Etika eta Moralari buruzko Kontroleko Galderak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,82 KB
Jarraian, etikari eta moralari buruzko funtsezko kontzeptuak berrikusteko galdera-erantzun zerrenda aurkezten da:
- Zein da uste osoaren etiken planteamendu orokorra? Arau moralak ondorioen gainetik jartzen dituzte.
- Zein dira kontzientzia moralaren funtzioak? Balioak eta arau moralak hierarkizatu, epai praktikoak eman eta ebaluazio morala egin.
- Nire ekintza baten ondorioa ezagutzen ez badut, norena da ekintza horren erantzukizuna? Ondorioa aurreikus badaiteke, nirea; bestela, ez.
- Zer dio determinismo zientifikoak? Naturaren legeek askatasuna ukatzen digutela.
- Zer da amorala izatea? Kontzientzia moralik ez izatea.
- Zer da ekintza mistoa? Kalte bat saihestearren, nahita egindakoa.
- Zer dio hedonismoak? Zoriontasuna ez dela bilatu behar, jokabide moral zuzenaren ondorioa baita.
- Zein da ekintzaren prozedura? Aukerak imajinatzea, hautatzea eta justifikatzea.
- Zein da etikaren eta moralaren arteko ezberdintasuna? Etika morala aztertzen duen filosofiaren atala dela.
- Noiz esaten dugu ekintza bat behartutakoa izan dela? Ekintzaren subjektuak beste inolako aukerarik izan ez duenean.
- Zein egoeratan falta zaio pertsona bati beti kanpo askatasuna? Diktadura baten menpe bizitzean.
- Zer egiten dute balio moralek, besteak beste? Pertsona gizatiarrago bilakatzen dute.
- Zein ezaugarri dago helburu baten ezaugarrien artean? Eskuragarria izan behar du.
- Zein da zoriontasunaren iturri bakarra lasaitasuna dela dioen teoria etikoa? Estoizismoa.
- Zer da epai praktiko morala? Kontzientzia moralak kasu konkretuan ematen duen agindua.
- Zer da jokabide ona izateko ezinbestekoa? Ezagutza.
- Zein da autonomia morala duen pertsonaren erabakien eta ekintzen eragilea? Bere buruarekin eta besteekin harturiko konpromisoa.
- Zein da erantzukizunaren etiken planteamendu orokorra? Ondorioak arau moralen gainetik jartzen dituzte.
- Zer esan nahi du pertsona baten maila morala heteronomoa dela? Besteek berarekin izandako jokabidearen arabera jokatzen duela.
- Nolako ikuspegian oinarritzen dira Giza Eskubideak? Objektibismo moralean.
- Zer pentsatzen du determinista batek? Dena lotua dagoela eta ez dagoela inolako askatasunik.
- Zein dira motibazio primarioak? Gure dimentsio biologikotik deribatzen direnak.
- Zein da zoriontasuna norbere gaitasunen garapenean oinarritzen dela dioen teoria etikoa? Eudemonismoa.
- Zein egoeratan du pertsona batek barne askatasuna galtzeko arrisku handia? Drogamenpekotasunean.
- Zertan datza kontzientzia planetarioa? Hurrengo belaunaldiei utziko diegun munduaren baldintzen erantzukizuna denok gure gain hartzean.
- Nagorek bere anai txikiari lagundu dio etxeko lanak egiten, badakielako amari oso ongi irudituko zaiola. Hortaz, zein estadio moraletan kokatuko zenuke Nagore? Heteronomia moralean, 4. edo 5. estadioan.
- Gutako bakoitza nolako pertsona izango den norbere eskuetan al dago? Neurri batean behintzat, bai, buruturiko ekintzek laguntzen baitute izaera mota bat zehazten.
- Zer da kontzientzia morala? Zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizten duten printzipioez jabetzeko gaitasuna.
- Zer suposatzen du erantzule izateak? Ondorioak norbere gain hartzea.
- Zer gertatzen da ekintza misto batean? Subjektuak nolabaiteko erantzukizuna du.