Etnozentrismoa euskara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB
Eusko ikaskuntza
Gerra aurrean moldaturiko euskal kultur erakundeen artean
Eusko Irakaskuntza dugu famatuena, zalantzarik gabe. Pentsakera ezberdineko hainbat euskalzaleak sortu zuen Oñatin. Euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zeukan helburu nagusitzat, eta 1936ko gatazkak ekarri zioten etenaldira arte makina bat asmo burutu eta ikasketa ugari bideratu zuen.
Elkarte honen kezkatako bat irakaskuntza zenez, ahalegin andiak egin zituen arlo horretan denbora laburrean: besteren artean, sortu berriak ziren ikastoletarako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko Udako Ikastaroak eratu, edota Euskal Unibertsitaterako eurreproiektua taxutu.
Gerraren ondorioz, ez zuen Hego Euskal Herrian jarraitzerik izan. Iparraldean ordea, Jose Miguen Barandiaranen eraginez bereziki, beste hiru biltzar egin ziren. Dena den, ez zen aintzinako indarrik berreskurtzen hasi.
Euskaltzaindia.
Euskaldunen artean aspaldiko ametsa genuen gure hizkuntzaz arduratuko zen antolamenduren bat sortzea. Zenbait saiok porrot egin zuten, baina azkenean Eusko Iraaskuntzaren Oñatiko biltzarrean Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen. Lehenengo euskaltzainburua Azkue izan zen abade lekeitiarra. Gerraostean, nahiz eta erabat debekatuta ez izan, eragozpen handiak jasan behar izan zituen erakunde honek ere.
Sorreratik,Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetakoa euskeraren batasuna izan zen. Alabaina, gerra aurreko zenbait euskaltzainen iritzi garbizaleek ez zuten hartarako biderk errazten. 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari.
Euskaltzaleak
1926an, Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I.Euskararen eguna eratu zuen Arrasaten. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Honela jaio zen Euskaltzaleak elkartea.
1931tik aurrera egoera politiko berriak piztu zituen itxaropen eta ilusoek susperturik edo, ekintza interesgarri ugari egin zituzten euskal kulturaren esparruan.
Euskara hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen Euskaltzaleak erakundeko bazkide porrokatuenetako baten ametsa, Lizardirena. Hartarako plazagintza serio samarra gauzatu zen, zoritxarrez Lizardiren heriotza goiztiarrak era gerraren etorrerak hondatu zutena.
Orduko ekimen gehienetan agertzen zaigun beste eragile nekaezin bat Jose Ariztimuño “Aitzol” dugu. Olerti egunen bitartez euskarazko poesiari eman zitzaion norabide berria.
Txomin Agirreren obra 2
Ondarroan jaioa genuen Txomin Agirre. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen, eta hura bezala abade. Euskerazko eleberriak lantzeahartu zuen helburutzat. Hiru nobela utzi zizkigun: Auñemendiko lorea eta Kresala bizkaieraz idatzita eta hirugarrena Garoa gipuzkeraz.
Auñamendikoa lorea nobela historikoaren argumentua VII.Mendean kokatzen da, Euskal Herria kristautzen hasi zen garaian.
Garoa, euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu: ia obra guztia Zabaletako Joanes artzain baserritarrak betetzen du; euskaldunaren eredu idealizatua izanik, pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio. Bigarren mailako protagonistak erakargarriagoak dira.