenik izango bizirik irauteko.

  • Mutazionismoa → eboluzioaren kausa mutazio genetikoak dira: Bi hipotesietan oinarritzen da: 1.Izaki baten funtzioren baten erabilera areagotzen bada, erabilera horrek aldaketak sortuko ditu bere egitura fisikoan eta 2. Aldaketa

-Neodarwinismoa → hautespen naturala + mutazioak:
Darwinismoak ez du azaltzen nola hedatzen den informazioa belaunaldiz-belaunaldi, ezta zergatik existitzen diren aldaketa txiki horiek belaunaldi bakoitzean. Teoria sintetikoak mutazionismoa eta darwinismoa nahasten ditu, genetikaren ikuspegi berriarekin batera. Espezie baten ezaugarriak ADN-ko zeluletan kodifikatuta daude. ADN hau belaunaldi batetik bestera hedatzen da, baina ADN honek ere mutazioak jasaten ditu.

  • Ustekabearen teoria  (XX. Mendean)

(1)Jackes Monod biokimiko frantsesak dio espezieen sorrera ZORIZ sortutako ekintza bat izan dela. (2)Bizitzaren sorrera ustekabeko salbuespena da gure unibertsoan.(3)Espezieen eboluzioa ez da akzio determinatu bat, zorizkoa baizik.(4)
Erlijiozko ikuspegia erabat baztertzen du teoria honek.

Kontrakulturak: Kontrakultura kultura baten barnean arau kultural horien aurka doazen giza-taldeak dira. Beraz, arau hauek kritikatzen, aldatzen edo desorekatzen saiatzen dira. Honen adibidea mugimendu hipia izan daiteke. 60, hamarkadan Estatu Batuen guda politikaren aurka aurkeztu zen, besteak beste.


Kulturaniztasunarekiko ikuspuntu desberdinak hartu daitezke:

  1. Etnozentrismoa → beste kulturak norberarenaren ikuspegitik neurtzea eta epaitzeari deritzo. Jarrera honetatik eratortzen diren ikuspuntuak: chauvinismoa, arrazismoa, xenofobia.

  2. Erlatibismo kulturala → kultura bakoitza bere balioetatik abiatuta ulertu behar da, ez beste kultura baten balioetatik. Arriskuak: arrazakeria, banaketa, giza eskubideekin bat ez datozten arauak onartzea… eta 3.Kulturartekotasuna → kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu, baina erlatibismoan erori gabe.

Entradas relacionadas: