Etika Teoriak: Aristoteles, Hedonismoa eta Utilitarismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,17 KB
Aristotelesen Etika (Eudemonismoa)
Morala zoriontasunaren bilaketan funtsatzen da. Aristotelesek uste du zintzotasun morala izaera on bat eratzean datzala. Pertsona ona denak portaera egokia du bizitza ona eta betea izateko. Izaera on bat eratzeko ez da nahikoa zer on dagoen eta zer ez dagoen jakitea. Beharrezkoa da, jakintza horren arabera jardutea; horrela eginez, pertsona bertutetsu bihurtzeko.
Aristotelesen arabera, bertuteak zer diren hobeto bereiziko dugu honela irudikatzen baditugu: bi muturren arteko erdigune desiragarri moduan. Bi muturrak bizioak dira: bata gehiegikeriagatik, bestea gabeziagatik. Beti oreka bat mantendu behar da; ezin da egon ez gehiago ez gutxiago.
Filosofia honen arabera, pertsonok ezinbestez zoriontasunerako joera dugu, eta zoriontasuna gure bizitzen berezko helburutzat jotzen da, baita helburu moraltzat ere. Moralki aritzea eta arrazionalki aritzea gauza bera dira, baldin eta arrazoimen deritzogun hori zentzuzko arrazoimena bada, zoriontsu izateko baliabide egokiak aukeratzea iradokitzen digun arrazoimena.
Bertute garrantzitsuena zuhurtzia da, gauzen egietara hurbiltzen gaituelako eta morala zuzen aukeratzen laguntzen digulako.
Hedonismoa (Plazerra Bilatu)
Epikuroren Hedonismo Klasikoa (Indibiduala)
Hiru puntutan oinarritzen da:
- Sentitzeko gaitasuna duten izaki bizidun guztiek bilatzen dute plazerra eta ihes egiten diote minari. Plazerra da animalien eta gizakien portaeraren eragilea.
- Zoriontasuna datza gure bizitza antolatzean ahalik eta plazer handienak lortzeko, eta ahalik eta min txikiena jasateko.
- Arrazoimen morala arrazoimen kalkulatzaile bat da, hots, gure ekintzen ondorioak kalkulatzen dituen arrazoimena, ekintza horiek ematen duten plazeraren arabera balioetsiz.
Utilitarismoa: Hedonismo Modernoa (Kolektiboa)
Utilitarismoak helburu moraltzat du ahalik eta zoriontasun handiena (plazer handiena) lortzea, ahalik eta izaki gehienentzat (mina eta plazerra sentitzeko gai diren izakientzat). Plazerra gehiengoaren ongizatea esan nahi du.
David Hume eta Sentimendu Sozialak
David Humeren arabera, izakiek sentimendu sozialak ditugula azpimarratzen zuen, gainerakoez kezkatzera garamatzatenak. Sentimendu sozial horien —hala nola errukia, lotsa edo haserrearen— oinarria enpatia da, besteekin bat egiteko eta haien sentimenduak gureak egiteko gaitasuna.
Bentham eta Mill: Plazeraren Neurketa
Benthamen iritziz, plazerra neurgarria da; izan ere, kualitatiboki plazer guztiak berdinak dira, kopurua da bereizten dituena. Kopurua jakiteko, intentsitatea, iraupena eta gertutasuna kontuan izan behar dira.
Millek, aldiz, uste du plazerrak desberdinak direla kualitatiboki ere, ez bakarrik kopuruari dagokionez; beraz, goi-mailako eta behe-mailako plazerrak daude. Millek plazer horiek bereizteko, honako bereizketa egiten du:
- Goi-mailako plazerrak: Intelektualak eta moralak dira (adibidez, arte eta zientziez gozatzea).
- Behe-mailako plazerrak: Animaliengana hurbiltzen gaituztenak dira: edaria, janaria, ohekoa...